Euskal herrizaletasun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Baskismo» orrira zeraman birbideratzea ezabatu da
Etiketa: Birbideratzea ezabatu da
«Euskozaletasun» orrira birbideratua
Etiketa: Birbideratze berria
1. lerroa: 1. lerroa:
#BIRZUZENDU[[euskozaletasun]]
'''Euskozaletasuna'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu&query=euskozaletasun | artikulua=euskozaletasun | entziklopedia=[[Orotariko Euskal Hiztegia]]}}</ref> edo '''''baskismoa''''' ([[gaztelania]]zko ''vasquismo'' hitzetik eratorria) [[Euskal Herria]] edo [[Euskadi]] nahiz euskal kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzo. [[Euskaltzaletasun]]ak [[euskara]], eta, oro har, euskal kulturarekiko, konpromisoa eta zaletasuna oso modu zehatzean adierazten ditu, euskozaletasunak, ostera, praktikan horietatik harago, eta teorikoki modu zabalagoan, Euskal Herriko [[erdal]] kultura eta hizkuntzekiko atxikimendua ere barnebil dezake.

[[Kultura]], [[gizarte]]a, [[erti]]a, [[musika]], [[zinema]], [[edesti]]a eta [[politika]]n bai eta euskalduntasuna ukitzen duen edozein gaitan sustraitua dagoen higikundea edota pentsamoldea da.

Berez, [[1980ko hamarkada]]tik aurrera [[gaztelania]]z soilik erabiltzen den hitza da (''vasquista'' hitzak beste garaietako esan nahi berdineko gaztelaniazko ''vascófilo'', ''vascólogo'', ''euscariano'', ''euscalerriaco'' edota ''euscaro'' eta abar bezalako hitzak alboraturik), euskaraz [[euskaltzaletasun]]a erabiltzen baita, ziurrenik [[Katalunia]]n [[XIX. mendea]]n sortu eta geroztik indar handia duen [[katalanismo]]aren parekide izan nahirik sortua.

Hitz hau bere hiztegian jasoa duen munduko akademia bakarra [[Espainiako Errege Akademia]] da, bere hiztegian jartzen duenez Euskal Herria eta euskal kulturarekiko atxikimendua adierazteko nahiz gaztelaniak euskaratik jaso dituen euskal hitzak izendatzeko gaztelaniaz erabiltzen den hitza omen da.

Sarri, ''baskista'' hitza era gutxiesgarrian erabiltzen da, Euskadirekiko atxikimendua agertu baina euskara eta euskal kultura alde batera uzten dituztenak izendatzeko.

== Politikan ==
Euskozaletasuna, [[eusko abertzaletasun|alderdi abertzaleez]] gain, abertzaleak ez diren alderdiek ere euren historian bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da, esate baterako, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n [[Ezker Batua]], [[Ahal Dugu]] edota [[PSE]] alderdiek (azken honetan [[Jesus Egiguren]], [[Odon Elorza]] edo [[Gemma Zabaleta]] politikariak nabarmentzen dira).

Aldiz, [[Nafarroako Foru Erkidegoa]]n, [[PSN]]ek kontraesan garbian [[UPN]] eta [[Nafarroako Alderdi Popularra|NPPren]] [[nabarrismo|eskuindar nabarrismoaren]] eraginez edo presiopean [[1970eko hamarkada]]ko amaieran erakutsi zuen hasierako euskozaletasunaren aldeko jarrerari muzin egin dio, eta [[Geroa Bai]] ([[Nafarroa Bai]]), [[EH Bildu]], [[Eusko Alkartasuna]], [[EAJ]], [[Aralar (alderdia)|Aralar]], [[Batzarre]], [[Ahal Dugu]] edota [[Nafarroako Ezker Batua]] izan dira [[nabarrismo|nabarrismo aurrerakoia]] eta euskozaletasuna uztartu dituzten alderdiak. Salbuespen gisa, [[CDN]] alderdia legoke, [[1990eko hamarkada]]n arrakasta handirik gabe bi multzoen artean kokatzen saiatu zen alderdia.

== Ikus gainera ==
* [[Euskaltzaletasun]]a
* [[Nabarrismo]]a
* [[Eusko abertzaletasun]]a

== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}

[[Kategoria:Euskal Herriko politika]]
[[Kategoria:Euskal Herriko kultura]]
[[Kategoria:Euskal Herriko gatazka]]
[[Kategoria:Nafarroako politika]]

21:31, 27 ekaina 2020ko berrikusketa

Hona birzuzenduta dago: