Ana Galarraga: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
+ jaiotza eguna
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Ana Galarraga Aiestaran''' ([[Zarautz]], [[Gipuzkoa]], [[1970]]) [[zientzia]]-komunikatzailea da. [[Elhuyar Fundazioa]]rentzat lan egiten du. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta [[Genero (soziologia)|genero]] ikuspegiarekin. [[Albaitaritza]]n eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da.<ref name=":0">{{Erreferentzia | izenburua = Ana Galarraga Aiestaran |hizkuntza = euskara | url = https://www.berria.eus/albisteak/169951/ana-galarraga-aiestaran.htm | aldizkaria = Berria | argitaratze-data =
'''Ana Galarraga Aiestaran''' ([[Zarautz]], [[Gipuzkoa]], [[1970|1970ko]] [[Ekainaren 9|ekainaren 9a)]] [[zientzia]]-komunikatzailea da. [[Elhuyar Fundazioa]]rentzat lan egiten du. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta [[Genero (soziologia)|genero]] ikuspegiarekin. [[Albaitaritza]]n eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da.<ref name=":0">{{Erreferentzia | izenburua = Ana Galarraga Aiestaran |hizkuntza = euskara | url = https://www.berria.eus/albisteak/169951/ana-galarraga-aiestaran.htm | aldizkaria = Berria | argitaratze-data =
2019-08-13 | sartze-data = 2020-04-23}}</ref>
2019-08-13 | sartze-data = 2020-04-23}}</ref>



09:44, 4 abuztua 2020ko berrikusketa

Ana Galarraga

Bizitza
JaiotzaZarautz1970eko ekainaren 9a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Elhuyar Fundazioa
KidetzaLiteraturia
Euskal Idazleen Elkartea
Udako Euskal Unibertsitatea
Berria

Twitter: AnaGalarraga1 Inguma: ana-galarraga-aiestaran Edit the value on Wikidata

Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, Gipuzkoa, 1970ko ekainaren 9a) zientzia-komunikatzailea da. Elhuyar Fundazioarentzat lan egiten du. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da.[1]


Zientzia-dibulgatzailea

Hainbat komunikabidetan aritzen da, beti zientzia-dibulgazioaz baina formatu desberdinetan: Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian 570 artikulu baino gehiago idatzi ditu,[2] Berria egunkarian zutabe bat idazten du,[3] eta umeentzako Irria aldizkarian ipuin formatuan idazten du, beti esperimentu batekin lagunduta. Irriaren Lagunak lagun, Marikalanbre, bizitzaren laborategian liburua argitaratu zuen 2014an.[4] Booktegi plataforman Sapiens ispiluaren aurrean artikulu bilduma argitaratu du.[5] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira, Galarragak sorturiko 200 artikulu baino gehiago dakartza.[6]

2001etik lanean ari da Elhuyarren, erredakzio-taldeko kidea da, ez zientzia-kazetari huts gisa, gehiago zientzia-komunikatzaile moduan, artikuluak idazteaz gain hainbat jolas, erakusketa, sariketa, ikastaro, hitzaldi eta antzerki-bakarrizketa ere antolatzen ditu eta.[7][8] Zientzia-dibulgazioan euskaraz arituz euskal hedabideetan eta sare sozialetan ere aktibo agertu ohi da.[9][10]

Literatura eta artea

Literaturia izeneko literatura-jardunaldien antolatzaileetako bat da. Literaturari eta arteari lotutako hainbat errezitaletan eta aurkezpenetan parte hartu izan du.[11][1] Euskal Idazleen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea da.[12]

Genero ikuspegia

Genero ikuspegia txertatu ohi du bere argitalpen eta esku-hartzeetan, eta sistema zientifikoaren genero-arrakala erakusten du.[13][14]

Erreferentziak

  1. a b «Ana Galarraga Aiestaran» Berria 2019-08-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  2. «Galarraga Aiestaran, Ana: Elhuyar Aldizkaria» Elhuyar zientzia eta teknologia (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  3. Galarraga Aiestaran, Ana. «Egilea: Ana Galarraga» Berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  4. Galarraga Aiestaran, Ana. (2014). Marikalanbre, bizitzaren laborategian. Elhuyar ISBN 9788494296307. PMC 920312507..
  5. Galarraga Aiestaran, Ana. (2019). Sapiens ispiluaren aurrean. Booktegi (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  6. «Ana Galarraga Aiestaran» Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basea (Udako Euskal Unibertsitatea hizkuntza = euskara) (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  7. Uranga, Nerea. (2018). «Ana Galarraga: “Dogmatikoa ez izatea da zientziaren alderik onena”» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  8. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Ana Galarraga» Mètode (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  9. Galarraga Aiestaran, Ana. «Ana Galarraga Aiestaran» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  10. «Ana Galarraga Aiestaran (@AnaGalarraga1)» Twitter.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  11. Ubeda, Imanol. (2015-05-02). Literaturia 2015, Ana Galarraga. YouTube (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  12. «Ana Galarraga» Euskal Idazleen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  13. «Ana Galarraga: "Ikerlarien bizitza ez da bizigarria inorentzat"» Zarauzko Hitza (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  14. «Emakumeak zientzian» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Ana Galarraga