Jump to content

Nabigazio menua

«Francesc Macià»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes removed ,  Duela 2 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(Gramatika)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
Eugenia Lamarcarekin ezkondu zen, lleidatar lurjabe batzuen alaba zena.
 
Halere, armada espainiarretik atera beharrean suertatu zen 1905an '[[La Veu de Catalunya]]'' ("Katalunia Zaharra")'' aldizkariari ofizial espainiar batzuek egindako erasoa gaitzetsi ostean. Izan ere, aldizkaria moldatzen zen inprimategia erasotu zuten, han Katalunian zeuden espainiar ofizialei buruzko karikatura bat marraztu baitzuten eta espainiar ofizialek iseka moduan hartu zuten. Militar hauen erasoaren aurkako neurriak hartu beharrean, arrazoi eman eta karikaturaren egileak epaitegi militar batek epaitu zituzten.
 
[[Fitxategi:Monument_Macià.jpg|thumb|ezkerrera|175px|Bartzelonako Kataluniako Enparantzan Francesc Maciá-ren oroimenez eraikitako monumentua.]]
Moskura joan zen bertako agintari komunisten laguntza bila, baina bidaia porrota izan zen; hortaz, bere indarrekin jokatzea besterik ez zuen izan eta barneraldi militar bat antolatu zuen Kataluniaruntz. 1922an [[Estat Català]] (Estatu Katalandarra) alderdi politikoa sortu zuen, 1931n [[Kataluniako Ezker Errepublikarra|Esquerra Republicana de Catalunya]] (Kataluniako Ezker Errepublikarra) alderdiarekin batuko zena, barnean autonomia bat gozatuaz. 1926an [[Estat Català]]k [[Prats-de-Mollo-la-Preste|Prats de Mollóko]] konplot saiakera egin zuen [[Primo de Riveraren diktadura]]ren aurka, [[Prats-de-Mollo-la-Preste]]tik («Prats de Mollóko Konplota» deritzona), [[Frantzia]]n. Saiakera hau [[Frantziako Jendarmeria|Frantziako Gendarmeri Nazionalak]] galarazi zuen, baina [[Katalunia]]n ospe handia irabazteko aukera zoragarria eman zion. Konplota erabat eragotzita, [[Francesc Macià]] atxilotu eta Belgikara atzerriratu zuten. Bruselan zenbait hilabetez bizi ondoren, Argentinan klandestinoki sartu eta bertan urte erdi bat baino gehiago eman zuen. Habanan [[Partido Separatista Revolucionario de Cataluña]] edo [[Kataluniako Alderdi Iraultzaile Separatista]] sortu eta haren presidente izan zen. Orduan, lehendabizikoz Katalandar Errepublika bat hedatzeko aukera bat aztertu zuen (1928ko irail-urria). Primo de Rivera jeneralaren erorketa ondoren (1930eko urtarrila), azkenik, Macià Kataluniara itzuli zen 1931ko otsailaren 22an, hain zuzen. Ostean, Espainiar Gorteetako diputatu aukeratu zuten 1931n eta 1933an.
 
[[1931|1931an,]] ''[[Kataluniako Ezker Errepublikarra|Esquerra Republicana de Catalunya]]'' alderdiari gehiengoa eman zioten hauteskundeak egin ondoren,, Macià-k Katalandar Errepublika aldarrikatu zuen Kataluniako Generalitateko Jauregitik. Geroago, Espainia estatu federal bihurtzeko proiektuak porrot egin ondoren, Kataluniarako Autonomi Estatutu bat onartu zuen. [[Lluís Companys]]k ordezkatu zuen karguan.
 
== Ikus, gainera ==