Joan Mari Torrealdai: berrikuspenen arteko aldeak
53. lerroa: | 53. lerroa: | ||
* ''[[El libro negro del euskera]]'' ([[1998]], ''Ttarttalo'') |
* ''[[El libro negro del euskera]]'' ([[1998]], ''Ttarttalo'') |
||
* ''[[Artaziak - euskal liburuak eta Francoren zentsura 1936-1983]]'' ([[2000]], ''Susa'') |
* ''[[Artaziak - euskal liburuak eta Francoren zentsura 1936-1983]]'' ([[2000]], ''Susa'') |
||
* ''[[Asedio al euskera. Más allá del libro negro]] ([[2018]], ''Txertoa'') |
|||
=== Biografia === |
=== Biografia === |
||
* ''[[Martin Ugalde, Andoaindik Hondarribira Caracasetik barrena]]'' ([[1998]]) |
* ''[[Martin Ugalde, Andoaindik Hondarribira Caracasetik barrena]]'' ([[1998]]) |
20:29, 31 uztaila 2020ko berrikusketa
Joan Mari Torrealdai | |||||
---|---|---|---|---|---|
Joan Mari Torrealdai Martin Ugalderen omenaldian | |||||
2007ko azaroaren 30a - 2017ko azaroaren 24a ← baliorik ez - Miriam Urkia Gonzalez →
1975eko ekainaren 27a - 2007ko azaroaren 30a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Forua, 1942ko azaroaren 24a | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Usurbil, 2020ko uztailaren 31 (77 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Tolosako Institutu Katolikoa Euskal Herriko Unibertsitatea Pariseko Letren Fakultatea Deustuko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria, soziologoa, idazlea eta liburuzaina | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Euskaltzaindia Jakin Euskaldunon Egunkaria PuntuEus Elkar Anaitasuna (aldizkaria) Euskal Idazleen Elkartea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena | ||||
Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, Bizkaia, 1942ko azaroaren 24a - 2020ko uztailaren 31a[1]) euskal idazle, euskaltzain, kazetari eta soziologoa izan zen, frantziskotarra izandakoa.[2][3]
1977az geroztik landu zuen lan bibliografikoak bi alor nagusi ditu:
- Batetik, liburua bera gizarte adierazle gisa ulertuta liburugintzaren azterketa, Jakin aldizkariaren 30 zenbakitan emana, eta modu zabalagoan Euskal idazleak, gaur eta Euskal Kultura gaur. Liburuaren mundua liburuetan sakondua.
- Eta, bestetik, liburuen katalogoa, fitxa bibliografikoz osatua. Euskal Liburuaren Behatokia sortzeko lan egin zuen.
Euskaltzale sutsua izan zen, eta behin baino gehiagotan salatu zuen diglosiak dakartzan kalteak:
« | Euskal prentsa euskaraz dela aitortu, onartu eta laguntzen ez duen erdal prentsak diglosia finkarazten du. Aldizkarien euskal izenak eta tituluak ez daitezela inoren engainutarako izan.
Hona hemen euskal kazetaritzaren puntu larri batzuk. Aztertzeak merezi du, eta aurrez aurre ez ikusi nahia geure buruaren kaltetan da. Erdal eta euskal prentsaren arteko erlazio hau, euskal kazetaritzaren urtea amaitu orduko argitan jarri behar genukeen arazo bat da. |
» |
Joan Mari Torrealdai[4] |
Biografia
1972an Teologiako ikasketak egin zituen Okzitaniako Tolosan. 1985. urtean Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, euskaraz egindako lehen tesina aurkeztu zuen bertan, ETB eta euskaren arazoa izenburukoa. 1991an Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktoregoa lortu zuen Deustuko Unibertsitatean zentsura frankistaz (1936-1983).[3]
Urteetan aritu zen euskalgintzan eta kulturgintzan: Anaitasuna hamabostekariaren zuzendaria; Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat; Elkar Fundazioaren Patronatuko kidea; Jakin aldizkarian hasi zen 1960an, zuzendaritzan hasieratik eta zuzendari 1964-1969 eta 1977-2002 bitartean; Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria izan zen 1969tik 1977ra, eta Euskal Soziologoen Elkarteko idazkaria 1979tik 1980ra. Euskaldunon Egunkariaren Administrazio Kontseiluko kide eta lehendakaria izan zen, egunkariaren sorreratik bertatik.
Argitaratutako lanik ezagunenak dira: Iraultzaz (1973), Euskal idazleak gaur (1977), Euskal Telebista eta euskara (1985), XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1990-1992), Euskal kultura gaur. Liburuaren mundua (1997), El libro negro del euskara (1998), Martin Ugalde (1998), La censura de Franco y el tema vasco (1999), Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura, 1936-1983 (2000). XX. eta XXI. mendeetakoko euskal liburu guztien katalogoak sortu ditu.
2015tik 2017ra PuntuEUS Fundazioko lehendakaria izan zen.
2015ean hezur muineko minbizia zuela jakinarazi zuen, Euskaldunon Egunkariaren itxiera prozesuan atxilotzean jasan zituen torturekin lotzen zuen Torrealdaik gaixotasun hau.[5]
Euskaldunon Egunkariaren kontseiluko lehendakaria
- 1990ean, Euskaldunon Egunkaria sortu zenean administrazio kontseiluko kide eta kontseilu editorialeko buru izan zen.
- 2000an administrazio kontseiluko buru bihurtu zen.
- 2003an, Euskaldunon Egunkariaren itxieraren prozesuan guardia zibilek atxilotu, torturatu eta espetxean sartu zuen, Administrazio Kontseiluko beste kideekin batera (Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga eta Iñaki Uriarekin), Orduko Espainiako Gobernuak abiatu zuen prozesua egunkaria ETArekin harremanetan egotea leporatuta.
- 2010ean, Auzitegi Nazionalak Torrealdai, Otamendi, Uria, Auzmendi eta Oleaga errugabe zirela onartu zuen, akusazioen argudioak gogor kritikatuz eta ETArekiko lotura ukatuz. Baina auzi ekonomikoak aurrera segitu zuen.
- 2014an Egunkariako auzi ekonomikoa artxibatu egin zuten epaitegiek. Orduan bukatu ziren auzi guztiak, 11 urte pasa eta gero.[6]
Euskaltzaina
1958an hasi zen euskaraz idazten. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1975eko ekainaren 27an eta euskaltzain oso 2007ko azaroaren 30ean. “Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Foruan 2009ko urriaren 31n.[7] 2017an Euskaltzaindiak euskaltzain oso emeritu izendatu zuen Patxi Uribarrenekin batera.
Euskaltzaindian, Bergarako Biltzarrerako (1978) prestatutako txostenaz gain, 2009tik bereziki Azkue Bibliotekaren eta argitalpenen arloan egin du lan. 2011n Jose Antonio Arana euskaltzaina hil zenetik, bibliotekari akademikoa da.
Besteak beste euskaltzain hauen argitalpenak prestatu ditu: Rikardo Arregi, Karlos Santamaria, Martin Ugalde, Luis Villasante.
Euskaltzaindiaren Euskera aldizkarian (2009) aholku batzordeko kidea da 2009 urteaz gero.[3]
2018an Euskaltzaindiak Euskara Batuaren 50 urteak ospatzeko antolatu zuen biltzarrean Torrealdai izan zen" Euskara Batuaren Adierazpena" irakurri zuena. Hamar puntutan euskara batuaren garrantzia, ibilbidea eta erronkak berresten zuen agiria eta 36 eragile publiko zein pribatuk sinatu zuten hantxe.[8]
Lanak
Hainbat aldizkaritan (Zeruko Argia, Comun, Jakin, Anaitasuna, Egan, Elgar, Arantzazu, Guipúzcoa, Jaunaren Deia, Argia, RIEV, Euskera...) idatzitako artikulu ugariez gain, 20 liburutik gora argitaratu ditu.[9]
Saiakera
- Iraultzaz (1973, Jakin)
- Euskal idazleak, gaur (1977)
- Euskal kultura gaur (1997)
- El libro negro del euskera (1998, Ttarttalo)
- Artaziak - euskal liburuak eta Francoren zentsura 1936-1983 (2000, Susa)
- Asedio al euskera. Más allá del libro negro (2018, Txertoa)
Biografia
- Martin Ugalde, Andoaindik Hondarribira Caracasetik barrena (1998)
- Imanol Murua, Gipuzkoako alkate (2004, Alkartasuna Fundazioa)
Bibliografia
- XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1993, Gipuzkoako Foru Aldundia)
Artikuluak aldizkari orokorretan
- Anaitasuna aldizkarian 154 artikulu idatzi zituen[10]
Sariak
Besteak beste, sari hauek jaso ditu:
- 1972: Gerediaga Elkartearen Kirikiño Saria
- 1977: Tontorra Saria
- 1997: Zilarrezko Euskadi Saria, Euskal kultura gaur liburuari liburu dendariek emana, Donostian ospaturiko Liburu Eguneko Azokan liburu salduena izateagatik.
- 1998: Zilarrezko Euskadi Saria, El libro negro del euskera liburuari liburu dendariek emana, Donostian ospaturiko Liburu Eguneko Azokan liburu salduena izateagatik.
- 1998: Kutxa Fundazioaren Irun Hiria Literatur Saria
- 1999: Foruko Udalak Joan Mari Torrealdai izena eman zion Kultur Etxeari.
- 2005: Euskal PEN Klubaren Idazluma
- 2006: Durangoko azokako Argizaiola saria[11][12]
- 2007: Ohorezko aipamena, XIX. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian
- 2009: Dabilen Elea Saria. EEE, EIE, EIEP, EIZIE eta Galtzagorri elkarteek emana
- 2010: Lauaxeta Saria, euskara eta euskal kultura sustatu, zabaldu eta normalizatzeko egindako lanagatik, Bizkaiko Foru Aldundiak emana.
- 2011: Dabilen Elea saria
- 2015: Manuel Lekuona Saria irabazi zuen.[13]
- 2015: Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen omenaldia Kilometroak festan
- 2018: Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen Jakin Taldearekin (Jose Azurmendi, Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi eta Joan Mari Torrealdai).[14][15][16][17][18][19]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/9/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «Joan Mari Torrealdai hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-31).
- ↑ Azurmendi, J.. (1997). «Joan Mari Torrealdai: 25 urte "Jakin"-en zuzendari» Jakin (102): 85-109..
- ↑ a b c «Torrealdai, Joan Mari» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
- ↑ Anaitasuna, 323-324 zenbaki bikoitza, 1976-09-15.
- ↑ Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Torturaren mina, muineraino» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-31).
- ↑ «Auzi ekonomikoaren kronologia», Berria, 2014-10-14
- ↑ Torrealdai, Joan Mari. (2009-10-31). Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa.. Euskaltzaindia.
- ↑ «Une historiko baten lekuko» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
- ↑ «Joan Mari TORREALDAI - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
- ↑ Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen artikuluak Euskaltzaindiaren webgunean.
- ↑ «'Jakin' aldizkariak jasoko du Durangoko Azokako Argizaiola saria» Argia 2006-11-23 (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
- ↑ «"Jakin" aldizkarirako izango da Durangoko Azokaren Argizaiola saria - GARA - euskalherria.com» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
- ↑ Iraola, Arantxa. (2015-09-28). «Joan Mari Torrealdaik jasoko du 2015eko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria» Berria.
- ↑ «Gipuzkoako Urrezko Domina Jakin taldeari emateko ekitaldia.» ORAIN Gipuzkoa (Gipuzkoako Foru Aldundia) (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
- ↑ ««Jakin plaza izan da»» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. ««Pulpitu ez, plaza izan da Jakin»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
- ↑ Artola, Amalur. (2018). «Joan Mari Torrealdai: «Herrigintzan, euskaltzaletasunari aitortu behar zaio zentraltasuna»» GARA (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
- ↑ Otermin, Jon. (2018). «Euskal Kultura modernitatean jartzeagatik. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
- ↑ Ibargutxi, Felix. (2018). «Urrezko Domina jaso dute «Jakineko mosketeroek»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Mari Torrealdai |
- Manuel Lekuona Saridunak
- 1942ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Foruarrak
- Euskaldunon Egunkaria
- Bizkaiko idazleak
- Euskaltzainak
- Euskal kazetariak
- Euskal Herriko frantziskotarrak
- Euskal idazleak
- Bizkaiko kazetariak
- Euskal Herriko soziologoak
- Euskal Herriko apaiz ohiak
- Euskarazko saiakeragileak
- Euskal Herriko biografoak
- Bibliografoak
- Euskal Herriko gatazkan torturatuak
- Gipuzkoako Urrezko Domina
- Torturatuak