Joan Mari Torrealdai: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
48. lerroa: 48. lerroa:
* ''[[Artaziak - euskal liburuak eta Francoren zentsura 1936-1983]]'' ([[2000]], ''Susa'')
* ''[[Artaziak - euskal liburuak eta Francoren zentsura 1936-1983]]'' ([[2000]], ''Susa'')
* ''[[Asedio al euskera. Más allá del libro negro]]'' ([[2018]], ''Txertoa'')
* ''[[Asedio al euskera. Más allá del libro negro]]'' ([[2018]], ''Txertoa'')
* ''[[De la hoguera al lápiz rojo. La Censura franquista en el País Vasco]]'' ([[2019]], ''Txertoa'')


=== Biografia ===
=== Biografia ===

16:11, 1 abuztua 2020ko berrikusketa

Joan Mari Torrealdai

Joan Mari Torrealdai Martin Ugalderen omenaldian
Euskaltzain osoa

2007ko azaroaren 30a - 2017ko azaroaren 24a
← baliorik ez - Miriam Urkia Gonzalez
euskaltzain urgazle

1975eko ekainaren 27a - 2007ko azaroaren 30a
Bizitza
JaiotzaForua1942ko azaroaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaUsurbil2020ko uztailaren 31 (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaTolosako Institutu Katolikoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Pariseko Letren Fakultatea
Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, soziologoa, idazlea eta liburuzaina
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Jakin
Euskaldunon Egunkaria
PuntuEus
Elkar
Anaitasuna (aldizkaria)
Euskal Idazleen Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Inguma: joan-mari-torrealdai-nabea Literaturaren Zubitegia: 157

Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, Bizkaia, 1942ko azaroaren 24a - 2020ko uztailaren 31[1]) euskal idazlea, euskaltzaina, kazetaria eta soziologoa izan zen, frantziskotarra izandakoa. Jakin aldizkariko zuzendaria eta Euskaldunon Egunkaria-ren Administrazio Kontseiluko kide eta lehendakaria izan zen. [2][3]

Besteak beste, Iraultzaz (1973), Euskal idazleak gaur (1977), Euskal Telebista eta euskara (1985), XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1990-1992), Euskal kultura gaur. Liburuaren mundua (1997), El libro negro del euskara (1998), Martin Ugalde (1998), La censura de Franco y el tema vasco (1999) eta Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura, 1936-1983 (2000) idatzi zituen.

Euskaltzale sutsua izan zen, eta behin baino gehiagotan salatu zituen diglosiak dakartzan kalteak:

« Euskal prentsa euskaraz dela aitortu, onartu eta laguntzen ez duen erdal prentsak diglosia finkarazten du. Aldizkarien euskal izenak eta tituluak ez daitezela inoren engainutarako izan.

Hona hemen euskal kazetaritzaren puntu larri batzuk. Aztertzeak merezi du, eta aurrez aurre ez ikusi nahia geure buruaren kaltetan da. Erdal eta euskal prentsaren arteko erlazio hau, euskal kazetaritzaren urtea amaitu orduko argitan jarri behar genukeen arazo bat da.

»
Joan Mari Torrealdai[4]

Biografia

1972an Teologiako ikasketak egin zituen Okzitaniako Tolosan. 1985. urtean Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, euskaraz egindako lehen tesina aurkeztu zuen bertan, ETB eta euskaren arazoa izenburukoa. 1991an Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktoregoa lortu zuen Deustuko Unibertsitatean zentsura frankistaz (1936-1983).[3]

Urteetan aritu zen euskalgintzan eta kulturgintzan: Anaitasuna hamabostekariaren zuzendaria; Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat; Elkar Fundazioaren Patronatuko kidea; Jakin aldizkarian hasi zen 1960an, zuzendaritzan hasieratik eta zuzendari 1964-1969 eta 1977-2002 bitartean; Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria izan zen 1969tik 1977ra, eta Euskal Soziologoen Elkarteko idazkaria 1979tik 1980ra. Euskaldunon Egunkariaren Administrazio Kontseiluko kide eta lehendakaria izan zen, egunkariaren sorreratik bertatik.

2015tik 2017ra PuntuEUS Fundazioko lehendakaria izan zen. 2015ean hezur muineko minbizia zuela jakinarazi zuen, Euskaldunon Egunkariaren itxiera prozesuan atxilotzean jasan zituen torturekin lotzen zuen Torrealdaik gaixotasun hau.[5]

Minbizi hori zela eta osasun gorabeherekin egin zituen azken urteak, eta haren egoerak okerrera egin zuen 2020ko uztailaren azken egunetan. Etxean hil zen, 2020ko uztailaren 31n, senideak eta lagun gertukoak agurturik.

Euskaldunon Egunkariaren kontseiluko lehendakaria

  • 2010ean, Auzitegi Nazionalak Torrealdai, Otamendi, Uria, Auzmendi eta Oleaga errugabe zirela onartu zuen, akusazioen argudioak gogor kritikatuz eta ETArekiko lotura ukatuz. Baina auzi ekonomikoak aurrera segitu zuen.
  • 2014an Egunkariako auzi ekonomikoa artxibatu egin zuten epaitegiek. Orduan bukatu ziren auzi guztiak, 11 urte pasa eta gero.[6]

Euskaltzaina

1958an hasi zen euskaraz idazten. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1975eko ekainaren 27an eta euskaltzain oso 2007ko azaroaren 30ean. “Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Foruan 2009ko urriaren 31n.[7] 2017an Euskaltzaindiak euskaltzain oso emeritu izendatu zuen Patxi Uribarrenekin batera.

Euskaltzaindian, Bergarako Biltzarrerako (1978) prestatutako txostenaz gain, 2009tik bereziki Azkue Bibliotekaren eta argitalpenen arloan egin zuen lan. 2011n Jose Antonio Arana euskaltzaina hil zenetik 2017ra arte bibliotekari akademikoa izan zen, eta ordutik aurrera ohorezko bibliotekaria. Besteak beste euskaltzain hauen argitalpenak prestatu zituen: Rikardo Arregi, Karlos Santamaria, Martin Ugalde, Luis Villasante. Euskaltzaindiaren Euskera aldizkariko aholku batzordeko kidea izan zen 2009 urteaz gero.[3]

2018an Euskaltzaindiak Euskara Batuaren 50 urteak ospatzeko antolatu zuen biltzarrean, Torrealdai izan zen "Euskara Batuaren Adierazpena" irakurri zuena. Hamar puntutan euskara batuaren garrantzia, ibilbidea eta erronkak berresten zuen agiria eta 36 eragile publiko eta pribatuk sinatu zuten hantxe.[8]

Lanak

Hainbat aldizkaritan (Zeruko Argia, Comun, Jakin, Anaitasuna, Egan, Elgar, Arantzazu, Guipúzcoa, Jaunaren Deia, Argia, RIEV, Euskera...) idatzitako artikulu ugariez gain, 20 liburutik gora argitaratu zituen.[9]

1977az geroztik landu zuen lan bibliografikoak bi alor nagusi izan zituen:

  • Batetik, liburua bera gizarte adierazle gisa ulertuta liburugintzaren azterketa, Jakin aldizkariaren 30 zenbakitan emana, eta modu zabalagoan Euskal idazleak, gaur eta Euskal Kultura gaur. Liburuaren mundua liburuetan sakondua.
  • Eta, bestetik, liburuen katalogoa, fitxa bibliografikoz osatua. Euskal Liburuaren Behatokia sortzeko lan egin zuen.

Saiakera

Biografia

Bibliografia

Artikuluak aldizkari orokorretan

Sariak

Besteak beste, sari hauek jaso ditu:

Jakini Gipuzkoako Domina entregatzen 2018an

Erreferentziak

  1. Goikoetxea, Garikoitz. «Joan Mari Torrealdai hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-31).
  2. Azurmendi, J.. (1997). «Joan Mari Torrealdai: 25 urte "Jakin"-en zuzendari» Jakin (102): 85-109..
  3. a b c «Torrealdai, Joan Mari» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
  4. Anaitasuna, 323-324 zenbaki bikoitza, 1976-09-15.
  5. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Torturaren mina, muineraino» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-31).
  6. «Auzi ekonomikoaren kronologia», Berria, 2014-10-14
  7. Torrealdai, Joan Mari. (2009-10-31). Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa.. Euskaltzaindia.
  8. «Une historiko baten lekuko» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
  9. «Joan Mari TORREALDAI - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
  10. Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen artikuluak Euskaltzaindiaren webgunean.
  11. «'Jakin' aldizkariak jasoko du Durangoko Azokako Argizaiola saria» Argia 2006-11-23 (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
  12. «"Jakin" aldizkarirako izango da Durangoko Azokaren Argizaiola saria - GARA - euskalherria.com» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
  13. Iraola, Arantxa. (2015-09-28). «Joan Mari Torrealdaik jasoko du 2015eko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria» Berria.
  14. «Gipuzkoako Urrezko Domina Jakin taldeari emateko ekitaldia.» ORAIN Gipuzkoa (Gipuzkoako Foru Aldundia) (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
  15. ««Jakin plaza izan da»» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
  16. Ugarte Irizar, Itziar. ««Pulpitu ez, plaza izan da Jakin»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
  17. Artola, Amalur. (2018). «Joan Mari Torrealdai: «Herrigintzan, euskaltzaletasunari aitortu behar zaio zentraltasuna»» GARA (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
  18. Otermin, Jon. (2018). «Euskal Kultura modernitatean jartzeagatik. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
  19. Ibargutxi, Felix. (2018). «Urrezko Domina jaso dute «Jakineko mosketeroek»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Mari Torrealdai Aldatu lotura Wikidatan