Akrobaziazko eski: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
38. lerroa: 38. lerroa:
* Henrik Harlaut
* Henrik Harlaut
* [[JP Auclair]]
* [[JP Auclair]]
* [[Paul Oiartzabal Mendibil]]
* Hermann Reitberger
* Hermann Reitberger
* Rune Kristiansen
* Rune Kristiansen
59. lerroa: 60. lerroa:
* Nelson Carmichael
* Nelson Carmichael
* Ian Edmondson
* Ian Edmondson
}}
* [[Paul Oiartzabal]]}}


==== Emakumezkoak ====
==== Emakumezkoak ====

16:31, 1 abuztua 2020ko berrikusketa

Akrobazia eskiko jauzi baten sekuentzia

Akrobaziazko eskia eski alpetarraren modalitate bat da, non eskiatzaileek saltoak eta trukoak egin behar dituzten. XX. mende erdialdean sortu zen eta joko olinpikoetara 1992. urtean heldu zen Albertvillen[2]. Bereizten diren bi espezialitate handi daude, aireko jauzien espezialitatea alde batetik, eta zulo edo mogul motako espezialitatea bestetik. Lehenengoan, jauzi akrobatikoak epaimahai batek baloratu behar ditu, bigarrenean, berriz, eskiatzaileek zuloz eta elur menditxoz beteriko elur aldapak jaitsiz egin behar dituzte jauzi akrobatikoak.


Historia

Eski modalitate hau 1930eko hamarkadan hasi zen, eskiatzaile norbegiarrek eski alpinoa zein nordikoa praktikatzen zuten bitartean akrobaziak egiten hasi zirenean. Geroago, Estatu Batuetako eskiatzaile ez profesionalen eskutik ikuskizunak burutzen hasi ziren, eta ondoren praktika haiek akrobaziazko eski edo estilo libreko eski bilakatuko ziren. Jauzien teknikak 1950. inguruan garatu ziren.

Akrobaziazko eskiak garapena eta progresioa 1960 eta 1970. urteetan izan zuen. Estilo libreko arauak oso irekiak ziren, edo askotan araurik gabekoak, arrisku handiko kirol bat zelako, kirolari profesionalen artean belauneko lesio asko eragiten zituena.

1979an, Eskiaren Federazio Internazionalak akrobaziazko eskia kirol moduan aitortu zuen, eta kirolaren arriskua murrizteko asmotan, araudia, kirolarien sailkapen irizpide berriak eta jauzien tekniken irizpideak ezarri zituen. Munduko lehen kopa 1980an ospatu zen eta lehen txapelketa mundiala 1986an Tignesen, Frantzian. 1988an akrobaziazko eskia Calgaryko joko olinpikoetan ikuskizun izan zen. Zulo edo mogul motako espezialitatea, programa olinpikoari atxikitu zitzaion 1992ko jokoetan, eta aireko jauzien espezialitatea 1994ko joko olinpikoetan.

Espezialitateak

Aireko jauziak

Aireko jauzien espezialitatean elurrez estalitako egurrezko plataforma batetik egiten dira jauziak. Plataforma aldapatsuek 15 metrorainoko jauziak egitea baimentzen dute. Jauzian zehar, eskiatzaile profesionalek bira eta era askotako akrobaziak egiten dituzte 34-39 graduko inklinazioa duen pistara erori baino lehen. Espezialista onenek bizkarrez mortal jauzi (hiru itzulipurdi) tripleak egin ditzakete, baita lau edo bost tirabuzoi ere. Mortal laukoitzak ikuskizunetan egin ohi dira, baina txapelketetan ez daude onartuak.

Bi modalitate daude aireko jauzietan: aurrez aurreko jauziak eta alderantzizko jauziak. Lehenengoan, mugimenduek ezin dute eskiatzailearen buruaren altuera gainditu. Modalitate hau ohikoena da kirolari gazte eta hasiberrietan. Alderantzizko jauzietan, eskiatzaileak jauzi mortalak egin ditzake.

Eskiatzaileen jauziak epaimahai batek baloratzen ditu. Jauzi bat puntuatzerakoan kontuan hartzen dute, aireratze teknika (%20), jauzia bera (%50) eta lurreratzea (%30). Jauzi motaren arabera zailtasun gradu bat ezartzen da, jauzi horren goreneko puntuazioa ezarriz.

Entrenamendu gehienak udako hilabeteetan egiten dituzte profesionalek, eta hilabete horietan ez da txapelketarik egiten. Entrenamendu hauetarako, igerileku batean lurreratzeko diseinaturiko platarfoma batzuk erabiltzen dira. Tranpolinak egurrezkoak dira eta plastiko berezi batez estaltzen dira, lubrifikatzaile baten laguntzaz elur pisten izaera simulatzeko asmoz. Lurreratzeko orduan, airezko bolada bat igerilekuaren hondotik igotzen da urarekiko inpaktua gutxitzeko. Honi muturreko kirol deitzen zaio.

Zulo edo mogul espezialitatea

Zuloen txapelketak aireko jauzien modalitateak ospetsu bihurtu zirenean agertu ziren. Zulo edo mogul proba batean zehar, eskiatzaileak mogul izeneko menditxoz beteriko pista batetik irristatu behar dira bi jauzi egiten dituzten bitartean. Malda oso inklinatua da, normalean 22 eta 32 gradukoak eta 250 metroko luzerarekin. Espezialitate honetako jauziak aireko jauzien modalitatean egiten direnak bezain altuak dira, eta nahiz eta duela gutxi egiten hasi diren arren , mortalak baimenduta daude.

Eskiatzaileen jaitsierak ere epaimahai batek baloratzen ditu, eta bertan eskiaren teknika eta birak %50 baloratzen dira, jauziak %25 eta abiadura %25.

Bi proba mota daude, banakakoa eta paraleloa. Lehenengoan, eskiatzaile bakarrak egiten du jaitsiera eta epaileek kalifikatzen dute. Paralelo probetan, bi eskiatzaile jaisten dira aldi berean, paraleloan dauden bi pistetatik. Irabazlea jauzietan akatsik egin ez duen eta lehena heltzen den kirolaria izango da. Modu honetan hurrengo txandara pasatzea lortuko du.

Ekipamendua

Akrobaziazko eskiko espezialitateetan kaskoa erabili behar da. Akrobaziazko modalitatean janzkera solteagoa erabiltzen da eski tradizionaleko lasterketekin alderatuz, mugimenduak askatasun osokoak izan daitezen. Eskietako fijazioak aldeetaranzko norabide aldaketak ahalbidetu behar dituzte. Orokorrean eskiak motzagoak dira lasterketako eski tradizionalean erabiltzen direnekin alderatuz, kontrol hobea izaten laguntzen dutelako. Mogul modalitateko eskiek 175 zentrimetroko luzera dute emakumeentzako eta 180 zentimetrokoa gizonentzako. Aireko jauzien espezialitatean 160 zentimetroko luzera dute eskiek.

Eskiatzaile nabarmenduak

Gizonezkoak

  • Henrik Harlaut
  • JP Auclair
  • Paul Oiartzabal Mendibil
  • Hermann Reitberger
  • Rune Kristiansen
  • Trace Worthington
  • Eric Laboureix
  • Edgar Grospiron
  • Janne Lahtela
  • Lloyd Langlois
  • Fabrice Becker
  • Alain Laroche
  • Mikael Kingsbury
  • Jean-Luc Brassard
  • Steve Omischl
  • Alex Bilodeau
  • Alex Bilodeau
  • Lane Spina
  • Heini Baumgartner
  • Nicolas Fontaine
  • Sergei Shupletsov
  • Richard Schabl
  • Nelson Carmichael
  • Ian Edmondson

Emakumezkoak

  • Maialen Oiartzabal
  • Sarah Burke
  • Conny Kißling
  • Jan Bucher
  • Donna Weinbrecht
  • Hannah Kearney
  • Kari Traa
  • Marie-Claude Asselin
  • Ophelie David
  • Elena Batalova
  • Jennifer Heil
  • Jacqui Cooper
  • Ellen Breen
  • Hilary Engish
  • Christine Rossi
  • Raphaelle Monod
  • Meredith Gardner
  • Nina Li
  • Kirstie Marshall
  • Maja Schmid
  • Lydia Lassila
  • Nikki Stone
  • Mary Jo Tiampo
  • Tatjana Mittermayer
  • Stine Lise Hattestad
  • Veronica Brenner

Erreferentziak

  1. Euskaltermen Neguko Kirolen Hiztegian eski artistiko eta akrobazia-eski formak agertzen dira eta Berriaren Estilo Liburuan eski akrobatiko.
  2. (Gaztelaniaz) «Deportes Olímpicos Pyeongchang 2018: Esquí acrobático o freestyle: reglas, historia y modalidades olímpicas» Marca.com 2018-02-07 . Noiz kontsultatua: 2019-04-15.

Kanpo estekak

  • Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren webgunea (ingelesez)