Radamanto: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
22. lerroa: 22. lerroa:


[[Kategoria:Greziar mitologiako pertsonaiak]]
[[Kategoria:Greziar mitologiako pertsonaiak]]
[[Kategoria:Azpimunduko jainkoak]]

17:47, 19 abuztua 2020ko berrikusketa

Radamanto
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaZeus eta Hefesto
AmaEuropa
Ezkontidea(k)Alkmena
Seme-alabakOenopion (en) Itzuli, Erythrus (en) Itzuli eta Gortys (en) Itzuli
Anai-arrebakMinos eta Sarpedon (en) Itzuli

Greziar mitologian, Radamanto[1] (antzinako grezieraz: Ραδαμανθυς), Zeus eta Europaren seme bat eta Sarpedon eta Minosen anaia zen, azken hau, Kretako erregea. Asterionek hazi zuen. Gortis eta Eritro izeneko bi seme izan zituen.

Bertsio baten arabera, Radamantisek, Minosen aurretik gobernatu zuen Kreta, eta, uhartea, lege kode bikain batez hornitu zuen, ustez, espartarrek kopiatu zutena.

Kretatik bere anaia Minosek kanporatua, bere ospeagatik jeloskor zegoena, Beoziara ihes egin zuen, non Alkmenarekin ezkondu zen. Homerok, Zelai Eliseoetan bizitzen irudikatzen d.

Beranduagoko elezaharren arabera, bere osotasun trinkoaren ondorioz, Hadesen, hildakoen epaileetako bat izan zen, Eako eta Minosekin batera. Uste zenez, ekialdetarren arimak epaitzen zituen, Eakok, mendebaldetarrekin beste horrenbeste egiten zuen bitartean, boto erabakigarria Minosek zuelarik.

Sinesmen herrikoia da Dante Alighierik, Radamantis, zigortuen epaileetako bat egin zuela Jainkotiar komediaren Infernuaren zatian. Baina, izatez, Jainkotiar komedian, ez dago Radamantisi buruz hitzegiten duen zati bakar bat ere. Dantek, epaile bezala, soilik Minos jartzen du, Eako eta Radamantis baztertuta utziz.

Hala ere, Virgiliok, Radamantisek, ilunpeetako epaile bezala zituen funtzioen deskribapen labur bat egiten du bere Eneida lan ospetsuko 6. liburuan. "Radamanto kretarrak, hemen, inperio oso gogor bat erabiltzen du. Iruzurrak ikertu eta zigortzen ditu, eta, gizakiak, egindako gauza txar guztiak aitortzera behartzen zituen, hauek, gauza txar guzti horiek ezkutuan mantentzen saiatzen zirelarik, alferrik, bere barkatzea, heriotzaren une berantiarrarekin iritsiko zela ustez. Epaia esan bezain laster, Tisifone mendekatzaileak, zartailu batekin armatua, errudunak zartatu eta iraintzen ditu, eta, ezkerreko eskuarekin bere suge basatiak erakutsiz, bere ahizpa Erinien lur krudelera deitzen du.

Bitxikeriak

38083 Radamanto asteroideak, pertsonaia honen izena jasotzen du.

Erreferentziak

Kanpo estekak