Andrea Camilleri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Andrea Calogero Camilleri''' ({{IPA|anˈdrɛːa kamilˈlɛːri}} ahoskatua; [[Porto Empedocle]], [[1925]]eko [[irailaren 6]]a- [[Erroma]], [[2019|2019ko]] [[Uztailaren 17|uztailaren 17a]]<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Itziar|abizena=Ugarte|izenburua=Andrea Camilleri idazle italiarra hil da|hizkuntza=eu|data=2019-07-17|url=https://www.berria.eus/albisteak/168985/andrea-camilleri-idazle-italiarra-hil-da.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-07-17}}</ref>), idazle, gidoilari eta zine eta [[antzerki]] zuzendari italiar bat izan zen.
'''Andrea Calogero Camilleri''' ({{IPA|anˈdrɛːa kamilˈlɛːri}} ahoskatua; [[Porto Empedocle]], [[1925]]eko [[irailaren 6]]a- [[Erroma]], [[2019]]ko [[uztailaren 17]]a<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Itziar|abizena=Ugarte|izenburua=Andrea Camilleri idazle italiarra hil da|hizkuntza=eu|data=2019-07-17|url=https://www.berria.eus/albisteak/168985/andrea-camilleri-idazle-italiarra-hil-da.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-07-17}}</ref>), idazle, gidoilari eta zine eta [[antzerki]] zuzendari italiar bat izan zen.


Oso gaztea zelarik, [[olerkigintza|poesia]] eta kontakizun batzuk argitaratu zituen arren, hainbat urtez [[telebista]], antzerki eta zine munduan aritu izan da, batez ere zuzendari lanetan; adinean aurreratu samarra zegoela ekin zion berriro idazteari eta ospe eta arrakasta handia lortu du, bereziki [[Montalbano komisarioa]]ri buruzko serieko eleberriekin.
Oso gaztea zelarik, [[olerkigintza|poesia]] eta kontakizun batzuk argitaratu zituen arren, hainbat urtez [[telebista]], antzerki eta zine munduan aritu izan da, batez ere zuzendari lanetan; adinean aurreratu samarra zegoela ekin zion berriro idazteari eta ospe eta arrakasta handia lortu du, bereziki [[Montalbano komisarioa]]ri buruzko serieko eleberriekin.
14. lerroa: 14. lerroa:
Euskaraz, [[2011]]n kaleratu zen lehen aldiz haren liburu bat, ''[[Gauaren usaina]]'' (''L'odore della notte''), [[Josu Zabaleta]]k itzuli eta [[Erein]]ek argitaratua. Urte berean, Igela argitaletxeak ''Hilabete bat Montalbanorekin'' (''Un mese con Montalbano'') argitaratu zuen, Fernando Reyk itzulia. Azken argitaletxe horrek beste liburu bat ere kaleratu zuen 2012an, Ander Irizarrek itzulia: ''Uraren forma'' (''La forma dell'acqua'').
Euskaraz, [[2011]]n kaleratu zen lehen aldiz haren liburu bat, ''[[Gauaren usaina]]'' (''L'odore della notte''), [[Josu Zabaleta]]k itzuli eta [[Erein]]ek argitaratua. Urte berean, Igela argitaletxeak ''Hilabete bat Montalbanorekin'' (''Un mese con Montalbano'') argitaratu zuen, Fernando Reyk itzulia. Azken argitaletxe horrek beste liburu bat ere kaleratu zuen 2012an, Ander Irizarrek itzulia: ''Uraren forma'' (''La forma dell'acqua'').


[[2019|2019ko]] [[Uztailaren 17|uztailaren 17an]], [[Erroma|Erroman]] hil zen, bihotzekoak jota<ref name=":0" />.
[[2019]]ko [[uztailaren 17]]an, [[Erroma]]n hil zen, bihotzekoak jota<ref name=":0" />.


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
22. lerroa: 22. lerroa:
{{commonskat}}
{{commonskat}}


* [http://www.erein.com/liburuak/libGauarenusaina.htm Euskarazko itzulpena: ''[[Gauaren usaina]]'']] itzulia eta Erein argitaletxeak [[2011|2011n]] argitaratua.]
* [http://www.erein.com/liburuak/libGauarenusaina.htm Euskarazko itzulpena: ''[[Gauaren usaina]]'']] itzulia eta Erein argitaletxeak [[2011]]n argitaratua.]
* [http://www.igela.eus/produktua/hilabete-bat-montalbanorekin/ Euskarazko itzulpena: ''Hilabete bat Montalbanorekin'']
* [http://www.igela.eus/produktua/hilabete-bat-montalbanorekin/ Euskarazko itzulpena: ''Hilabete bat Montalbanorekin'']
* [http://www.igela.eus/portfolio/uraren-forma/ Euskarazko itzulpena: ''Uraren forma'']
* [http://www.igela.eus/portfolio/uraren-forma/ Euskarazko itzulpena: ''Uraren forma'']

04:16, 1 iraila 2020ko berrikusketa

Andrea Camilleri

(2010)
Bizitza
JaiotzaPorto Empedocle1925eko irailaren 6a
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma2019ko uztailaren 17a (93 urte)
Hobiratze lekuaErromako hilerri protestantea
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaAccademia Nazionale d'Arte Drammatica Silvio D'Amico (en) Itzuli
Palermoko Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, film-zuzendaria, prosalaria, eleberrigilea, ipuingilea, errealizadorea, antzerkigilea eta telebista zuzendaria
Lantokia(k)Erroma
Jasotako sariak
Genero artistikoacrime fiction (en) Itzuli
misterioa
olerkigintza
eleberria
kontakizun laburra
Gidoia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0131799 Musicbrainz: 05aa6c3c-6aff-4693-8606-9323d0c08ab1 Discogs: 628819 Edit the value on Wikidata

Andrea Calogero Camilleri (anˈdrɛːa kamilˈlɛːri ahoskatua; Porto Empedocle, 1925eko irailaren 6a- Erroma, 2019ko uztailaren 17a[1]), idazle, gidoilari eta zine eta antzerki zuzendari italiar bat izan zen.

Oso gaztea zelarik, poesia eta kontakizun batzuk argitaratu zituen arren, hainbat urtez telebista, antzerki eta zine munduan aritu izan da, batez ere zuzendari lanetan; adinean aurreratu samarra zegoela ekin zion berriro idazteari eta ospe eta arrakasta handia lortu du, bereziki Montalbano komisarioari buruzko serieko eleberriekin.

1948an, Erromara joan zen, Arte Dramatiko Eskola Nazionalean zuzendaritza ikastaroa egitera. 1953tik aurrera antzerki zuzendaritzari ekin zion eta 1958tik 1988ra RAIn egin zuen lan batez ere, telebista eta irratirako gidoigintzan eta zuzendaritzan. Halaber, eskolak ematen ibili zen Arte Dramatiko Akademia Nazionalean bertan eta Zinematografia Zentro Esperimentalean. Lan esperientzia horrek eragin nabaria egin zion literaturgintzan, haren eleberrietako narrazio-egoeren eta elkarrizketen antzerki-kutsu handiak eta literatura-materialak lantzeko trebeziak erakusten duten bezala.

Maila handiko artisautzarako dohain horiek dira, italiera eta siziliera nahasiz erabiltzen duen hizkerarekin batera, haren literaturgintzaren arrakastaren oinarria; gainera, haren lanak ez dira inola ere konpromisorik gabeak, ironiaz argitzen baititu Siziliaren iragan urrun eta hurbileko historiako hainbat gertakari.

1978an argitaratu zioten lehen eleberria, Il corso delle cose —berez, hamar urte lehenago idatzia—, baina arrakasta txikiagoa izan zuen; bi urte geroago, 1980an, ordea, bere lehen literatura saria irabazi zuen Siziliako Gela hirian, Garzanti argitaletxeak plazaratutako Un filo di fumo liburuarekin; XIX. mendearen bukaera eta XX. mendearen hasiera bitartean eta Siziliako Vigata hiri asmatuan girotuta idatzi dituen liburu ugarietako lehena izan zen. Hamabi urteko etenaldiaren ondoren, 1992an berriz ekin zion idazteari eta La stagione della caccia argitaratu zuen Sellerio Editore argitaldariarekin. Orduan hasi zen haren arrakasta: egun ere haren liburuak hainbat aldiz berrargitaratzen dira, batez beste 60.000 aletik gora saltzen baitira. Dena den, kritikari guztiak ez datoz bat haren liburuak epaitzean, zenbaitek errepikakorrak direla uste baitute.

1994an, La forma dell'acqua argitaratu zuen, Montalbano komisarioaren lehen polizia eleberria, eta orduantxe iritsi zitzaion arrakastarik handiena; 1995etik 2003ra fenomenoa handituz joan zen, batez ere 1998tik aurrera, RAI Montalbanori buruzko telesail ospetsu bat ekoizten hasi zenean, Luca Zingaretti aktorea izanik protagonista nagusia.

Euskaraz, 2011n kaleratu zen lehen aldiz haren liburu bat, Gauaren usaina (L'odore della notte), Josu Zabaletak itzuli eta Ereinek argitaratua. Urte berean, Igela argitaletxeak Hilabete bat Montalbanorekin (Un mese con Montalbano) argitaratu zuen, Fernando Reyk itzulia. Azken argitaletxe horrek beste liburu bat ere kaleratu zuen 2012an, Ander Irizarrek itzulia: Uraren forma (La forma dell'acqua).

2019ko uztailaren 17an, Erroman hil zen, bihotzekoak jota[1].

Erreferentziak

  1. a b Ugarte, Itziar. (2019-07-17). «Andrea Camilleri idazle italiarra hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea Camilleri Aldatu lotura Wikidatan