Plandemia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[File:Festival slobode 20200905 DSC 0129.jpg|thumb|300px|[[Kroaziera|Kroazierazko]] kartela (manifestazio bat [[Zagreb|Zagreben]] 2020ko irailean): "Gobernua gezurretan, hedabideak gezurretan, altxa gezurraren kontra!
[[File:Festival slobode 20200905 DSC 0129.jpg|thumb|300px|[[Kroaziera|Kroazierazko]] kartela (manifestazio bat [[Zagreb|Zagreben]] 2020ko irailean): "Gobernua gezurretan, hedabideak gezurretan, altxa gezurraren kontra!]]


'''Plandemia''' deitu izan zaio [[COVID-19|COVID-19ren]] [[COVID-19 pandemia|2019-2020]] [[COVID-19|koronabirusaren]] [[COVID-19 pandemia|pandemiaren]] inguruko [[konspirazioaren teoria]] bati, hitz jokoan adieraziz ''pandemia'' nahita asmatutako ''plana'' izan dela, eta hedaduraz konspirazio-teoria desberdinen multzoari ere<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Foucaulten pandemia|hizkuntza=eu|data=2020-08-16|url=https://etzi.pm/2020/08/foucaulten-pandemia/|aldizkaria=etzi.pm|sartze-data=2020-09-10}}</ref>.
'''Plandemia''' deitu izan zaio [[COVID-19|COVID-19ren]] [[COVID-19 pandemia|2019-2020]] [[COVID-19|koronabirusaren]] [[COVID-19 pandemia|pandemiaren]] inguruko [[konspirazioaren teoria]] bati, hitz jokoan adieraziz ''pandemia'' nahita asmatutako ''plana'' izan dela, eta hedaduraz konspirazio-teoria desberdinen multzoari ere<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Foucaulten pandemia|hizkuntza=eu|data=2020-08-16|url=https://etzi.pm/2020/08/foucaulten-pandemia/|aldizkaria=etzi.pm|sartze-data=2020-09-10}}</ref>.

18:06, 10 iraila 2020ko berrikusketa

Kroazierazko kartela (manifestazio bat Zagreben 2020ko irailean): "Gobernua gezurretan, hedabideak gezurretan, altxa gezurraren kontra!

Plandemia deitu izan zaio COVID-19ren 2019-2020 koronabirusaren pandemiaren inguruko konspirazioaren teoria bati, hitz jokoan adieraziz pandemia nahita asmatutako plana izan dela, eta hedaduraz konspirazio-teoria desberdinen multzoari ere[1].

Ikuspegi hauetariko askok Euskal Herrian ere izan dute islarik[1]. Beste ekimen batzuen artean, Koronabirusaren gezurrak izeneko talde bat sortu zen Telegramen, nagusiki euskaraz informazio alternatiboa eskaintzen[2].Plandemian edo haren bifurkazioetako batean sinisten duenari negazionista esan izan zaio 2020ko udatik aurrera bereziki[3].

Osasunaren Mundu Erakundeak birusari buruzko informazio okerreko ugaritasunari "infodemia" deitu izan dio, eta osasun globalarentzat oso arriskugarria dela adierazi[4].

Desinformazioa

Covid gaitzaren krisian izugarrizko desinformazio multzoa zabaldu da gaixotasunaren jatorriari, eskalari eta gaixotasunaren prebentzioari, diagnostikoari eta tratamenduari buruz. Informazio faltsua, nahita, sare sozialen eta komunikabideen bidez hedatu da[4]. Estatu batzuetako hedabideak (Txina eta Errusia adibidez[5]), edo gobernu eta goberburuak ere nahastuta egon dira puntu batean edo bestean mezu horien zabalkundean: Donald Trump eta Erresuma Batuko gobernuari ere egotzi zaizkie praktika horiek[6][7].

Iruzur komertzialak ere izan dira sendabide "miragarriak" eskaintzen[8][9]. Beste batzuen arabera, kezkatu beharrik ez dago, gezurrezkoa baita birusa eta benetako gaixotasunik ez dago, edo oso arina da besterik gabe[10]. Era berean, maskararen erabilpena onartu ezinezko inposizioa izateaz gain, osasunaren kalterakoa ere izan daitekeela aldarrikatu dute. Bakunen kontrako mugimendua asaldatu da bereziki maskararen kontra egiteko orduan[11].

Muturreko teoriak

Muturreko teoriazale batzuek aldarrikatu dute birusa arma biologikoa dela, aldez aurretik txertoa porest dagoela, horrekin populazioa kontrolatzeko ekimenak bultzatzeko. Bereziki, Bill Gates filantropo eta informatikari aberatsa legoke inplikatua, George Soros inbertsorea ere tartean dela, bakuna edo txertoaren bidez nanobotak pertsonetan ezartzeko, eta gero haien bidez, 5G sareak erabiliz, munduko biztanle guztiek kontrola egin ahal izateko, Munduko Ordena Berri maltzur bat ezartzeko[1][10].

Plandemic izeneko bideo bat baino gehiago ere jarri zen zirkulatzen Interneten 2020ko udaberrian. Horietako batean Iruñeko karrikak ageri ziren, Espainiako militarrek itxialdiaren egunetan bertan egindako agerraldi batean protestaka hartu zituztelakoan balkoi batzuetatik. Bideoaren narratiban, Ordena Berri zapaltzailearen protesta gisa ikus zitekeen pasartea, kontesturik gabe sartu baitziren irudiak[10].

Erreferentziak

  1. a b c «Foucaulten pandemia» etzi.pm 2020-08-16 (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
  2. «Koronabirusaren gezurrak» Telegram (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
  3. Montes, Aitor. (2020). «Asintomatikoen baheketa» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
  4. a b (Ingelesez) «Disinformation and coronavirus» www.lowyinstitute.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
  5. (Ingelesez) Beaumont, Peter; Borger, Julian; Boffey, Daniel. (2020-04-24). «Malicious forces creating 'perfect storm' of coronavirus disinformation» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
  6. (Ingelesez) «Experts warn Trump’s misinformation about coronavirus is dangerous» STAT 2020-02-26 (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
  7. Payne, Adam. «Boris Johnson's government has considered the possibility that the coronavirus may have accidentally leaked from a Chinese lab» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
  8. (Ingelesez) Ferré-Sadurní, Luis; McKinley, Jesse. (2020-03-13). «Alex Jones Is Told to Stop Selling Sham Anti-Coronavirus Toothpaste» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
  9. (Ingelesez) News, Victoria Knight of Kaiser Health. (2020-03-31). «Covid-19: beware online tests and cures, experts say» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
  10. a b c «Iruñeko karrikak, Plandemic konspirazio bideoetan» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
  11. (Gaztelaniaz) López de Munian, Teresa. (2020). «Me rebelo a que me tapen la boca» naiz: IRITZIA (Naiz.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).