G bloke: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
YiFeiBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q305968 orrian
 
12. lerroa: 12. lerroa:


[[Kategoria:Serie kimikoak]]
[[Kategoria:Serie kimikoak]]

[[en:Extended periodic table]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 07:03, 4 uztaila 2020 data duena

Taula periodikoaren elementu kimikoen g blokea, funtsezko egoeran energia handieneko elektroia g orbital batean edukiko luketen elementuen multzoa da. Talde hau hipotetikoa da, ez baita baldintza hau betetzen duen elementurik aurkitu edo sintetizatu oraindik. G blokeko lehen elementuaren zenbaki atomikoa 121 eta bere izen sistematikoa unbiunio izango lirateke. Taula periodikoaren eskualde honetako elementuak oso ezegonkorrak izango lirateke, desintegrazio erradioaktibo azkarra jasango bailukete eta beren erdibizitza oso laburra izango bailitzateke. Hala ere, unbihexioa (126 zenbaki atomikoduna), hipotetikoki, egonkorra izango litzateke.

Mekanika kuantikoak egitura atomikoaz egiten duen deskribapena jarraituz, g blokeko elementuek g orbital atomikoa partzialki beterik edukiko lukete. Hala ere, zenbaki atomiko altua duten elementuen kasurako, spinaren eta orbitaren arteko elkarrekintzak orbitalen bidezko hurbilketaren baliogarritasuna murrizten du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]