Tolosaldeko Arraun Kluba: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa: 20. lerroa:
| webgunea = [http://arraunatolosa.blogspot.com.es/2015/01/tolosa.html www.arraunatolosa.blogspot.com.es]
| webgunea = [http://arraunatolosa.blogspot.com.es/2015/01/tolosa.html www.arraunatolosa.blogspot.com.es]
}}
}}
[[File:Tolosaldea emakumezkoak 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.jpg|thumb|280px|Tolosaldea, emakumezkoen trainerua, 2018an.]]
[[File:Tolosaldea - Liga ETE.jpg|thumb|280px|Tolosaldea, emakumezkoen trainerua, 2019ko [[ETE Liga]]n.]]
[[File:Trainiere Filles.jpg|thumb|280px|[[Getaria-Tolosa]], 2010an.]]
[[File:Trainiere Filles.jpg|thumb|280px|[[Getaria-Tolosa]], 2010an.]]
'''Tolosaldeko Arraun Kluba''', labur '''TAK Oria''' izenez ere ezaguna, [[2005]]. urtean [[Tolosa]]n ([[Tolosaldea]], Gipuzkoa) sortutako arraun elkartea, bere jardueretarako [[Oria]] ibaiak Tolosan zehar egiten duen ibilbidea baliatzen duena. Instalakuntza nagusiak [[Tolosako Zerkausia]]ren azpian daude, ibaiaren ondoan eta 2009 urtean eraikitako presa puzgarritik gertu, arraunketarako ur maila metro bat igo zuena.
'''Tolosaldeko Arraun Kluba''', labur '''TAK Oria''' izenez ere ezaguna, [[2005]]. urtean [[Tolosa]]n ([[Tolosaldea]], Gipuzkoa) sortutako arraun elkartea, bere jardueretarako [[Oria]] ibaiak Tolosan zehar egiten duen ibilbidea baliatzen duena. Instalakuntza nagusiak [[Tolosako Zerkausia]]ren azpian daude, ibaiaren ondoan eta 2009 urtean eraikitako presa puzgarritik gertu, arraunketarako ur maila metro bat igo zuena.

22:33, 3 iraila 2020ko berrikusketa

Tolosaldeko Arraun Kluba
Herria Euskal Herria Tolosa, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Sabino Alijostes
Entrenatzailea Euskal Herria Patxi Frances
Patroia(k) Euskal Herria Laiene Izagirre
Euskal Herria Aiora Sorozabal
Euskal Herria Malen Oiartzabal
Kolorea(k)                urdina, horia eta beltza
Trainerua           Tolosaldea
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
1 Euskotren Liga
2 Gipuzkoako Liga
1 ETE Liga
4 Euskadiko Txapelketa
2 Gipuzkoako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2022: Liga 4.a (ETE Liga)
2023 1.a (ETE Liga)
Webgunea www.arraunatolosa.blogspot.com.es
Tolosaldea, emakumezkoen trainerua, 2019ko ETE Ligan.
Getaria-Tolosa, 2010an.

Tolosaldeko Arraun Kluba, labur TAK Oria izenez ere ezaguna, 2005. urtean Tolosan (Tolosaldea, Gipuzkoa) sortutako arraun elkartea, bere jardueretarako Oria ibaiak Tolosan zehar egiten duen ibilbidea baliatzen duena. Instalakuntza nagusiak Tolosako Zerkausiaren azpian daude, ibaiaren ondoan eta 2009 urtean eraikitako presa puzgarritik gertu, arraunketarako ur maila metro bat igo zuena.

Batelak

Elkartea 2005ean sortu bazen ere, Tolosako arraunlariek bateletan hainbat garaipen izan zituzten 1970eko hamarkadaren amaieran, beste elkarte batzuen izenpean. 1975ean, Emendek elkarteak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen; eta 1976 eta 1980 artean, S.R. La Veletak Espainiako txapelketa bi, Euskadiko bat eta Gipuzkoako hiru irabazi zituen. Tolosarren palmaresa, beraz, honako hau da:

Emakumezkoen batelek ere irabazi dituzte txapelketak:

Emakumezkoen trainerua

2008an emakumezkoen trainerua atera zuen Tolosaldea izenarekin eta Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketetan hirugarren egin ondoren Kontxako Banderara sailkatzeko zorian egon ziren, sailkapen estropadan bosgarren egin baitzuten.

2009an Getariarekin batera Getaria-Tolosa eratu zuen eta euskal trainerurik onenetakoa izan da, emaitza aipagarriak lortu baitituzte. Tartean Euskadiko eta Gipuzkoako bina txapelketa, 2011eko Liga nagusia eta 2010 eta 2011ko Kontxako bigarren postuak. Getaria-Tolosaren ibilbidea 2012 denboraldiaren amaieran bukatu zen.

2018an bakarkako ibilbideari ekin zioten Zarautzekin ituna lortu ondoren. Zarauztarrek trainerua eta hainbat arraunlari eman zizkioten. Lehenengo bandera ere eskuratu zuten, Errenteria Hirikoa. Irailean Kontxako Banderarako sailkatu zen eta zortzigarren egin zuen. 2019an ere ETE Ligako ohorezko txandan ibili zen eta Colindresko Bandera irabazi zuen.

2020an Sanpedrotarraren instalazioak erabili zituen eta kolore morea agertu zen traineruan eta arraunetan. Bi jardunaldiren faltan matematikoki ETE Liga irabaztea lortu zuen.

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (2): 2010 eta 2011.
  • Hirugarrena (2): 2009 eta 2012.
  • Sailkapen estropada (2): 2010 eta 2011.
  • Sailkatua (5): 2009, 2010, 2011, 2012, eta 2018.

Emakumezkoen Traineru Liga

Txapelketak

Gainontzeko banderak

Handiak Zarauzko Ikurrina (1): 2011.
Getxoko Bandera (1): 2011.
Etxekoa Tolosaldeako Ikurrina (1): 2020.
Gipuzkoan Txingudi Bandera (3): 2009, 2010, 2011.
Donostiarra Bandera (2): 2009, 2010.
Orioko Bandera (2): 2009, 2010.
Getariako Bandera (1): 2010.
Debako estropada (2): 2010, 2011.
Pasaiako Bandera (1): 2011.
Zumaia, Gipuzkoako Ligakoa (2): 2009 eta 2011.
Oriako Traineru Jaitsiera (1): 2011
San Pedroko Bandera (1): 2011.
Zarautz, Gipuzkoako Ligakoa (1): 2012.
Errenteria Hiriko Bandera (2): 2018, 2020.
Zumaiako Ikurrina (1): 2020.
Adegi Bandera (1): 2020.
Lapurdin Donibane Ziburuko Estropada (1): 2020.
Bizkaian Isuntzaren Bandera (1): 2011.
Bilboko Bandera (1): 2011.
Ondarroako Bandera (1): 2020.
Bilbo Hiriko Bandera (1): 2020.
Erandioko Ikurrina (1): 2020.
Kantabrian Marina de Cudeyoko Bandera (2): 2010 (Gipuzkoa), 2011.
Colindresko Bandera (1): 2019.
Comercio Castro Urdiales (1): 2020.

Denboraldiak

Urtea Taldea Liga Kontxa
2009 Getaria-Tolosa Gipuzkoa, 2.a 3.a
2010 Getaria-Tolosa Gipuzkoa, 2.a 2.a
2011 Getaria-Tolosa Emakumezkoen Liga, 1.a 2.a
2012 Getaria-Tolosa Emakumezkoen Liga, 3.a 3.a
2013-
2017
- - -
2018 Tolosaldea ETE Liga, 4.a 8.a
2019 Tolosaldea ETE Liga, 4.a -
2020 Tolosaldea ETE Liga, 1.a

Kanpo estekak