Azkue biblioteka: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Joan Mari Torrealdai, Euskal Liburutegi Nazionala
tNo edit summary
25. lerroa: 25. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
{{Erreferentzia zerrenda|30em}}


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==

12:09, 7 abuztua 2020ko berrikusketa

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren egoitzan daude Bilbon.

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiarenak dira eta Bilboko Plaza Barrian daude. Goizez zabalik egoten da ikertzaile ororentzat. Bere helburua euskal kultura gaien ikerkuntzan eta hedapenean dihardutenei laguntzea da.[1]

Funtsen katalogoa oso zehatza da. Paperean eta digitalki kontsultatu daiteke. Zuzendaria Pruden Gartzia euskaltzain urgazlea da.

Kontsultatu daitezkeen liburuen artean aipagarrienak hauek dira:

  • Auspoa liburu-bilduma. Antonio Zavalak sortu zuena.
  • Principe de Viana aldizkaria.
  • Anaitasuna aldizkaria. Ale guztiak, 1953ko ekainetik 1982ko apirilera. 420 zenbaki, 6.395 artikulu.
  • Luis Villasantek idatzitako liburu osoak (41), liburu zatiak (106), artikuluak (769) eta edizio bereziak (13).
  • Nafarkaria astekaria. Euskaldunon egunkariak 1991tik 2002ra bitarte argitaratu zuen gehigarria.
  • Herri literatura jardunaldietako antologia.
  • Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak liburuaren inguruan eratutako datu-basea.[2]
  • Azkue sariketak (1975-1990). Resurreccion Maria Azkue liburu sarituak eleberri, olerki eta saio modalitateekin.
Arantzazun 2018an

Euskal Liburutegi Nazionala sortzeko bidean

Joan Mari Torrealdai euskaltzain eta bibliografoak lotura nabarmena izan zuen biblioteka honekin eta bere etorkizunerako proiekzioaz. 2009tik bereziki Azkue Bibliotekaren eta argitalpenen arloan egin zuen lan euskaltzain emeritua zenean.[3] 2011n hartu zuen Azkue Bibliotekako zuzendaritza,[4][5] eta ostera, Azkue Bibliotekako Ohorezko bibliotekari izendatua izan zen, hain zuzen.[6] Liburuen inguruan jorratutako bizitzan, euskal liburugintza sendotzeko urrats esanguratsu bat lortze aldera, ahalegin handiak egin zituen Euskal Liburutegi Nazionala sortzeko.[7] Bide horretan, mugarria izan zen euskaltzain oso izendatu zutenean 2009an Foruan eman zuen sarrera hitzaldia: Bibliografiatik Bibliotekara. Esperantzari leihoa.[8][9]

« Eta guk zergatik ez?

Amaitzera noa. Amets nostalgiko batekin bukatzen utzidazue: Zein egoeratan ote legoke gaur euskal kultura, baldin eta 1919an Euskal­tzaindia sortu zen bide beretik Euskal Bibliografia eta Euskal Biblioteka sortu izan balira?

Aukera hura galduta ere, non ote geundekeen gaur, baldin eta 1982an Euskadiko Orkestra sortu zen bide beretik Euskal Bibliografia eta Euskal Biblioteka sortu izan balira? Dena den, sekula ez omen denez beranduegi, ospatzeko modurik izan dezagula Pizkundeko saioen ehungarren urtean.

»

Joan Mari Torrealdai Euskaltzaindiako sarrera-hitzaldia (2009)[8]


Erreferentziak

  1. «Azkue Biblioteka eta Artxiboa - Euskaltzaindia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
  2. Intxausti, Joseba. (2011). Euskararen Historia Soziala (EHS) : argibide bibliografikoak (Lehen emanaldia). Euskaltzaindia ISBN 9788495438683. PMC 771284684. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
  3. Euskaltzaindia. (2020-08-01). «Argitalpenetan buru-belarri» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Joan Mari Torrealdai dirigirá la Biblioteca Azkue de Euskaltzaindia» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).
  5. Torrealdai: Azkue Bibliotekaren batzordeko buru berria – Ingumak Laborategian. (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).
  6. «Azkue Biblioteka eta Artxiboa batzordea» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).
  7. Zupiria, Bingen. (2020-08-01). «Besarkada handi bat, Joan Mari» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).
  8. a b Torrealdai, Joan Mari. (2009-10-31). Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa.. Euskaltzaindia.
  9. Artola Zubillaga, Xabier. (2020-08-01). Euskal Liburutegi Nazionala – blogoetak. (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).

Kanpo estekak