Jump to content

«Errepideko txirrindularitza»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:TourDeFrance 2005 07 09.jpg | eskuinera | thumb | [[Frantziako Tourra|Frantziako Tourreko]] tropela, 2005ean.]]
 
'''Errepideko txirrindularitza''' zolatutako bideetan bizikletaz egiten den [[Txirrindularitza (kirola)|kirol txirrindularitzako]] modalitatea da. Hainbat motatako lasterketak bereizten dira lurzoruaren, profilaren, luzeraren, arautegiaren zein lasterketa egituraketaren arabera. Horien artean, askotariko material eta estrategiak darabiltzaten lasterketak daude, hala nola [[Erlojupeko|erlojupekoakerlojupeko]]ak, [[gravel]]a ([[Legar|legarreanlegar]]rean) edota mendiko etapak. 1900. urtean [[UCI|UCI (Union Cycliste Internationale)]] sortu zen,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=History|hizkuntza=en|url=https://www.uci.org/inside-uci/about/history|aldizkaria=UCI|sartze-data=2020-03-27}}</ref> txirrindularitzako modalitate guztiak barne hartuta. Gaur egun, bizikletako modalitate horietara beste hainbat batu dira.
 
Errepideko txirrindularitza [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Joko]] modernoen parte izan da hasieratik, nahiz eta hainbat aldaketa izan dituen. Errepideko txirrindularitza bereziki [[Europa]] mendebaldean zabaldu zen hasieran ([[Belgika]], [[Espainia]], [[Frantzia]], [[Italia]], [[Herbehereak]]), baina [[1980ko hamarkada|1980ko hamarkadaren]]ren erdialdetik aurrera mundu osora zabaldu da.
 
== Historia ==
 
=== Sorrera ===
Gaur egun ezagutzen dugun errepideko txirrindularitza XIX. mendearen amaiera aldera hasi zen osatzen. 1868an hasi zen kirol antolaketa sortzen. Europa mendebaldean hasi zen indarra hartzen: Italian, Frantzian, Belgikan eta Espainian. Garai haietako lehen lasterketak dira, hain zuzen, gaur egungo egutegiko probarik garrantzitsuenak. Honako hauek daude haien artean: [[Lieja-Bastogne-Lieja|Liège-Bastogne-Liège]] (1892an), [[Paris-Roubaix|Paris–Roubaix]] (1896an), [[Milan-San Remo|Milan–San Remo]] eta [[Giro di Lombardia]] (1905an), [[Italiako Giroa]] (1909an), [[Kataluniako Volta|Volta a Catalunya]] (1911an), [[Flandriako Tourra]] (1913an).<ref>{{erreferentzia|izena=Jean-Francois|abizena=Mignot|urtea=2015|izenburua=The Economics of Professional Road Cycling|argitaletxea=Springer International Publishing|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=10.1007/978-3-319-22312-4_2|hizkuntza=ingelesa}}</ref> Horietaz gain, 1903an, ''L'Auto-Vélo'' egunkariak babestuta, [[Frantziako Tourra|Frantziako Tourraren]]ren lehen edizioa antolatu zen, gaur egun arte txirrindularitzako probarik esanguratsuena izan dena.
 
Txirrindularitza ezagunago egiten zen heinean, gero eta talde profesional gehiago agertzen hasi ziren, bizikleten egileek babestuta.
 
===== Krisia =====
XIX. mendearen erditik aurrera, [[Europa|Europako]]ko ekonomiak gora egin zuen eta hiriak urbanizatuz joan ziren. Jendea, bizikletak erosi ordez, motorrezko ibilgailuak erosten hasi zen, bizikleten fabrikazioa jaistera behartuz. Gertaera horrek zuzenean eragin zion txirrindularitzari, talde profesionalen diru sarrerak mugatuz. Hala ere, 1954tik aurrera, krisi egoerara egokitzeko, bizikleten industriarekin zerikusirik ez zeukaten babesleak bilatzen hasi ziren.
[[Fitxategi:Indurain_in_Yellow_Jersey.jpg | thumb | Miguel Indurain, nafar txirrindularia, bost Frantziako Tourren irabazlea.]]
Krisi hau gertatzeko beste arrazoi bat, txirrindularitza ezagutzera emateko zailtasuna zen. Beste "estadioetako" hainbat kirol ez bezala, txirrindularitzaren irudiak telebistan ematea ez zen batere erraza. Fenomeno honek [[Kriterium|kriteriumakkriterium]]ak hedarazi zituen, zeukaten ikusgarritasunagatik.
 
Itzuli handiek ([[Frantziako Tourra]], [[Italiako Giroa|Italiak Giroa]], [[Espainiako Vuelta]]) indarrean jarraitzen zuten, izan ere proba horiek ziren txirrindulariei prestigio gehien ematen zietenak.
 
===== Gaur egungo txirrindularitza =====
Gorakada hori ikusita, lasterketen antolatzaileak etapa laburrago eta korapilatsuagoak prestatzen hasi ziren itzuli handietarako, honela, ikusgarritasuna lortu zuten. [[90eko hamarkada|90eko hamarkadan]]n, [[Greg LeMond]] eta [[Miguel Indurain]] bezalako txirrindulariak arrakasta izaten hasi ziren, gaztetatik bizikleta gainean ibiltzera espezializatuak. Ordura arte txirrindularitza profesionalean sartzea ez zen lan erraza, ikasketa edota beste lanbide batekin tartekatu behar baitzen kirol karrera. Orain, ordea, taldeek helburu zehatzak bilatzen dituzte txapelketen egutegian eta horretarako txirrindulari espezializatuak bilatzen dituzte, lasterketa zehatzetara egokitzen direnak.
 
[[Fitxategi:Orbearen_ziklokross_taldea.jpg | thumb | Orbearen ziklo-kros taldea.]]
Udazkenera jotzen badugu, Italiako klasikoak ospatzen dira gehienbat: [[Emiliako Giroa|Giro Dell'Emilia]], [[Milan-Turin]], [[Piemonteko Giroa]] eta [[Lombardiako Giroa]]. Denboraldi amaieran beste hauek ere topatzen dira: [[Paris–Tours|Paris Tours]] eta [[Brussels Cycling Classic|Paris-Brusela]].
 
Azken urteotan, ''[[Monumentu (txirrindularitza)|Monumetu]]'' izenpean, aipaturiko bost klasiko bildu dira, prestigio handieneko egun bateko lasterketak bilakatuz: [[Milan-San Remo]], [[Flandriako Tourra]], [[Paris-Roubaix]], [[Lieja-Bastogne-Lieja]] eta [[Lombardiako Giroa]]. Lasterketa hauek izen berezia hartu dute daukaten ibilbide historikoagatik.
 
[[Fitxategi:Tour_de_france_jerseys.jpg | thumb | Frantziako Tourreko sailkapenen maillotak: berdea (erregulartasuna), horia (sailkapen nagusia), zuria (gazterik onena) eta puntuduna (mendiko sailkapena).]]
Etapazko itzuli bat zenbait egunetan egiten diren lasterketez osatzen da. Etapa bakoitzak bere sailkapena izateaz gain, itzuli guztiko sailkapenak ere badaude. Gainera, datozen etapetan jarraitu ahal izateko denbora muga baten barruan burutu behar da ibilbidea.
 
Etapa bakoitzaren egitura ere oso aldakorra izan daiteke: bakarkako erlojupeko, taldekako erlojupeko, mendiko etapa, etapa lau edota etapa aldapatsuak. Horrez gain, tarteko helmugak erabiltzen dira sailkapen desberdinak antolatzeko. Esaterako, kategoria desberdineko mendateen goialdera heltzen diren lehen hirurei mendiko puntuak ematen zaizkie mendiko sailkapenerako. Bestalde, tarteko helmuga gehiago jarri ohi dira eremu lauetan, [[Esprint|esprinteanesprint]]ean jokatzeko eta erregulartasunaren puntuak lortzeko. Horiez gain beste bi sailkapen egoten dira: Sailkapen nagusia (etapa guztietako denborak batu eta gutxien behar izan duena), gazteen sailkapena (25 urtetik beherako sailkapen nagusiko lehena) eta talde sailkapena (taldekide guztien denborak batuta egiten den sailkapena).
 
Profesionalen egutegia begiratuta, hiru itzuli handi daude: [[Italiako Giroa]], [[Frantziako Tourra]] eta [[Espainiako Vuelta]]. Itzuli hauek 21 etapaz osaturik daude, tartean 2 edo 3 atseden egun daudelarik.
Sarritan hainbat sailkapen mota erabiltzen dira, ikusgarritasuna handitzeko eta profil desberdineko txirrindulariek beren gaitasunak erakusteko. Horretarako, pistako txirrindularitzako [[puntuen lasterketa]]ko egitura erabiltzen dute: aurrez zehaztutako buelta zehatz batzuetan esprinta jokatzen da puntuak banatzeko. Amaieran puntu gehien batzen dituenak sari bat eskuratzen du. Beste lasterketa mota bat [[Eliminazio lasterketa|kanporatze lasterketa]] da, hainbat itzulitako helmuga zeharkatzen duen azken txirrindularia kanporatuz, bakarra gelditu arte.
 
Kriteriumek arrakasta izan dute daukaten ikusgarritasun eta antolatzeko erraztasunagatik. Herrialde askotan amateur mailako txirrindularitzan asko erabiltzen dute ([[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] edota [[Erresuma Batua|Erresuma Batuan]]n esaterako), kategoria edo maila desberdinetako lasterketak antolatuz.
[[Fitxategi:Tom_Dumoulin_TT.jpg | thumb | [[Tom Dumoulin]], herbeheretar txirrindularia, erlojupekoan espezialista]]
 
 
=== Erlojupekoa ===
[[Erlojupeko|Erlojupekoa]]a zirkuitu bat ahalik eta denbora gutxienean burutzean datzan lasterketa da, txandakako irteerekin ateraz. Txirrindulariek beraien txandarako itxaron behar dute atera ahal izateko eta ibilbidea beraien kabuz burutzera behartuta daude, nahiz eta ibilbidean beste parte-hartzaileren batekin gurutzatu (ezin diote elkarri lagundu, ez eta oztopatu). Normalean, bizikleta eta ekipamendu bereziak eraman ohi dira proba hauetan, inoren babesa ez edukitzean, mugatzaile oso handia baita airearen erresistentzia.
 
Txirrindularien irteerak sailkapenaren arabera egin ohi dira, lasterketako sailkapenaren alderantzizko ordena jarraituz (lehen sailkatua azkena da ateratzen). Irteeren artean, bi minutu inguru utzi ohi dira baina erlojupeko luzeagoetan tarte handiagoak ere utzi izan dira; dena den, antolatzaileek denbora hori aurrez zehazten dute, txirrindulari bakoitzari beren ordutegia ezarrita.
 
==== UCI (''Union Cycliste Internationale'') ====
[[Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna|UCI]] mundu mailako txirrindularitza arautzen duen erakundea da. Egoitza nagusia [[Suitza|Suitzan]]n dago kokatuta, [[Aigle|Aiglen]]n zehazki. Alde batetik txirrindularitza profesionala erregulatzen du baina erakundearen helburuak haratago doaz: bizikletaren erabileraren promozioa, gizartearen jasangarritasuna eta jendearen bizi kalitatea hobetzea ditu helburuak.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mission, Vision, Values|hizkuntza=en|url=https://www.uci.org/inside-uci/about/mission-vision-values|aldizkaria=UCI|sartze-data=2020-04-13}}</ref> Hala ere, UCIren ekintza nagusia kirol profesionalean zentratzen da. Txirrindularitzako modalitate guztiak hartzen ditu barne: [[Mendiko bizikleta|mendi bizikleta]], [[Zikloziklo-kros|ziklo-krosa]]a, [[pistako txirrindularitza]], errepideko txirrindularitza, [[BMX|BMX lasterketak]], [[estilo libreko BMX]], ''[[Trial (txirrindularitza)|trial]]''-a eta eremu estaliko txirrindularitza ([[txirrindularitza artistikoa]] eta ''[[cycleball]]'').
 
UCI da errepideko txirrindularitzaren maila guztiak zehazten dituen erakundea, arau eta erregulazio guztiak sortuz eta betearaziz. Maila profesionaletarako betekizunak, kirol garbia ([[Dopin|dopinadopin]]a) eta kalitate kontrolak dagozkio erakunde suitzarrari.
 
==== Velon ====
[[Velon|Velonek]]ek (errepideko) txirrindularitza profesionaleko sistema ekonomikoa aldatzea du helburu nagusi, txirrindularitza taldeek lasterketen antolatzaileekin partekatu ditzaten lasterketatik ateratako irabaziak. Erakundea 2014ko azaroaren 25ean sortu zen, garai hartako txirrindulari talde batzuen eskutik: Belkin, Garmin-Sharp (gaurko [[EF Education First Pro Cycling|EF Education First]]), Lampre-Merida (gurko [[UAE Team Emirates]]), Lotto-Belisol (gaurko [[Lotto–Soudal|Lotto-Soudal]]), Omega Pharma-Quick Step (gaurko [[Quick-Step Floors|Deceunick Quick-Step]]), Orica-GreenEDGE (gaurko [[Mitchelton–Scott|Michelton Scott]]), Giant-Shimano, [[Sky]] (gaurko [[Team Ineos|Ineos]]), [[Tinkoff-Saxo]] eta [[Trek Factory Racing]]. Gaur egun beste hainbat talde batu dira erakundera eta indarra hartzen ari da [[Pro tour|WorldTourraren]] barruan. Hala ere, hainbat talderen zuzendariak ez daude ados bide horrekin edo oso urrun ikusten dute aukera hori.
 
Erakunde honek, [[Hammer Series|''Hammer Series'']] delakoa antolatzen du, hiru lasterketaz osatutako taldekako txapelketa bat. [[Europe Tour|UCI Europe Tour]]-aren parte da, UCI-ren Europako liga kontinentalarena, beraz, maila horretako txirrindularitza taldeek har dezakete parte.
 
==== ASO<ref>{{Erreferentzia|izenburua=A.S.O - Official website Amaury Sport Organisation|hizkuntza=en|url=https://www.aso.fr/en|aldizkaria=www.aso.fr|sartze-data=2020-04-16}}</ref> ====
[[Amaury Sport Organisation]] lasterketen antolatzailea da. Izatez, EPA ([[Éditions Philippe Amaury]]) komunikabide talde frantsesaren parte da. ASO hainbat lasterketa antolatzeaz arduratzen da, txirrindularitzan zein beste hainbat kiroletan: [[Automobilismo|automobilen lasterketak]] ([[Iraupen automobilismoa|endurance]], [[Rally|rallyakrally]]ak...), [[Golf|golfagolf]]a, [[Bela (kirola)|bela]] eta [[Korrikakorrika lasterketa|korrika lasterketak]]k. Hala ere, ezaguna da [[Frantziako Tourra]], [[Espainiako Vuelta]], [[Paris-Roubaix]], [[Paris-Niza]], [[La Madrid Challenge]] (emakumeetan), [[Emakumeen Tour of Qatar]] eta beste hainbat maila goreneko lasterketa antolatzeagatik.
 
=== Espainiako federazioa ===
[[Fitxategi:20180925_UCI_Road_World_Championships_Innsbruck_Women_Elite_ITT_Annemiek_van_Vleuten_850_9507.jpg | thumb | [[Annemiek Van Vleuten]], 2018ko munduko erlojupeko txapelketa irabazi ostean.]]
 
Txirrindulari batzuen gaitasuna egun bat bestearen atzetik errendimendu gorenean ibiltzea da, hau da, hainbait etapatan beren gaitasuna mantentzea. Txirrindulari horiek, etapa garaipenak baino, sailkapen nagusia daukate helburu eta horretarako konstanteak izan behar dute egunero.
 
Itzuli baten garaipena jokatzeko, zenbait gaitasun batu behar dira: mendateak erraz pasatzeko gai izatea eta erlojupekoetan denbora askorik ez galtzea gehienbat (hauek baitira denbora galera gehien ekartzen duten etapak). Horregatik, itzuliak jokatzen hasten diren txirrindulariak mendira egokitu diren erlojupeko espezialistak ([[Tom Dumoulin]] edo [[Miguel Indurain]] adibidez) edota erlojupekoetan denbora askorik galtzen ez duten eskalatzaileak ([[Vincenzo Nibali]] edota [[Carlos Sastre]]). Batzuetan bi espezialitateetan ondo moldatzen diren txirrindulariak agertzen dira ([[Chris Froome|Christopher Froome]], [[Alberto Contador]] edota [[Annemiek van Vleuten|Annemiek Van Vleuten]]).