Edukira joan

«Longitude»: berrikuspenen arteko aldeak

17 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Zer da? ==
Longitudea Lurraren gainazalean kokatzeko koordenada da, [[Latitude|latitudealatitude]]a<nowiki/>rekin batera. Hala, Lurraren gainazaleko puntu oro koordenada hauen bitartez zehaztu daiteke.
<nowiki/>Latitudea, zehaztu nahi den puntutik igarotzen den paraleloaren eta [[Ekuatore]]<nowiki/>aren arteko graduen bidez neurtzen da. Distantzia hori da latitudea: Ekuatoretik neurtu nahi dugun puntura dagoen distantzia hain zuzen. Aipatutako Ekuatorea da abiapuntua beraz: 0 º-an kokatzen da hau, Lurra bi hemisferiotan erdibituz (Ipar Hemisferioa eta Hego Hemisferioa), eta hortik abiatuz neurtzen dira Lurreko beste puntu zehatzak. Poloetara hurbiltzean 0 º-tik 90 º-ra eginez.
 
[[Fitxategi:Latitud_y_Longitud_en_la_Tierra.svg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Latitud_y_Longitud_en_la_Tierra.svg|thumb|444x444px|Latitudea eta Longitudea.]]
Beraz, latitudearen neurketak, ipar hemisferioaren kasuan, [[Iparrizarra|Ipar Izarra]]<nowiki/>ren eta horizontearen arteko angelua neurtzean datza. Eta hego hemisferioan, [[Hegoaldeko Gurutzea]]<nowiki/>rekiko (Hego Hemisferioan kokatzen den konstelazioarekiko) angelua neurtuz. Angelu hau kuadrante, astrolabio eta sextante bidez neurtzen da. Urteetan zehar longitudea egunaren luzera, eguzkiaren altuera eta zerumugako izarren posizioari esker kalkulatu izan da.
<nowiki/><nowiki/>Longitudea, bestalde, meridianoen bidez zehazten da. Mundua zeharkatzen duten irudizko lerro hauek, aurrekoan ez bezala, ez dira paraleloak. Baina kasu honetan ere, bada abiapuntu- meridiano bat, zero puntua edo zero meridianoa, zeinak neurketak ahalbidetzen dituen. Gaur egun, 0ºan kokatzen den meridianoa Greenwicheko meridianoa da. Hau, esan bezala, erreferentzia bat da, neurketak egiteko puntu komun adostu bat alegia. [[Greenwich meridianoa]]<nowiki/>k, hain zuzen ere, Greenwicheko behatokiari egiten dio erreferentzia. [[Britainia Handia|Britainia Handiko]] [[Cambridgeko Unibertsitatea|Cambridgeko Unibertsitateko]] [[Astronomia]] Institutuan dago behatokia gaur egun, baina eraikin historikoa [[Londres|Londresko]]ko [[Greenwich|Greenwich udalerrian]] kokatzen da eta hortik dator izendapena, hortik igarotzen baita zero meridiano hau. Hau, ez zen adostu eta zehaztu 1884ra arte, eta esan beharrekoa da, hitzarmen hau egin arte, nazio bakoitzak bere zero meridianoa zuela. Espainian adibidez, XVIII. mende amaieran, Cadizko Behatokiko (San Fernandon) meridianotik abiatuz neurtzen zen longitudea; eta Frantzian berriz, Parisko Behatokia zen abiapuntua.
 
<nowiki/>Aurreko paragrafoetan latitudea nola neurtzen den azaldu dugu. Baina longitudearen neurketa konplexuagoa izan da, urte luzeetan zehar ez baitzen egon hau neurtzeko metodo fidagarririk. Longitudearen neurketan denbora hartu behar da kontutan. Longitudea kalkulatzeko bi denbora- neurketa egin behar dira: alde batetik, gauden tokian zer ordu den, eta bestetik, abiapuntuko lekuan edo longitude ezagun batean zer ordu den. Lurrak 24 ordu behar ditu 360ºko bira emateko, eta beraz, ordu bat bira baten hogeitalauren bat litzateke, hain zuzen ere, 15º. Hala, kokapen- orduaren, eta abiapuntuko orduaren arteko tarteak, bi puntuen arteko graduen aldea adierazten du, bi puntuen arteko distantzia. Hainbat metodo proposatu ziren, momentu batzuetan interes handia piztuz, eta esperantza lausotuz beste batzuetan, longitudearen ezagutza ezinezkotzat jotzeraino. Batzuk konponbide astronomikoak bilatuko zituzten, eta beste batzuek, konponbide mekanikoak. Azkenean John Harrison (1693- 1776) erlojugile ingelesak egin zuen aurkikuntza 1773. urtearen bueltan. Honek itsasoan erabiltzeko erloju aproposa egin zuen: pendulua baztertu zuen, material herdoilgaitzez osatu zuen erlojua eta tenperatura aldaketetara ere egokitzen zen, besteak beste.