Ahabia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-deskribatutako espezieak]] +deskribatutako taxoiak]])
38. lerroa: 38. lerroa:
[[Kategoria:Euskal Herriko flora]]
[[Kategoria:Euskal Herriko flora]]
[[Kategoria:1753. urtean deskribatutako taxoiak]]
[[Kategoria:1753. urtean deskribatutako taxoiak]]
[[Kategoria:Lineok deskribatutako taxoiak]]

22:11, 27 abuztua 2020ko berrikusketa

Ahabia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaEricaceae
GeneroaVaccinium
Espeziea Vaccinium myrtillus
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakahabia
Vaccinium myrtillus

Ahabia (Vaccinium myrtillus) Ericaceae familiako landare bat da. Baia jangarriak ematen ditu. Europako, Ipar Amerikako eta Asiako iparraldean hazten da, mendietako oihanpeetan, lurzoru azidoetan, zohikaztegietan eta konifero-basoetan.

Ezaugarriak

Zuhaixka hostoerorkorra da, metro bateko altuerarainokoa. Adar berdeak ditu. Hostoak obalatuak dira, txandakatuak, larrukarak, berde argiak edo horixkak; ertzak horzdunak dira, eta peziolo laburra dute. Loreak txikiak dira, berde arrosaxkak, bost petaloz eta bost sepaloz osatuak. Fruitua baia beltz urdinxka bat da, zapore atseginekoa eta gazi-gozoa.

Hostoak aberatsak dira burdina eta manganesotan, baita azido organikotan ere (azido bentzoikoa, azido malikoa, azido zitrikoa, azido kinikoa...). Fruituak taninoak ditu, azukreak eta pektina.

Propietateak

Astringentea da, taninoengatik. Tonikoa eta antiseptikoa da, eta P bitamina du. Asko janez gero, intoxikazioa eragin dezake hidrokinonagatik.

Sinonimia

Kanpo estekak