Palindromo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Euskaraz: Ezegokia zen aipamen bat kendu: euskarazko palindromo luzeena; jada badaude askoz luzeagoak argitaratuak + Palindromo batzuk gehitu euskarazko zerrendara.
→‎Euskaraz: Esteka bat sartu
18. lerroa: 18. lerroa:
*Zerua urez.
*Zerua urez.
* ''Iker, ireki!''
* ''Iker, ireki!''
*[https://bigara.info/abere-ba-palindromo-liburua/ Abere ba].
*Abere ba.
*Amama.
*Amama.
*''[[Unanu]].''
*''[[Unanu]].''

21:02, 13 iraila 2020ko berrikusketa

Palindromo bat (grekotik, πάλιν (palin) "atzera" eta δρóμος (dromos) "itzuli") aurretik atzera eta atzetik aurrera berdin irakurtzen den hitz, zenbaki edo perpausa da. Palindromoak dira, adibidez, 18581 zenbakia, 2020/02/02 data edo amama hitza.

Palindromo adibideak

Euskaraz

  • Ze nekeza inori atea irekitzea eztikeria eta ironia zekenez.
  • Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase.
  • Nik enara neraman amaren aranekin.
  • Adarreko akerra barreka okerra da.
  • Animatuta bazen, ezabatuta mina!
  • Alu hauxe sexu ahula?
  • Utzi penak Ane, piztu!
  • Orea ore, eroa ero.
  • Autore erotua.
  • Inoren Ero Ni.
  • Atara zarata.
  • Zurrumurruz.
  • Zein? Ni ez.
  • Zerua urez.
  • Iker, ireki!
  • Abere ba.
  • Amama.
  • Unanu.
  • Ama.
  • Aia.

Beste hizkuntza batzuetan

  • Sé verla al revés (gaztelaniaz)
Badakit alderantziz ikusten.
  • Dábale arroz a la zorra el abad (gaztelaniaz)
Abadeak arroza ematen zion azeriari.
  • Esope reste ici et se repose (frantsesez)
Esopo hemen geratzen da eta atseden hartzen du.
  • A man, a plan, a canal: Panama! (ingelesez)
Gizon bat, plan bat, kanal bat: Panama!
  • In girum imus nocte et consumimur igni (latinez)
Gauez bueltak ematen ditugu eta suak kontsumitzen gaitu.
  • Sator Arepo tenet opera rotas (latinez)
Arepo ereileak trebetasunarekin gidatzen ditu gurpilak.

Gainera, azken palindromo hau karratu baten itxurarekin idatz daiteke eta bai horizontalki eta bai bertikalki irakur daiteke, irudian ikusten den bezala:

Ikus, gainera

Kanpo estekak