Aztore arrunt: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
+video #WPWP
29. lerroa: 29. lerroa:


== Bizigunea eta hedapen eremua ==
== Bizigunea eta hedapen eremua ==
[[Fitxategi:Havik eet konijn.webm|thumb|ezkerrera]]
Baso trinkoetan bizi da, lautada zein mendikoak, eta gutxitan irtetzen da basorik ez dagoen tokietara, [[Europa]], [[Asia]] eta [[Ipar Amerika]]n aurki daiteke. [[Iberiar penintsula]] osoan hedatua dago, batez ere iparraldean, baina ez da Balear Uharteetan bizi.
Baso trinkoetan bizi da, lautada zein mendikoak, eta gutxitan irtetzen da basorik ez dagoen tokietara, [[Europa]], [[Asia]] eta [[Ipar Amerika]]n aurki daiteke. [[Iberiar penintsula]] osoan hedatua dago, batez ere iparraldean, baina ez da Balear Uharteetan bizi.



11:03, 24 uztaila 2020ko berrikusketa

Aztore arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaAccipitriformes
FamiliaAccipitridae
GeneroaAccipiter
Espeziea Accipiter gentilis
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa67 g (pisua jaiotzean)
arra: 712 g (helduen pisua)
emea: 1,14 kg (helduen pisua)
Zabalera115 cm eta 100 cm
Eguneko zikloaeguneko
Accipiter gentilis

Aztorea (Accipiter gentilis) hegazti harrapari bat da, falkoniformeen sailekoa, eta, honen barnean accipitridae sendikoa. Bere kontserbazio egoerak, arrisku txikiko hegazti mota bezala zehazten du. Aztore arrunta izena ere jasotzen du.

Ezaugarriak

Neurri ertainekoa da (48 eta 58 zentimetro artean neurtzen du, zapelaitz arruntaren oso antzekoa) eta bere gorpuzkerak, gabirai handi bat edo belatz baten antza ematen dio, hegazti mota, benetan, arranoekin lotuta dagoen arren. Bere hego luzera 100 eta 120 zentimetro artekoa da, eta, hegazti harrapari guztietan bezala, arra emea baino txikiagoa da. Gazteek, margo argiak dituzte: gorriska goian eta horinabar ilun kolorezko orban handiekin behean. Helduek, nabar errauts kolorea dute, urdinabar eta beltzkara margokoak gainaldean eta zurixkak lerro ilunekin behean. Bi orban zuri dituzte euren begi handien gainean eta euren begininia horia edo laranja da; azken ezaugarri hauek, belatzekin dituzten aurpegiko ezberdintasunik nabarmenetako batzuk dira, belatzek ez baitute orban horiek, eta, gainera, euren begininiak ilunak dira. Aztorea, zuhaitz ekosistemetako ehizan bereizituriko hegaztia da, bere hegoak, laburrak dira duen neurrirako eta muturrak biribilduak dituzte, aldi berean, euren isatsa proportzionalki luzea da eta 4 edo 5 lerro ilun ditu. Ezaugarri hauek, mugikortasun handia eta mugimendu ahalmena ahalbidetzen diote landaredi askoko giro batean, eta bere hego laburrek, basoko zuhaitzen aurka jotzea eragozten dute, honela, giro trinko batean arazorik gabe hegan egiteko gai delarik. Ezaugarri zinegetiko hauek antzinatetik bere balioa eman zioten belazketa hegazti gogokoena bezala basoan ehizatzeko.

Arranoekin duen beste elkar ezaugarri bat, buruaren forma eta mokoa dira, baita herpeak ere, laburrak, kamutsak eta oso indartsuak direnak, aztoreak (arranoek bezala) ez baititu bere harrapakinak mokoarekin lepoa moztuz hiltzen, belatzek egiten duten bezala, euren herpeen estutzearekin baizik.

Azpiespezieak

Accipiter gentilis espezieak zortzi azpiespezie ezagun ditu:[1]

Bizigunea eta hedapen eremua

Baso trinkoetan bizi da, lautada zein mendikoak, eta gutxitan irtetzen da basorik ez dagoen tokietara, Europa, Asia eta Ipar Amerikan aurki daiteke. Iberiar penintsula osoan hedatua dago, batez ere iparraldean, baina ez da Balear Uharteetan bizi.

Bizitza eta ohiturak

Zuhaitzetan egiten ditu bere habiak. Habian 3 edo 4 arraultza jartzen ditu (ez hain ohi 1etik 5era), hiru egunen epean. Txitaldia, nagusiki, emeak egiten du, arrak elikatzen duena txitatze denbora guztian, hau da, 36 eta 41 egun bitartean. Txitatan, lumaia 18 eta 38 egun bitarteko epean agertzen da, gutxi gora-behera, 40 egunetara, habiatik irteten dira, eta, 45era, euren lehen hegaldia egiten dute, independentzia maila handi bat lortuz 70 egunetara.

Aztorea, basoko ehiztari paregabe bat da: bere harrapakinak azkar jazartzen ditu zuhaitzen artean behetik abilezia handiz hegan eginez. Hegazti mota ezberdinak ehizatzen ditu (beleak, usoak, arabazozoak, eperrak etab...), baita ugaztun txikiak ere (untxiak, erbiak urtxintxak, saguak etab...), musker eta xomorroez gain. Zelatatzen ehizatzeko ohitura du, behatoki batean edo toki pribilegiatu batean pausatua, nondik bere lurraldea eta balizko harrapakinak ikus ditzakeen bera ikusia izan gabe. Behin bere harrapakina ikusi duenean, angelu hil bat jarraituz erasotzen du, ohi behetik hegan doan hegazti baten kasuan, edo lurraren mailatik bere harrapakina lurrean baldin badago. Bere harrapakinak, harrapatutako tokian jaten ditu.

Eguneko hegazti zuhur bat da, eta ikusteko oso zaila, txikiagoa den bere senide gabiraia baino are gehiago.

Kanpo estekak

Erreferentziak

  1. Clements, J. F. 2007. The Clements Checklist of Birds of the World, 6.4 bertsioa. Cornell University Press.