Agriparen Panteoia: berrikuspenen arteko aldeak

Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Koordenatuak: 41°53′55″N 12°28′37″E / 41.8986°N 12.4769°E / 41.8986; 12.4769
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
92. lerroa: 92. lerroa:
=== Kupula ===
=== Kupula ===
[[Fitxategi:Pantheon Rome-The Dome.jpg|thumb|200px|Erromaren ikuspegia kupularekin]]
[[Fitxategi:Pantheon Rome-The Dome.jpg|thumb|200px|Erromaren ikuspegia kupularekin]]
Kupula, barnealdean, [[kasetoi]]zko bost hilarez apainduta dago, erdialderantz, tamainaz txikiagotzen doazenak, non 8,9 metroko diametroa duen [[okulo]] batek zulatzen duen. Aipaturiko leiho zirkularra, irekia mantentzen da, eta bertatik sartzen da argia, baita euria ere; tenpluaren zoladurak, ura kanporatzen duten hustubideak ditu. Okuloa, kupulara, kasetoien azken ilaran finkatutako brontzezko erlaitz batez inguratua zegoen. Fabrikako hutsuneek, kasetoiak zein tarteko espazioa, brontzez estaliak zeudela iradokitzen dute.
Kupula, barnealdean, [[kasetoi]]zko bost hilarez apainduta dago, erdialderantz, tamainaz txikiagotzen doazenak, non 8,9 metroko diametroa duen [[okulu]] batek zulatzen duen. Aipaturiko leiho zirkularra, irekia mantentzen da, eta bertatik sartzen da argia, baita euria ere; tenpluaren zoladurak, ura kanporatzen duten hustubideak ditu. Okuloa, kupulara, kasetoien azken ilaran finkatutako brontzezko erlaitz batez inguratua zegoen. Fabrikako hutsuneek, kasetoiak zein tarteko espazioa, brontzez estaliak zeudela iradokitzen dute.


Kanpoaldean, kupula, harresiaren gaingoratze batetik abiatzen da, gangaren barneko abiatzetik 8,40 metro gorago. Gainjarritako zazpi eraztunen bidez artikulatua dago, eraztun horietatik beheren dagoenak, oraindik haitzurdinezko estaldura mantentzen duelarik. Gainontzekoak, brontze urreztaturiko xaflez estalia zegoen, gaur egun galdua dagoena, okuluaren perimetroan izan ezik, oraindik bertan dagoena. Brontzezko xaflak, [[663]]an erauziak izan ziren, [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperioko]] enperadorea zen [[Konstante II.a]]ren aginduz, eta [[berun]]ezko estalki berri bat jarri zen [[735]]ean.
Kanpoaldean, kupula, harresiaren gaingoratze batetik abiatzen da, gangaren barneko abiatzetik 8,40 metro gorago. Gainjarritako zazpi eraztunen bidez artikulatua dago, eraztun horietatik beheren dagoenak, oraindik haitzurdinezko estaldura mantentzen duelarik. Gainontzekoak, brontze urreztaturiko xaflez estalia zegoen, gaur egun galdua dagoena, okuluaren perimetroan izan ezik, oraindik bertan dagoena. Brontzezko xaflak, [[663]]an erauziak izan ziren, [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperioko]] enperadorea zen [[Konstante II.a]]ren aginduz, eta [[berun]]ezko estalki berri bat jarri zen [[735]]ean.

22:34, 8 iraila 2020ko berrikusketa

Agriparen Panteoia
Pantheon
Panteoia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°53′55″N 12°28′37″E / 41.8986°N 12.4769°E / 41.8986; 12.4769
Map
Historia eta erabilera
IrekieraII. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaMaria
Erabileramuseoa
Arkitektura
ArkitektoaApolodoro Damaskokoa
Materiala(k)hormigoia
EstiloaErromatar arkitektura
Dimentsioak43,3 (altuera) × 54,5 (zabalera) × 35 (luzera) m
Azalera2.000 m²
Ondarea
Objetu kopurua50 item (en) Itzuli
Bisitariak urtean30.000.000
Kontaktua
HelbideaPiazza della Rotonda, 00186 Roma RM, Piazza della Rotonda 18, 00186 Roma eta Piazza Della Rotonda, Roma
E-postamailto:pm-laz@beniculturali.it
Telefonoatel:+39-06-6830-0230
Webgune ofiziala

Agriparen Panteoia edo Erromako Panteoia (latinez: Pantheon) Antzinako Erromako tenplu zirkularra da, Erromatar Inperioaren hasierako garaian eraikia eta jainko guztiei eskainia. Panteoi hitzak (antzinako grezieraz: Πάνθεον, ἱερόν) jainko guztientzako tenplua esan nahi du.[1][2] Erroman La Rotonda esaten dio jendeak;[3] hortik dator eraikina dagoen plazaren izena.

Azalpena

Idazkuna
M.AGRIPPA.L.F.COS.TERTIVM.FECIT
Marko Agrippak, Luzioren semeak, kontsula hirugarren aldiz, egin zuen

Hau da sarrerako arkupeko frisoan irakur daitekeen idazkuna. Eraikin honen eraikuntzaren egiletza Marko Agripari ematen zaio, Augusto enperadorearen lagun eta jenerala izan zena.[4] Agriparen hirugarren kontsulaldiak K. a. 27. urtea adierazten du, Augustoren erregealdia hasi zen urtea. Gainera, Dion Kasiok, Agrippak K. a. 25ean Marteren Zelaia deritzon Erromako zatian eginiko lanen artean sartzen du.[5]

Mendeetan zehar, idazkun horrek egungo eraikinari erreferentzia egiten ziola uste izan zen. Aldiz, Chedannek XIX. mendean eginiko ikerketen ondoren, jakin zen jatorrizko Agriparen tenplua suntsitua izan zela, eta gaur egun ikus daitekeena, berriz, Hadriano enperadorearen agintaldian eginiko berreraikuntza bat dela.

XIX. mendearen amaieran aurkitutako hondakinei esker, jakin dezakegu jatorrizko tenpluak egungoaren antza zuela. Gaur egun, sarrerako arkupe bat dena, jatorrian, tenplu periptero baten fatxada izan zen. Jatorrizko sarrera gaur egungoaren kontrako aldean zegoen, hegoaldean, egungo biribilgunean plaza biribil arkupetu bat baitzegoen. Plaza horren beste aldean, Neptunoren basilika zegoen.

« Erromatar antzinateko oroigarririk ederrena, inongo zalantzarik gabe, Panteoia da. Tenplu honek hain gutxi sufritu du, erromatarren garaian bezala dagoela dirudiela. »
Stendhal[6]
Barnealdea

Lehen tenplua, laukizuzen formakoa zen, cella, zabaletarantz jarria zuelarik, Erromatar foroko Konkordiaren tenpluan bezala edo Kapitolino muinoko Veioveren tenplu txikian bezala. Trabertinozko blokez eraikia eta haitzurdinez estalia zegoen. Kapitelak brontzezkoak zirela eta[7], apainduran, kariatideak eta aurreko estatuak zeudela ere ezagutzen da. Pronaosaren barnean, Agripa eta Augustoren estatua bana zegoen.

Dion Kasiogatik, Panteoi izena, eraikinaren izen ofiziala ez zela ezagutzen da, eta Agripparen asmoa, gurtza dinastiko bat sortzea zela, segur aski, Julia gensaren babesleei eskainia: Marte, Venus eta Divo Julio, hau da, Julio Zesar jainkotua.

Eraikina, sute baten ondorioz kaltetua izan zen 80. urtean, Domizianoren erregealdian konpondua izan zelarik. Baina beste suntsipen bat jasan zuen 110. urtean, Trajano enperadorearen erregealdian.

Hadrianok berreraikitako Panteoia

Oinplanoa

Hadrianoren erregealdian, eraikina, erabat berreraikia izan zen. Bere izena ez da idazkunetan agertzen, bere erregealdian eginiko lanetan bere izenik agertzerik ez baitzuen nahi, bere aurreko enperadorea izan zen Trajanoren kasuan ez bezala.

Adreiluetan aurkitutako fabrika markak, 123-125 urteetakoak dira, tenplua, enperadoreak, Erroman 125 eta 128 bitartean egon zenean inauguratu zuela suposarazten duena. Arkitektoa nor izan zen zehatz ezagutzen ez den arren, proiektuaren egiletza, Apolodoro Damaskokoari ematen zaio.

« Aingeruen diseinua, eta ez gizakiena »
Michelangelo

Jatorrizko tenpluarekiko, norantza aldatu zen, fatxada nagusia iparralderantz begira jarri baitzen. Eraikina, kolomadi batekin pronaos bezala, cella biribil zabal bat eta bi hauen artean, egitura prismatiko batekin osatua geratu zen. Pronaos handiak eta hau cellarekin lotzen zuen egiturak, erabat hartu zuten, errotonda, panteoia Neptunoren basilikatik banatzen zuen augustoar plazaren gunean eraikia izan zen bitartean. Tenpluaren aurrean, bere aldeetako hirutan arkupetutako eta trabertinozko txatalez zolatutako plaza bat eraiki zen.

Ezaugarriak

Tenplu klasiko baten arkupeari erantsitako gela biribil zabal bat ezartzea, berrikuntza bat da arkitektura erromatarrean. Ganga batekin estalitako gune zirkularraren eredua, garai berean, terma handietan erabili zen, baina berrikuntza bat zen tenplu batean erabiltzea. Sorpresa efektuak ataria zeharkatzean, nabarmena izan behar zuen.

Kupula erdiesferiko bat danbor biribil baten gainean eraikitzea, garaiko arkitekturako tipikoa zen[8]. Tivoliko Adrianoren Villan, Agriparen Termetan, Karakalaren Termetan ikus daiteke, eta, orokorrean, inperioaren lehen garaietako geletan. Petxinak ez ziren garai berantiarrago bat arte orokortuko, Dioklezianoren garaia arte.

Errotondaren barne espazioa, esferaerdi batekin estalitako zilindro batez osatua dago. Zilindroaren altuera, bere erradioaren hainakoa da, eta, altuera osoa, diametroaren berdina da, eta, beraz, esfera oso bat sar daiteke barne espazio horretan. Kupularen diametroa, 43,44 metrokoa da, historiako fabrikazko kupularik handiena bihurtzen duena. San Petriren basilikako kupula, pixka bat txikiagoa eraiki zen, Agriparen Panteoiaren kupulaganako errespetuagatik.

Sinbolismoa

« Jainko guztien santutegi honek, Lur globoa eta zeru esfera irudikatzea nahi izan nuen, globo bat, bere barnean, betiereko suaren hazia gordetzen duena, guztia, leize esferikoaren barnean. »

Marguerite Yourcenar


Panteoia, jatorrian, erromatar mitologiako zeruko zazpi jainkoei sagaraturiko tenplu bat izan zen: Eguzkia, Ilargia eta bost planetak (Merkurio, Artizarra, Marte, Jupiter eta Saturno). Horietako bakoitzak, barneko zazpi absideetako bat zuen berarentzat.

Beste alde batetik, gela zirkularra, esfera perfektu bat zen, Aristotelesen kontzepzio kosmogonikoaren irudikapena. Alde batetik, ilargipeko mundua, eraikinaren behealdeko erdiari dagokio. Ilargigaineko mundua, zeru esfera, erdialdeko okuluak eguzkiarena egiten duen ganga da. Eraikina, gizakia jainkoekin lotzeko pentsatua zegoen, baina, batez ere, enperadorea, herriaren begien aurrean, jainko bezala aldarrikatua zena.

Pronaosa

Pronaosaren estaldura

Pronaos oktastiloa, fatxadan zortzi zutabe dituena eta lau zutaberekin alboetan, 34,20x15,62 metro neurtzen du, eta plazaren mailatik 1,32 metrora dago, eta, beraz, bertara, bost eskailera maila igoz iristen da. Ordenaren altuera osoa, 14,15 metrokoa da, eta fusteek, 1,48 metroko diametroa dute oinarrian.

Frisoak, Agripparen idazkuna du brontzezko hizkietan. Arkitrabean, beranduago, bigarren idazkun bat grabatu zen, Septimio Severoren erregealdian egin zen zaharberritzeari buruzkoa[9]. Frontoiak, brontzezko estatuekin apaindua egon behar zuen, bernoekin ainguratuak eta gaur egun galduak daudenak. Zuloen posizioagatik, hegoak zabalduta zituen arrano baten irudia izan zitekeela uste da.

Barnealderantz, lau zutabeko bi hilarak, espazioa hiru nabetan banatzen dute. Erdikoa eta zabalena denak, cellarako sarrera ate handira daroa, alboetako biak, eraikin zaharretik eramandako Augusto eta Agriparen estatuak izan behar zituzten bi horma-hobi zabaletan amaitzen diren bitartean.

Zutabeen fustea, granito grisez (fatxadan) edo gorriz egina zegoen, Egiptoko harrobietatik zetorrena[10]. Plaza inguratzen zuten arkupeak ere granito gorrizkoak ziren, baina tamaina txikiagokoak. Kapitel korintiarrak, oinarriak eta lotura elementuak, haitzurdin pentelikozkoak dira, Greziatik datorrena. Ekialdeko alboko azken zutabea, XV. mendean galdua, granito grisezko beste bategatik ordezkatua izan zen Alexandro VII.a aita santuaren agintaldian. Fatxadaren ekialdeko muturreko zutabea ere, granito gorrizko fuste batekin ordezkatua izan zen Urbano VIII.a aita santuaren agintaldian. Honela, jatorrizko kolore txandakatzea aldatu zen.

Bi uretarako estalkia zurezko zinbriek eusten dute, arkuen bidez zutabeetan eutsia den horma egitura baten gainean eutsiak. Jatorrizko estalkia, brontzezko zinbriez egina zegoen, U formako profilez, Andrea Palladiok deskribatu zituen arabera. Urbano VII.a aita santuak espoliatu zituen, Sant'Angelo gaztelurako ehun kanoi egiteko urtzea agindu zituenak. Zoladura, kolorezko haitzurdinezko txatalezkoa da, zirkuluak eta karratuak eratuz jarriak.

Erdiko gorputza

Aurretiko bista eta sekzioa

Pronaosa cellarekin lotzen duen erdiko gorputza, opera latericia deritzonean eraikia dago, eta cellara erantsitako bi matxoi handiz osatua dago. Matxoiek, errotondarako sarrera pasabidea inguratzen dute, errotonda, pronaosaren erdiko nabearen luzapena delarik. Beste alde batetik, matxoien eta cellaren artean, hondakinezko espazio bat geratzen da, non kupularen goialdera joateko bi eskailera kokatzen diren[11].

Kanpoalderantz, egiturak, errotondaren zilindroaren altuera bera du, eta gaur egun desagertuta dagoen iztuku eta morterozko estaldura bat izan behar zuen. Gorputz honen gainean, adreiluzko bigarren frontoi bat dago, sarrerako arkupea baino garaiagoa, eta soilik oso urrundik ikustea aurreikusten zena. Erlaitz lerroek, errotondaren kanpoaldea zeharkatzen dutena solairuak adieraziz, gorputz honetan jarraitzen dute jarraitzeko modurik gabe.

Bi frontoien arteko maila ezberdintasunak, pronaosa, tamaina handiagokoa aurreikusita zegoela suposarazten du, 50 oin edo 14,80 metroko garaieradun zutabeekin, Trajanoren foroaren iparraldeko sarrerakoak baino handiagoak. Proiektua, aldatu egin behar izan zen, hain tamaina handiko zutabeak hornitzeko modurik ez zegoela eta[12].

Errotondaren barnealdea

Kupularen barnealdea

Behealdeko mailan, zortzi exedra zabal irekitzen dira, trapezio eta zirkuluerdi formako oinplanodunak, txandakatuz. Horma-hobiak, pilastra eta zutabezko ordena batez inguratuak daude, taulamendu korritu batekin perimetro osoan zehar, ardatz nagusiko exedretan izan ezik. Hauetan, gangen bidez estaliak, taulamendua eten egiten da, tarteko zutabeak ez baitira beharrezkoak. Exedren artean, tarteko horma zatietan, txandakaturiko hiruki eta zirkulu formako geruzaltxatuak dituzten edikuluak agertzen dira.

Cellaren barnealdea

Bigarren maila batean, taulamendutik gangaren inpostaraino, leiho hilara bat dago. Leiho hauek goragoko galeria batetara irekitzen direnak, bertikalean bat datoz edikulu eta horma hobiekin. Jatorrizko erromatar apaindura, XVIII. mendean ordezkatua izan zen gaur egun ikus daitekeenagatik, ziuraski, 1747-1752 bitartean egina. Hego-mendebaldeko zatiak, zenbait zaharberritze jasan ditu, ez erabat egokiak, jatorrizko itxura aldatu dutenak.

Errotondaren zoladura, arinki ganbila da, erdialdeko zatia, perimetroa baino 30 zentimetro altuago duelarik, okulutuk sartzen den euria, perimetro osoan zehar dagoen kanalerantz eror dadin. Estaldura, baldosazkoa da, karratuzko diseinu batekin, non, txandakatuz, karratu eta zirkulu txikiagoak inskribatzen diren.

Kupula

Erromaren ikuspegia kupularekin

Kupula, barnealdean, kasetoizko bost hilarez apainduta dago, erdialderantz, tamainaz txikiagotzen doazenak, non 8,9 metroko diametroa duen okulu batek zulatzen duen. Aipaturiko leiho zirkularra, irekia mantentzen da, eta bertatik sartzen da argia, baita euria ere; tenpluaren zoladurak, ura kanporatzen duten hustubideak ditu. Okuloa, kupulara, kasetoien azken ilaran finkatutako brontzezko erlaitz batez inguratua zegoen. Fabrikako hutsuneek, kasetoiak zein tarteko espazioa, brontzez estaliak zeudela iradokitzen dute.

Kanpoaldean, kupula, harresiaren gaingoratze batetik abiatzen da, gangaren barneko abiatzetik 8,40 metro gorago. Gainjarritako zazpi eraztunen bidez artikulatua dago, eraztun horietatik beheren dagoenak, oraindik haitzurdinezko estaldura mantentzen duelarik. Gainontzekoak, brontze urreztaturiko xaflez estalia zegoen, gaur egun galdua dagoena, okuluaren perimetroan izan ezik, oraindik bertan dagoena. Brontzezko xaflak, 663an erauziak izan ziren, Bizantziar Inperioko enperadorea zen Konstante II.aren aginduz, eta berunezko estalki berri bat jarri zen 735ean.

Eraikuntza teknika

Atzealdean, harresian sartutako arkuak ikus daitezke

Erromatar eraikuntza teknikek, kupulari, hemeretzi mende, erreforma edo indartzerik gabe jasatea ahalbidetu diote[13]. Zenbait faktore tekniko dira, kupula, egundaino, egoera bikainean iritsi izanaren arduradunak.

Kupulak, paralelo eta meridianoetan banatutako sistema bat erabiltzen du (kasetoien formak adierazten duen bezala), non, eraztun kontzentrikoen bidez, eraikuntza sistema autoeramalea eragiten den, eraztun oso bat azken "klabea" egitean, andamio guztiak desmunta baitaitezke eta hurrengo eraztuna egiten hasi. Horregatik, okuloa ez da "erortzen", Brunelleschik bertan sartzerakoan pentsatu zuen bezala, garaia arte, kupulentzako, soilik zinbra bidezko eraikuntza sistemak ezagutzen baitziren[14]. Hau, arkitekturarentzako pauso garrantzitsu bat izango da, Brunelleschiren Florentziako Santa Maria dei Fiori katedralaren kupulak, 15 mende beranduago Brunelleschi iritsi zela eta Panteoia nola egin zuten ulertu zuela baino ez baitu adierazten.

Kupula, opera latericiazko (hormigoia adreiluzko hormekin[15]) harresi eraztun baten gainean eusten da, non hiru maila konpositiboei dagozkien irekidurak egin ziren. Neurri batean, irekidura hauek funtzionalak ziren, exedrak eratzen baitzituzten, baina, nagusiki, egiturazkoak ziren, deskargako arkuzko barne hezurdura bat eratzen baitzuten. Arku hauek, erresistenteak eta malguak, orain jatorrizko estaldura galdu denean, atzealdeko horman ikus daitekeen armazoi bat eratzen dute. Choisyk, xehe-mehe deskribatzen du eraikuntza prozesu hau.

Erromatar hormigoiaren konposaketari dagokionez, zementua kopuru txikian nahastua zetorren, honela, sobratzen zen ura drainatuz[16]. Egungo hormigoian, oreatzerako orduan zenbat eta ur gehiago erabili, hainbat eta handiagoa da porositatea behin ura lurrundu ondoren, erresistentzia ahalmena murriztuz. Honela, erabat edo partzialki, ohi hormigoia gogortzerako orduan sortzen diren burbuilak ezabatzea lortzen zen, materialari, erresistentzia handia emanez. Hormigoia, geruza meheetan iraultzen zen, harrizko ilara horizontalekin txandakatuz. Kopuru txikian jartzean, zementuaren atzerakada murrizten da, eta, beraz, pitzatzeko edo asentatzeko aukera.

Beste alde batetik, kupularen pisua murriztua bilatu zen bi modutan: materialak arinduz (zimentazioan erabilitako trabertinoaren ordez, kupulan, apar harria erabili zen), eta, pixkanaka, harresi oskolaren sendoera murriztuz gorantz (5,90 metrotik hasieran 1,50 metroraino)[17]. Gainera, harresietan eginiko horma hobi, galeria eta leihoek, kasetoiek eta gangako okuluaz gain, arku nagusien artean jarriak, eraikuntza arintzen dute betetze guneetan.

Ondorengo historia

Panteoiaren barnealdea

Antonino Pio enperadoreak eginiko konponketa bat ezagutzen da. Beste alde batetik, idazkun txikiago batek, Septimio Severoren erregealdian, 202. urtean eginiko zaharberritze bat gogorarazten du.

Eraikina, suntsipenetik salbatu zen Erdi Aroan, jada 608an, Fokas bizantziar enperadoreak Bonifazio IV.a aita santuari eman baitzion, honek, eliza kristau bihurtu zuelarik (Martirien Santa Maria). Kristau gurtzara bihurtutako tenplu jentil baten lehen kasua da[18]. Arrazoi honegatik, kalterik gabe eta etengabe erabiliz mantendu zen Antzinako Erromako eraikin bakarra izan zen.

XV. mendean, Panteoia, freskoekin aberastua da: nabarmenena, Melozzo da Forliren Deikundearena, sarreraen eskuinaldeko lehen kaperan jarria. 1435ean, Panteoiari erantsitako erdi aroko eraikinak botatzen dira. Pizkundetik aurrera, panteoia, Erromako Bertutetsuen Akademia bezala erabilia da, italiar artista handientzako hilobi bezala balio izan zuelarik, Jacopo Vignola edo Raffaello kasu. XVII. mendean, frontoiaren alboetan, bi kanpandorre gehitu ziren, Gian Lorenzo Berninik eginak, modu herrikoian, "asto belarriak" bezala izendatuak eta 1893an ezabatu zirenak.

Viktor Emanuel II.a erregea, bere seme Hunberto I.a eta bere emazte Margarita Teresa Savoiakoa, Panteoiko kaperetako batean lurperatuta daude. Hilobi hauek, erakunde monarkikoetako borondatezkoek mantentzen dituzte. Etengabeko polemikak daude hondarrak eraman behar ote liratekeen edo ez, Savoiako etxeak bi mundu gerratan zehar izan zuen jokaeraren ondorioz.

Panteoia, bere kontserbazio gastuak Italiako Ondasun Kulturalen Ministerioaren kargu dauden monumentu bat den arren, mezak, eta, batez ere, ezkontzak ospatzen diren eliza bat izaten jarraitzen du. 1980an, Erromako erdigune historikoa, Panteoia barne, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen[19].

Ondorengo eragina

Jeffersonek diseinatutako Errotonda Virginiako Unibertsitatean

Panteoiak, garrantzi handia izan du mendebaldeko arkitekturan. Pizkundean, euren begirada antzinate klasikora itzuli zuten artista eta arkitektoek, ezin zuten alde batera utzi Erromako eraikin eder eta hobekien kontserbatuenetako bat. Filippo Brunelleschik Panteoia aztertu zuen Florentziako Santa Maria dei Fiori katedrala eraikitzeko, arkitektura pizkundetarraren abiapuntua. Bramante eta Michelangelok, San Pietro in Montorioko Tenplutxoa edo San Petriren basilika bezalako lanetan irudikatu zuten.

Italiare neoklasizismoan, Antonio Canovak, bere jaioterria zen Possagnon tenplu bat proiektatu zuen, Panteoiaren diseinuan oinarritua.

Bere eragina, Ingalaterra eta Ipar Amerikan nabaritzen hasten da, batez ere Andrea Palladiori esker, XIX. menderarte oso imitatua izan zena. Gela zibiko, unibertsitate eta liburutegi askok berrerabiltzen dute arkupedun kupula forma: Staglienoko hilerri monumentalaren eliza, Napoliko San Francisco de Paularen Eliza, Vicenzako Villa Capra, Virginiako Unibertsitateko Thomas Jeffersonen errotonda, Columbiako Unibertsitatearen liburutegia, Washingtongo Arte Galeria Nazionalaren eraikin nagusia edo Melbourneko Victoria Estatuko Liburutegia.

Erreferentziak

  1. MacDonald, William. (2002). The Pantheon: design, meaning, and progeny. (2. argitaraldia) Cambridge (Masachusets): Harvard University Press, 76 or. ISBN 9780674010192..
  2. «Pantheon» Oxford English Dictionary. Oxford: Oxford University Press 2008.
  3. Fine Licht, K.. (1968). The Rotunda in Rome. A study of Hadrian's Pantheon. .
  4. Cowan, Henry. (1977). The Master Builders: : A History of Structural and Environmental Design From Ancient Egypt to the Nineteenth Century. New York: John Wiley and Sons ISBN 0471027405..
  5. Dion Kasio, "Historia de Roma", LIII- liburua (online ingelesez)
  6. Stendhal: Passeggiate romano
  7. Pantheon, The ruins and excavations of ancient Rome. Rodolpho Lanciani jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007).
  8. Choisy, Auguste. (1873). L'art de bâtir chez les Romains. Paris: Librarie gènèerale de l'architectura et des travaux publics et Cie.
  9. IMP. CAESER LUCIUS SEPTIMUS SEVERUS PIUS PERTINAX ARABIC. ADIABENIC. PARTHIC. PONT. MAX. TRIB. POT. XI. COS. III. PP. PROCOS. ET. IMP. CAES. MARCUS. AURELIUS. PIUS FELIX. AUG. TRIB. POT. V. COS. PROCOS. PANTHEUM. VETUSTATE. CORRUPTUM. CUM. OMNI. CULTO. RESTITUERUNT.
  10. Parker, Freda. The Pantheon - Rome - 126 AD. Monolithic.
  11. MacDonald, William L.. (1976). The Pantheon: Design, Meaning, and Progeny. Cambridge: Harvard University Press ISBN 0674653459..
  12. Montero Fernández, Francisco Javier. (2004). El Panteón: Imagen, tiempo y espacio. Proyecto y patrimonio.. Sevilla: Sevillako Unibertsitatea: Instituto Universitario de Ciencias de la Construcción ISBN 84-472-0824-9..
  13. Kleiner, Fred S.. (2007). A History of Roman Art. Belmont: Wadsworth Publishing ISBN 0534638465..
  14. King, Ross. (2000). Brunelleschi's Dome. Londres: Chatto & Windus ISBN 0701169036..
  15. The Roman Pantheon: The Triumph of Concrete
  16. Lancaster, Lynne C.. (2005). Concrete Vaulted Construction in Imperial Rome: Innovations in Context. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 0521842026..
  17. Moore, David, "The Pantheon", http://www.romanconcrete.com/docs/chapt01/chapt01.htm, 1999
  18. John the Deacon, Monumenta Germaniae Historia(1848) 7.8.20
  19. UNESCOren Gizateriaren Ondare


Kanpo estekak