Zabalateko gaztelua: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°40′13″N 2°50′02″W / 42.670297°N 2.833869°W / 42.670297; -2.833869
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
6. lerroa: 6. lerroa:


== Historia ==
== Historia ==
[[Image:Portilla hiribilduko hondakinak gazteluaren pean.jpg|thumb|left|240px|Gaztelua, iparraldetik ikusita. Behean ezkerrean, Zabalateko Erdi Aroko hiribilduko eraikin baten hondakinak.]]
[[Image:Portilla hiribilduko hondakinak gazteluaren pean.jpg|thumb|left|220px|Gaztelua, iparraldetik ikusita. Behean ezkerrean, Zabalateko Erdi Aroko hiribilduko (''Portilla de Ibda'') eraikin baten hondakinak.]]


Zabalate [[939]]an agertzen da agirietan lehenengo aldiz, ''Portella'' izenez, baina ziur asko gotorlekua aurrekoa da; izan ere, han topaturiko aztarnak, [[Goi Erdi Aroa|Goi Erdi Arokoak]] ez ezik, [[Brontze Aro]]koak, [[Burdin Aro]]koak eta [[Antzinako Erroma|erromatarren garaikoak]] ere badira.<ref>{{Erreferentzia | url=https://www.hiru.eus/eu/temas-de-estudio?p_p_auth=ycopn1Ft&p_p_id=101&p_p_lifecycle=0&p_p_state=maximized&p_p_mode=view&_101_struts_action=%2Fasset_publisher%2Fview_content&_101_returnToFullPageURL=%2Feu%2Ftemas-de-estudio&_101_assetEntryId=3895472&_101_type=content&_101_urlTitle=cast-zabalate | artikulua=Zabalate | aldizkaria=Hiru.eus}}</ref>
Zabalate [[939]]an agertzen da agirietan lehenengo aldiz, ''Portella'' izenez, baina ziur asko gotorlekua aurrekoa da; izan ere, han topaturiko aztarnak, [[Goi Erdi Aroa|Goi Erdi Arokoak]] ez ezik, [[Brontze Aro]]koak, [[Burdin Aro]]koak eta [[Antzinako Erroma|erromatarren garaikoak]] ere badira.<ref>{{Erreferentzia | url=https://www.hiru.eus/eu/temas-de-estudio?p_p_auth=ycopn1Ft&p_p_id=101&p_p_lifecycle=0&p_p_state=maximized&p_p_mode=view&_101_struts_action=%2Fasset_publisher%2Fview_content&_101_returnToFullPageURL=%2Feu%2Ftemas-de-estudio&_101_assetEntryId=3895472&_101_type=content&_101_urlTitle=cast-zabalate | artikulua=Zabalate | aldizkaria=Hiru.eus}}</ref>

16:45, 12 iraila 2020ko berrikusketa

Zabalateko gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaZanbrana eta Araba
Koordenatuak42°40′13″N 2°50′02″W / 42.670297°N 2.833869°W / 42.670297; -2.833869
Map
Altitudea754 m, itsas mailaren gainetik
Ondarea

Zabalate XII. mendean Nafarroako Erresumako mendebaldeko muga babesten zuen hiribildu-gotorleku bat izan zen,[1] gaur egungo Arabaren hego-mendebaldean kokatua, Errioxako Autonomia Erkidegoarekiko muga egiten duen Ebro ibaitik 4 kilometro iparraldera. Haitz batean kokaturik, behean du egungo Zabalate herria.

Deskripzioa

Gaztelua 70 metro luze eta 6 metro zabal zen. Egun, uharka eta gorazarre-dorrearen hondarrak baino ez dira gelditzen. Antzinako bi metroko harresia desagerturik dago. Halere, gaztelua zenaren hondakinez gain, Erdi Aroko herriaren aztarna ikusgarriak kontserbatzen dira, batik bat mendebaldeko hiri-harresiari dagozkionak, multzo bat osatzen. [2].

Historia

Gaztelua, iparraldetik ikusita. Behean ezkerrean, Zabalateko Erdi Aroko hiribilduko (Portilla de Ibda) eraikin baten hondakinak.

Zabalate 939an agertzen da agirietan lehenengo aldiz, Portella izenez, baina ziur asko gotorlekua aurrekoa da; izan ere, han topaturiko aztarnak, Goi Erdi Arokoak ez ezik, Brontze Arokoak, Burdin Arokoak eta erromatarren garaikoak ere badira.[3]

1040an, Gartzea Santxez erregeak Portiella, Buradongo gaztelua eta beste zenbait ondasun bere emazte Estefaniari eman zizkion, ezkontza gutunean.[4] 1076ko krisialdiaren ondoren, nafarrek Araba (eta, harekin batera, gaztelua) galdu zuten, eta ez zuten berreskuratu Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoa eman arte.

1199an erresuma defendatu zuen gaztelar inbasioaren aurka.[5] Etsaiek ezin izan zituzten Trebiñuko gaztelua eta Zabalatekoa hartu, baina azkenean Inzuraren eta Miranda Argaren truke lortu zituzten.[4]

Epeka-epeka garrantzi estrategikoa galduz joan zen, eta XV. menderako hustuta zegoen.[6]

Egun, Arabako armarrian ageri da.[4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Aretxaga, Susana; Vives, Francisca. (2003ko abendua). Torres y Fortificaciones en Álava. Gasteizko Udala, 41 or..
  2. Arrieta Valverde, Antton.-Euskal Herriko gazteluak: Araba. Donostia: inp. Leitzaran Grafikak, 2018. orr, 203-207. ISBN 978-84-09-05418-3
  3. «Zabalate» Hiru.eus.
  4. a b c «Zabalateko gaztelua: Arabako armarrian agertzen dena» Argia 2005-10-02.
  5. (Gaztelaniaz) Sagredo, Iñaki. (2007). Navarra. Castillos que defendieron el Reino. Iruñea: Pamiela ISBN 978-84-7681-536-6..
  6. (Gaztelaniaz) «Castillo de Portilla» Castillosnet.

Kanpo estekak