Jump to content

«Elsa Triolet»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
[[Fitxategi:Lilya Brik with her mother and sister Elsa.jpg|thumb|250px|Elsa, txikiena, bere ahizpa eta amarekin.]]
[[Fitxategi:Seghers Aragon & Triolet 1942.jpg|thumb|250px|Louis Aragonekin batera Pierre Seghers lagunaren etxean, Villeneuve-lès-Avignon-en, 1941ean.]]
'''Elsa Triolet''', benetako izena '''Ella Yourievna Kagan''' ({{lang-ru|Элла Юрьевна Каган}}) ([[Mosku]], [[1896]]ko [[irailaren 24]]a<sup>[[Gregoriotar egutegia|greg.]]</sup>/irailaren 12a<sup>[[juliotar egutegi|jul.]]</sup> - [[Saint-Arnoult-en-Yvelines]], [[1970]]eko [[ekainaren 16]]) frantsesez idatzi zuen emakume idazle errusiarra izan zen; familia judua zuen. [[Goncourt saria]] irabazi zuen lehen emakumea izan zen. Bere ahizpa [[Lili Brik]] zen eta [[Louis Aragon]]en ezkontidea izan zen. '''Laurent Daniel''' izengoitia erabili zuen ere bai, hasieran klandestinitatean, gero literaturan.<ref>https://elpais.com/cultura/2017/11/13/actualidad/1510593629_748352.html</ref>
 
== Biografia ==
Parisen ere, [[1928]]an, "La Coupole" kafetegian, [[Louis Aragon]] ezagutu zuen. Kafetegi horretan artista ugari biltzen zen eta Elsa haien [[musa]] bihurtu zen. XX. mendearen hogeita hamargarren hamarkadan [[goi joskintza]]rako koilareak diseinatu zuen eta egunkari errusiarrentzat idatzi zuen. Halaber, errusieratik frantsesera itzulpenak egingo zituen. [[1938]]an frantsesez eginiko lehen eleberria idazteari ekin zion: ''Bonsoir Thérèse''.
 
1939ko otsailaren 28an Louis Aragonekin ezkondu zen.<ref>https://www.laregion.es/articulo/la-revista/louis-aragon-elsa-triolet-ojos/20170330180557697545.html</ref> Berarekin batera, Erresistentzia Frantsesean sartu zen, hegoaldean (bereziki [[Lyon]] eta [[Drôme]] inguruan) eta ''La Drôme en Armas'' eta ''Les Etoiles'' egunkari klandestinoak egiten eta zabaltzen lagundu zuen. Idazten jarraitu zuen: ''Le Cheval blanc'' eleberria eta Éditions de Minuit argitaletxean kontakizun batzuk argitaratu zituen, ''Le premier accroc coûte 200 francs''. Izenburuaren esaldi horren Proventzan [[Aliatuak|Aliatuen]] lehorreratzea iragartzen zuen. Kontakizun hoiek 1944ko [[Goncourt saria]] irabazi zuten.<ref>https://madame.lefigaro.fr/culture/ces-rares-femmes-qui-ont-eu-le-prix-goncourt-051114-82538</ref> 1946an, bestetik, [[Nurenbergeko epaiketak|Nurembergeko ProzesuaProzesuan]]n izan zen eta ''Les Lettres françaises''en gaiari buruzko [[erreportaje]] bat idatzi zuen.
 
Idazleen Batzorde Nazionaleko (Comité national des écrivains) aginte-batzordeko kide izanik, 50eko hamarkadan irakurzaletasuna sustatzeko eta liburuak saltzeko konpromisoa hartu zuen. Gerra garaiak ''L'Inspecteur des ruines'' (1948) eleberria inspiratu zion, eta mehatxu atomikoak, Gerra Hotzaren garaiak, ''Le Cheval roux ou les Intentions humaines''. Sarritan, Aragonekin batera, bloke sozialistako herrialdeetara joaten zen. 1957an [[Estalinismo]]a kritikatuko zuen ''Le Monument'' liburuarekin. Urte horretan bertan dimisioa eman zuen CNEko zuzendaritzaren batzordean eta, ondoren, "L’Âge de Nylon" zikloko hiru eleberriak idatzi zituen. 1963an aktiboki esku hartu zuen Aleksandr Solzhenitsyn disidentearen ''Une journée d'Ivan Denissovitch'' liburuaren itzulpenean eta Frantzian agertzea lortzeko. Mayakovskiren biografia Sobietar Batasunean, bestetik, oso faltsututa agertu omen zen eta, erantzun gisa, ''Le Grand Jamais'' (1965) eta ''Écoutez-voir'' (1968) eleberriak idatzi zituen.<ref>https://elpais.com/cultura/2017/11/13/actualidad/1510593629_748352.html</ref>
 
''La Mise en mots'' (1969) eta ''Le Rossignol se tait à l'aube'' (1970) argitaratu ondoren, Elsa Triolet bihotzeko gaitz baten ondorioz hil zen, 1970eko ekainaren 16an, Louis Aragonekin batera [[Moulin de Villeneuve (Saint-Arnoult-en-Yvelines)|Moulin de VilleneuveVilleneuven]]n ([[Saint-Arnoult-en-Yvelines]]) zuen jabetzan. Errota zahar hori inguratzen duen sei hektareako parkean lurperatuta dago, Aragon ondoan.<ref>https://www.ecured.cu/Elsa_Triolet</ref> Bere hilobiei buruz, Elsa Trioleten esaldi hau irakur daiteke: «Quand côte à côte nous serons enfin des gisants, l'alliance de nos livres nous unira pour le meilleur et pour le pire, dans cet avenir qui était notre rêve et notre souci majeur à toi et à moi. La mort aidant, on aurait peut-être essayé, et réussi à nous séparer plus sûrement que la guerre de notre vivant, les morts sont sans défense. Alors nos livres croisés viendront, noir sur blanc la main dans la main s'opposer à ce qu'on nous arrache l'un à l'autre. ELSA» (Bata bestearen ondoan, azkenean etzanak garenean, gure liburuen aliantzak gure ametsa eta gure kezka zen etorkizun horretan onerako eta txarrenerako bilduko gaitu, zu eta ni. ELSA).<ref>https://www.lefigaro.fr/mon-figaro/2013/01/18/10001-20130118ARTFIG00556-mort-d-elsa-triolet.php</ref>
 
== Obra ==
 
== Itzulpenak ==
Itzulpen ugari egin zuen, frantsesetik errusiera eta errusieratik frantsesera.
* Frantsesetik errusiera: [[Louis-Ferdinand Céline]]ren ''[[Voyage au bout de la nuit]]'', Louis Aragonen ''Les Cloches de Bâle'' eta Les ''Beaux Quartiers''.
* Errusieratik frantsesera: [[Nikolai Gogol]], [[Anton Txekhov]], [[Vladimir Maiakovski]], [[Marina Tsvetaieva]] eta beste egile askoren lanak.
 
== Erreferentziak ==
 
== Ikus, gainera ==
* [[Louis Aragon]]
 
== Kanpo estekak ==
* {{fr}}:[https://www.maison-triolet-aragon.com Louis Aragonen eta Elsa Trioleten Moulin de Villeneuve etxea.]
* {{fr}}:[http://aragon-triolet.populus.ch Louis Aragonen eta Elsa Trioleten webgunea.]
{{bizialdia|1896ko|1970eko|Triolet, Elsa}}