Tolosaldeko Arraun Kluba: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
;) |
||
22. lerroa: | 22. lerroa: | ||
[[File:Tolosaldea - Liga ETE.jpg|thumb|280px|Tolosaldea, emakumezkoen trainerua, 2019ko [[ETE Liga]]n.]] |
[[File:Tolosaldea - Liga ETE.jpg|thumb|280px|Tolosaldea, emakumezkoen trainerua, 2019ko [[ETE Liga]]n.]] |
||
[[File:Trainiere Filles.jpg|thumb|280px|[[Getaria-Tolosa]], 2010an.]] |
[[File:Trainiere Filles.jpg|thumb|280px|[[Getaria-Tolosa]], 2010an.]] |
||
[[File:Tolosa ganadora de la bandera de Zumaia, disputada en Getaria - Liga ETE.jpg|thumb|280px|Tolosaldea, emakumezkoen trainerua, 2020ko [[ETE Liga]]n.]] |
|||
'''Tolosaldeko Arraun Kluba''', labur '''TAK Oria''' izenez ere ezaguna, [[2005]]. urtean [[Tolosa]]n ([[Tolosaldea]], Gipuzkoa) sortutako arraun elkartea, bere jardueretarako [[Oria]] ibaiak Tolosan zehar egiten duen ibilbidea baliatzen duena. Instalakuntza nagusiak [[Tolosako Zerkausia]]ren azpian daude, ibaiaren ondoan eta 2009 urtean eraikitako presa puzgarritik gertu, arraunketarako ur maila metro bat igo zuena. |
'''Tolosaldeko Arraun Kluba''', labur '''TAK Oria''' izenez ere ezaguna, [[2005]]. urtean [[Tolosa]]n ([[Tolosaldea]], Gipuzkoa) sortutako arraun elkartea, bere jardueretarako [[Oria]] ibaiak Tolosan zehar egiten duen ibilbidea baliatzen duena. Instalakuntza nagusiak [[Tolosako Zerkausia]]ren azpian daude, ibaiaren ondoan eta 2009 urtean eraikitako presa puzgarritik gertu, arraunketarako ur maila metro bat igo zuena. |
||
09:35, 4 iraila 2020ko berrikusketa
Tolosaldeko Arraun Kluba | |
---|---|
Herria | Tolosa, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Sabino Alijostes |
Entrenatzailea | Patxi Frances |
Patroia(k) | Laiene Izagirre Aiora Sorozabal Malen Oiartzabal |
Kolorea(k) | urdina, horia eta beltza |
Trainerua | Tolosaldea |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 1 Euskotren Liga 2 Gipuzkoako Liga 1 ETE Liga 4 Euskadiko Txapelketa 2 Gipuzkoako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2022: Liga | 4.a (ETE Liga) |
2023 | 1.a (ETE Liga) |
Webgunea | www.arraunatolosa.blogspot.com.es |
Tolosaldeko Arraun Kluba, labur TAK Oria izenez ere ezaguna, 2005. urtean Tolosan (Tolosaldea, Gipuzkoa) sortutako arraun elkartea, bere jardueretarako Oria ibaiak Tolosan zehar egiten duen ibilbidea baliatzen duena. Instalakuntza nagusiak Tolosako Zerkausiaren azpian daude, ibaiaren ondoan eta 2009 urtean eraikitako presa puzgarritik gertu, arraunketarako ur maila metro bat igo zuena.
Batelak
Elkartea 2005ean sortu bazen ere, Tolosako arraunlariek bateletan hainbat garaipen izan zituzten 1970eko hamarkadaren amaieran, beste elkarte batzuen izenpean. 1975ean, Emendek elkarteak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen; eta 1976 eta 1980 artean, S.R. La Veletak Espainiako txapelketa bi, Euskadiko bat eta Gipuzkoako hiru irabazi zituen. Tolosarren palmaresa, beraz, honako hau da:
- Espainiako Batel Txapelketa (2): 1977, 1980
- Euskadiko Batel Txapelketa (1): 1980
- Gipuzkoako Batel Txapelketa (4): 1975, 1976, 1977, 1980
Emakumezkoen batelek ere irabazi dituzte txapelketak:
- Euskadiko Batel Txapelketa (4): 2006, 2008, 2009, 2010
- Gipuzkoako Batel Txapelketa (3): 2006, 2007, 2008
Emakumezkoen trainerua
2008an emakumezkoen trainerua atera zuen Tolosaldea izenarekin eta Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketetan hirugarren egin ondoren Kontxako Banderara sailkatzeko zorian egon ziren, sailkapen estropadan bosgarren egin baitzuten.
2009an Getariarekin batera Getaria-Tolosa eratu zuen eta euskal trainerurik onenetakoa izan da, emaitza aipagarriak lortu baitituzte. Tartean Euskadiko eta Gipuzkoako bina txapelketa, 2011eko Liga nagusia eta 2010 eta 2011ko Kontxako bigarren postuak. Getaria-Tolosaren ibilbidea 2012 denboraldiaren amaieran bukatu zen.
2018an bakarkako ibilbideari ekin zioten Zarautzekin ituna lortu ondoren. Zarauztarrek trainerua eta hainbat arraunlari eman zizkioten. Lehenengo bandera ere eskuratu zuten, Errenteria Hirikoa. Irailean Kontxako Banderarako sailkatu zen eta zortzigarren egin zuen. 2019an ere ETE Ligako ohorezko txandan ibili zen eta Colindresko Bandera irabazi zuen.
2020an Sanpedrotarraren instalazioak erabili zituen eta kolore morea agertu zen traineruan eta arraunetan. Bi jardunaldiren faltan matematikoki ETE Liga irabaztea lortu zuen.
Kontxako Bandera
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (2): 2010 eta 2011.
- Hirugarrena (2): 2009 eta 2012.
- Sailkapen estropada (2): 2010 eta 2011.
- Sailkatua (5): 2009, 2010, 2011, 2012, eta 2018.
Emakumezkoen Traineru Liga
- Txapelduna (1): 2011.
- Hirugarrena (1): 2012.
- Gipuzkoako Liga (2): 2010 eta 2011.
- ETE Liga (1): 2020.
Txapelketak
- Espainiako Txapelketa (0): bigarren 2011an.
- Euskadiko Txapelketa (4): 2009, 2010*, 2011 eta 2012.
- Gipuzkoako Txapelketa (2): 2009 eta 2011.
Gainontzeko banderak
Handiak | Zarauzko Ikurrina (1): 2011. Getxoko Bandera (1): 2011. |
Etxekoa | Tolosaldeako Ikurrina (1): 2020. |
Gipuzkoan | Txingudi Bandera (3): 2009, 2010, 2011. Donostiarra Bandera (2): 2009, 2010. Orioko Bandera (2): 2009, 2010. Getariako Bandera (1): 2010. Debako estropada (2): 2010, 2011. Pasaiako Bandera (1): 2011. Zumaia, Gipuzkoako Ligakoa (2): 2009 eta 2011. Oriako Traineru Jaitsiera (1): 2011 San Pedroko Bandera (1): 2011. Zarautz, Gipuzkoako Ligakoa (1): 2012. Errenteria Hiriko Bandera (2): 2018, 2020. Zumaiako Ikurrina (1): 2020. Adegi Bandera (1): 2020. |
Lapurdin | Donibane Ziburuko Estropada (1): 2020. |
Bizkaian | Isuntzaren Bandera (1): 2011. Bilboko Bandera (1): 2011. Ondarroako Bandera (1): 2020. Bilbo Hiriko Bandera (1): 2020. Erandioko Ikurrina (1): 2020. |
Kantabrian | Marina de Cudeyoko Bandera (2): 2010 (Gipuzkoa), 2011. Colindresko Bandera (1): 2019. Comercio Castro Urdiales (1): 2020. |
Denboraldiak
Urtea | Taldea | Liga | Kontxa |
---|---|---|---|
2009 | Getaria-Tolosa | Gipuzkoa, 2.a | 3.a |
2010 | Getaria-Tolosa | Gipuzkoa, 2.a | 2.a |
2011 | Getaria-Tolosa | Emakumezkoen Liga, 1.a | 2.a |
2012 | Getaria-Tolosa | Emakumezkoen Liga, 3.a | 3.a |
2013- 2017 |
- | - | - |
2018 | Tolosaldea | ETE Liga, 4.a | 8.a |
2019 | Tolosaldea | ETE Liga, 4.a | - |
2020 | Tolosaldea | ETE Liga, 1.a |