Euskal herrizaletasun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
8. lerroa: 8. lerroa:
Euskozaletasuna [[eusko abertzaletasun|alderdi abertzale]] nahiz ez abertzaleek euren historian bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da; esate baterako, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n [[Ezker Batua]], [[Ahal Dugu]] eta [[PSE]] alderdiek (azken honetan [[Jesus Egiguren]], [[Odon Elorza]] edo [[Gemma Zabaleta]] politikariak nabarmentzen dira).
Euskozaletasuna [[eusko abertzaletasun|alderdi abertzale]] nahiz ez abertzaleek euren historian bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da; esate baterako, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n [[Ezker Batua]], [[Ahal Dugu]] eta [[PSE]] alderdiek (azken honetan [[Jesus Egiguren]], [[Odon Elorza]] edo [[Gemma Zabaleta]] politikariak nabarmentzen dira).


Aldiz, [[Nafarroako Foru Erkidegoa]]n, [[PSN]]ek kontraesan garbian [[UPN]] eta [[Nafarroako Alderdi Popularra|NPPren]] [[nabarrismo|eskuindar nabarrismoaren]] eraginez edo presiopean [[1970eko hamarkada]]ko amaieran erakutsi zuen hasierako jarrera euskozaleari muzin egin dio. [[Geroa Bai]] ([[Nafarroa Bai]]), [[EH Bildu]], [[Eusko Alkartasuna]], [[EAJ]], [[Aralar (alderdia)|Aralar]], [[Batzarre]], [[Ahal Dugu]] edota [[Nafarroako Ezker Batua]] izan dira [[nabarrismo]] nagusiki [[aurrerakoitasun|aurrerakoia]] eta euskozaletasuna uztartu dituzten alderdiak. Geroa Baik ''Euskal Herri zaletasun nafartarra''<ref name = "Atarrabiako Oihua 2011">{{Erreferentzia | url = http://www.zabaltzen.net/wp-content/uploads/2011/11/OIHUA_api_2011.pdf | izenburua = Atarrabia Taldeak Uxue Barkosi (GEROA BAI) ematen dio bere babesa | argitaletxea = Zabaltzen.net | aldizkaria = Atarrabiako Oihua | data = 2011ko azaroa}}</ref> erabili izan du: "euskaltzale, Nafarroako nortasun guztiekiko errespetua gordeko duena, eta Nafarroan errotutako planteamendu politikoak mantenduko dituena"<ref group="oh">''Euskal herrizaletasun nafartarra''ren gaztelaniazko itzulpena ''vasquismo navarrista'' da.</ref>. Salbuespen gisa, [[CDN]] alderdia legoke, [[1990eko hamarkada]]n arrakasta handirik gabe [[nabarrismo]]aren eta euskozaletasunaren artean kokatzen saiatu zen alderdia.
Aldiz, [[Nafarroako Foru Erkidegoa]]n, [[PSN]]ek kontraesan garbian [[UPN]] eta [[Nafarroako Alderdi Popularra|NPPren]] [[nabarrismo|eskuindar nabarrismoaren]] eraginez edo presiopean [[1970eko hamarkada]]ko amaieran erakutsi zuen hasierako jarrera euskozaleari muzin egin dio. [[Geroa Bai]] ([[Nafarroa Bai]]), [[EH Bildu]], [[Eusko Alkartasuna]], [[EAJ]], [[Aralar (alderdia)|Aralar]], [[Batzarre]], [[Ahal Dugu]] edota [[Nafarroako Ezker Batua]] izan dira [[nabarrismo]] nagusiki [[aurrerakoitasun|aurrerakoia]] eta euskozaletasuna uztartu dituzten alderdiak. Geroa Baik ''Euskal Herri zaletasun nafartarra''<ref name = "Atarrabiako Oihua 2011">{{Erreferentzia | url = http://www.zabaltzen.net/wp-content/uploads/2011/11/OIHUA_api_2011.pdf | izenburua = Atarrabia Taldeak Uxue Barkosi (GEROA BAI) ematen dio bere babesa | argitaletxea = Zabaltzen.net | aldizkaria = Atarrabiako Oihua | data = 2011ko azaroa}}</ref> erabili izan du: "euskaltzale, Nafarroako nortasun guztiekiko errespetua gordeko duena, eta Nafarroan errotutako planteamendu politikoak mantenduko dituena"<ref group="oh">''Euskal Herrizaletasun nafartarra''ren gaztelaniazko itzulpena ''vasquismo navarrista'' da.</ref>. Salbuespen gisa, [[CDN]] alderdia legoke, [[1990eko hamarkada]]n arrakasta handirik gabe [[nabarrismo]]aren eta euskozaletasunaren artean kokatzen saiatu zen alderdia.


== Oharrak ==
== Oharrak ==

13:49, 30 ekaina 2020ko berrikusketa

Euskozaletasuna[1][2], Euskal Herri zaletasuna[3] edo baskismoa (eskuarki gaitzesgarritzat erabilia, gaztelaniazko vasquismo hitzetik eratorria) Euskal Herriarekiko edo Euskal Autonomia Erkidegoarekiko nahiz eusko kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzo, ideia politikoak begiratu gabe.

Antzeko sentipena da euskaltzaletasuna. Euskaltzaletasunak euskararekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; baskismoak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, gaztelaniarekiko eta Euskal Herriko gaztelaniazko kulturarekiko atxikimendua ere barne hartzen du.

Euskozaletasunaren aldekoari esanahi neutroarekin euskozale[4] edo euskalerrizale[5] deritzo. Bestalde, eskuarki, baskista hitza euskaraz gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskadirekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura bazterrean uzten dituztenak izendatzeko.

Politikan

Euskozaletasuna alderdi abertzale nahiz ez abertzaleek euren historian bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da; esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Ezker Batua, Ahal Dugu eta PSE alderdiek (azken honetan Jesus Egiguren, Odon Elorza edo Gemma Zabaleta politikariak nabarmentzen dira).

Aldiz, Nafarroako Foru Erkidegoan, PSNek kontraesan garbian UPN eta NPPren eskuindar nabarrismoaren eraginez edo presiopean 1970eko hamarkadako amaieran erakutsi zuen hasierako jarrera euskozaleari muzin egin dio. Geroa Bai (Nafarroa Bai), EH Bildu, Eusko Alkartasuna, EAJ, Aralar, Batzarre, Ahal Dugu edota Nafarroako Ezker Batua izan dira nabarrismo nagusiki aurrerakoia eta euskozaletasuna uztartu dituzten alderdiak. Geroa Baik Euskal Herri zaletasun nafartarra[3] erabili izan du: "euskaltzale, Nafarroako nortasun guztiekiko errespetua gordeko duena, eta Nafarroan errotutako planteamendu politikoak mantenduko dituena"[oh 1]. Salbuespen gisa, CDN alderdia legoke, 1990eko hamarkadan arrakasta handirik gabe nabarrismoaren eta euskozaletasunaren artean kokatzen saiatu zen alderdia.

Oharrak

  1. Euskal Herrizaletasun nafartarraren gaztelaniazko itzulpena vasquismo navarrista da.

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak