Materia ilun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Euskara zuzendu edo argitu
1. lerroa: 1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Kultura zientifikoa}}
{{HezkuntzaPrograma|Kultura zientifikoa}}
[[Fitxategi:CL0024+17.jpg|230px|thumb|Galaxia multzo honetan (CL0024+17) materia ilunaren grabitate eragina atzeman daiteke.]]
[[Fitxategi:CL0024+17.jpg|230px|thumb|Galaxia multzo honetan (CL0024+17) materia ilunaren grabitate eragina atzeman daiteke.]]
[[Astrofisika]]n, '''materia iluna''' [[erradiazio elektromagnetiko]]rik igortzen ez duen materia da. Beraz ezin dugu bere presentzia zuzenean nabaritu. Zenbait fenomeno [[astronomia|astronomiko]] ulertzeko materia arrunt nahikorik ez zegoela konturatzean, fisikariek, unibertsoak beste osagairen bat izan beharko zuela ondorioztatu zuten. Azken neurketek diotenez, neur ezina den osagai hori, [[unibertso]]ko materia osoaren %22 izango litzateke. Materia arrunta soilik %3-4 izanik. Geratzen den beste %75-a oraindik misteriotsuagoa den [[energia ilun]]ak beteko luke.
[[Astrofisika]]n, '''materia iluna''' [[erradiazio elektromagnetiko]]rik igortzen ez duen materia da. Beraz ezin dugu bere presentzia zuzenean nabaritu. Zenbait fenomeno [[astronomia|astronomiko]] ulertzeko materia arrunt nahikorik ez zegoela konturatzean, fisikariek, unibertsoak beste osagairen bat izan beharko zuela ondorioztatu zuten. Azken neurketek diotenez, neurtezina den osagai hori [[unibertso]]ko materia osoaren %22a izango litzateke, nahiz materia arrunta soilik %3-4 izan. Geratzen den beste %75a oraindik misteriotsuagoa den [[energia ilun]]ak beteko luke.


== Ideiaren historia ==
== Ideiaren historia ==

12:39, 14 iraila 2020ko berrikusketa

Galaxia multzo honetan (CL0024+17) materia ilunaren grabitate eragina atzeman daiteke.

Astrofisikan, materia iluna erradiazio elektromagnetikorik igortzen ez duen materia da. Beraz ezin dugu bere presentzia zuzenean nabaritu. Zenbait fenomeno astronomiko ulertzeko materia arrunt nahikorik ez zegoela konturatzean, fisikariek, unibertsoak beste osagairen bat izan beharko zuela ondorioztatu zuten. Azken neurketek diotenez, neurtezina den osagai hori unibertsoko materia osoaren %22a izango litzateke, nahiz materia arrunta soilik %3-4 izan. Geratzen den beste %75a oraindik misteriotsuagoa den energia ilunak beteko luke.

Ideiaren historia

Materia ilunaren lehen nabarmentasunetako bat Vera Rubinek aurkitu zuen 1970eko hamarkadan, galaxia espiralen errotazio-legeen bidez[1]. Galaxia horien izarrak eta gasa zentroaren inguruan biratzen dira, baina horien abiadura ez da gutxitzen zentrotik urrundu ahala, galaxiaren masa gehiena bere izarren eta gasaren orbiten barruan dagoenean espero den bezala. Izan ere, horrelakoa da planeten portaera normala: Uranoren Eguzkiarekiko errotazio-abiadura txikiagoa da Lurrarena baino. Baina galaxia espiraletan, zentrotik urrunen dagoen materia argidunak gertu dauden izarren errotazio-abiadura bera izan ohi du. Horrek bi esanahi izan ditzake: batetik, Newtonen eta Einsteinen grabitazio-legeek eskala galaktikoetan huts egiten dutela —izan ere, zenbait talde Newtonen dinamikaren legeen aldaketak lantzen ari dira materia ilunaren hipotesia baztertzeko—; bestetik, galaxiek badutela argiduna ez den osagai zabal bat, eta osagai horrek (halo iluna) galaxien masaren %50 eta 90 bitarte duela gutxienez.

Multzoetan dauden galaxien elkarrekiko mugimenduen bidez ere neurtu da materia ilunaren eragina. Sistema masibo horietan, isolatuta dauden galaxietan baino 10 bat aldiz handiagoa da materia ilunaren osagaia. Unibertso osoaren dinamikan ere nabarmendu da materia ilunaren eragina: unibertsoaren espantsioa balaztatzen du atomoz egindakoa baino 6 aldiz masiboagoa den materia-osagai batek.

Unibertsoan dagoen barioi-dentsitatea atomo arinen (hidrogeno, helio, litio) ugaritasunaren bidez ezagutzen da. Elementu horiek Big Bangean sintetizatu ziren lehenengoz. Haien ugaritasuna izar-belaunaldi gutxi sustatu dituzten astroetan neurtu da, eta horiek Big Bangean lortu ahal izateko gaur egungo unibertsoaren barioien dentsitateak hidrogeno-atomo bat lau metro kubikoko izan behar du. Galaxia-multzoen eta unibertsoaren dinamikaren bidez neurtutako masa dentsitatea aurresandako barioiena baino 7 bat aldiz handiagoa denez, uste da masa gehiena ez-barionikoa den osagai batean dagoela.

1990eko hamarkadan, kolapsaturik egon zitezkeen astro ilunak bilatu zituzten talde batzuek Esne Bidearen haloan eta gure sateliteak diren Magallaesen hodeietan. Gorputz kolapsatuen atzetik murgil zitezkeen izarren magnifikazio grabitatorioa bilatu zuten behaketa haietan, baina ez zituzten magnifikazio-kasu asko aurkitu. Behaketa horien arabera, Esne Bidearen masaren %20, gehienez ere, 0,1-0,9 eguzki-masako astro kolapsatu ilunetan egon daiteke, eta horietako gehienak nano marroiak (Jupiterren moduko "huts egindako izarrak"), neutroi-izarrak eta izarren zulo beltzak dira; beraz, materia barionikoz egindakoak.

Materia iluna azaltzeko, teoria asko daude: Newtonen dinamikaren aldaketez gain, fenomeno kuantikoak eta grabitazioak sor dezaketen grabitazio-interakzioaren aldaketak, Bose-Einstein kondentsatuak sor ditzakeen eremu eskalar klasikoak, eta, gaur egun begiko hautagaia dena, elkarren arteko interakzio gutxi duten partikula astunak, oraindik detektatu ez direnak (WIMP direlakoak, ingelesezko Weakly Interacting Massive Particle terminotik). Hondoko mikrouhin-erradiazioaren anisotropiatik gure inguruan behatzen diren estrukturak (galaxiak, galaxia-multzoak, hormak eta zuloak) eraiki ahal izateko, materia ilunak ez-erlatibista izan behar du; bestela, estruktura txikiak eta ertainak ezabatu egiten dira abiadura handiko partikulen bidez. Horrenbestez, partikula horiek, izatez, astunak dira, eta, askotan, materia ilunari materia ilun hotz ere esaten zaio. Teorizatu diren WIMPen artean, axioiak eta partikula supersimetrikoak, neutralinoak barne, dira begikoak. Partikula horiek ez dira partikula-eremu estandarraren familiakoak, baina supersimetria-teoriek egindako eremu estandarraren hedapenetan agertzen dira. Dena den, oraindik laborategietan ez da aurkitu horrelako partikularik, eta, beraz, materia ilunaren izaera frogatzeke dago; gainera, materia ilunaren izatea bera hipotesitzat hartu behar da oraindik, nahiz eta hipotesi hau oso onartuta egon.

Frogak

Galaxien azterketa

Hauen errotazioak, bertan izar edota planeta moduan dagoen materia arruntaren gainean kanporanzko indarra eragiten du. Konputatu diren modelo matematikoek erakusten dutenez ez dago galaxiak loturik mantenduko lituzkeen grabitazio indar nahikorik. Gainera, planetekin gertatzen den antzera, erdigunetik urrun edo galaxien mugetan dauden argizagien errotazioak, erdigunetik hurbilago daudenak baino biraketa abiadura txikiagoa izan beharko lukete. Baina, ikusi denez, hauen abiadura oso antzekoa da. Bi arazo hauek gainditzeko, materia iluna beharrezkoa da. Honek emango bailuke aportazio grabitazional nahikoa, lehen aipatutako proportzioetan.

Hondoko mikrouhinen eradiazioa

Hondoko mikrouhinen erradiazio kosmikoa aztertuta, askoz konplexuagoa izanik, materia beltzaren existentzia ere ondoriozta daiteke. Gainera hemendik ateratako datuek materia proportzio berak iragartzen ditu. Espazio barrenetik datozen mikrouhin hauek unibertsoaren lehen garaiari buruz informazio asko ematen du. Hasierako baldintza horietatik gaur egun ikusten dugun unibertsoaren egitura ulertzeko prozesuetan, materia iluna beharrezkoa da.

Unibertsoaren osaketa irudikatzen duen sektore-diagrama bat. Zatirik handienak energia ilunak betetzen duela kalkulatzen da. Materia ilunak unibertsoaren % 20 baino zati handiagoa betetzen duela uste da.

Erreferentziak

  1. Testu honen pasarte batzuk Elhuyar Fundazioak egindako ZTHiztegian oinarritu dira. Testu hori hemen dago eskuragarri eta cc-by-sa lizentziarekin argitaratuta dago. Egilea Itziar Aretxaga da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak