Edukira joan

«Kurt Cobain»: berrikuspenen arteko aldeak

[[1994]]ko [[martxoaren 1]]ean Terminal Einzen ([[Munich]], [[Alemania]]) emandako kontzertuaren ondoren, bronkitis eta laringitis larria diagnostikatu zioten Cobaini. Hurrengo egunean, [[Erroma]]n zen sendatzeko ahaleginak egiten eta Courtney ere hantxe zegoen.
 
Biharamonean jaiki zenean, [[Courtney Love]]k sobredosiak harrapatu zuela senarra ikusi zuen, champaña eta flunitrazepam nahasketa, alegia. Berehala eraman zuten ospitalera eta bertan igaro zuen egun osoa konorterik gabe. Bost egun ingresatuta egon ondoren, irten eta Seattleera itzuli zen. Gerora, Courtneyk Kurten lehenengo bere buruaz beste egiteko saiakera izan zela esango zuen.
 
Urte bereko [[martxoaren 18]]an, Courtneyk poliziari deitu zion bere senarrak bere buruaz beste egin nahi zuela esateko, eta gela barruan itxi zela arma batekin. Berehala etorri zitzaien polizia etxera eta hainbat arma eta pilula pila konfiskatu zizkioten Kurti, honek ez zuela bere buruaz beste egin nahi esaten bazuen ere, emazteaz babestu baizik. Courtneyri galdetutakoan, honek dena ukatu zuen, ez zuen Kurt arma batekin ikusi eta hark ez zuen bere buruaz beste egin nahi zuela adierazi.
16.359

edits