Ardo beltz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{elikagai infotaula}}
[[Fitxategi:Red_Wine_Glass.jpg|thumb|Ardo beltza kopa batean]]

'''Ardo beltza''' kolore iluna duen [[ardo]]a da, [[beltz]]a ia ia. Ardo beltzak lortzeko azala eta mamia batera hartzitzen dira{{lur erref}}, azalean baitaude kolorea ematen dioten [[antozianina|antozianinek]].
'''Ardo beltza''' kolore iluna duen [[ardo]]a da, [[beltz]]a ia ia. Ardo beltzak lortzeko azala eta mamia batera hartzitzen dira{{lur erref}}, azalean baitaude kolorea ematen dioten [[antozianina|antozianinek]].



23:54, 10 iraila 2020ko berrikusketa

Ardo beltz
ardoa

Ardo beltza kolore iluna duen ardoa da, beltza ia ia. Ardo beltzak lortzeko azala eta mamia batera hartzitzen dira[1], azalean baitaude kolorea ematen dioten antozianinek.

Zahartzearen arabera, mota hauek ditugu:

  • Gaztea edo urtekoa, upelean apenas ez du denborarik eman.
  • Ondua: upelean sei eta hamabi hilabete artean eta botilan hiru urte bete arte eman dituena.
  • Erreserba, gutxienez urtebete upelean eta botilan lau urte bete arte eman dituena.
  • Erreserba handia, gutxienez bi urte upelean eta beste hiru botilan eman dituena.

Izendatzearen auzia

Gaur egun ardo beltz esaten zaion arren, ziurrenik sailkapen beharragatik egiten da, ardo zuri eta ardo gorri deitutakoetatik aise bereizteko. Arrazoi sendoak daude uste izateko, baina, jatorriz ardo gorri (forma lexikalizatuan, ardangorri) erabiltzen zela ardo ilun hau izendatzeko[2][3][4][5].

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Ardangorri forma lexikalizatua egotea, eta ez *ardanbeltz edo *ardantzuri, izan daiteke horren lekuko. Koldo Mitxelenak (Fonética histórica vasca, 499. or., Seminario Julio de Urquijo, Donostia:1977) ardangorri formaren baliokidetzat jotzen du «vino tinto».
  3. Orotariko euskal hiztegian ardo gorri sarreran ageri diren adibide zahar gehienek iradokitzen dute kolore iluneko ardoaz ari direla.
  4. Koloreak izendatzeko usadioaz, ikusi Txema Preciado, Euskarak erakutsi koloreak ikusten, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz:2009, bereziki 28. or.
  5. Blanca Urgell hizkuntzalariaren iritziz, «ardo beltza ardo gorriaren mota berezi bat da, ilunagoa. Ziurrenik bikoitza zena gaztelaniaren eraginez hirukoiztu dugu [...]». Ikus Berria egunkaria, «A relaxing glass of ardo gorria», 2020-09-02.


Kanpo estekak


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.