Prisko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa: 12. lerroa:


{{bizialdia|?|?|Prisko}}
{{bizialdia|?|?|Prisko}}

[[Kategoria:Antzinako Erromako politikariak]]
[[Kategoria:Antzinako Erromako politikariak]]

13:34, 16 iraila 2020ko berrikusketa

Prisko
imperial office holder (en) Itzuli


Praetorian prefect (en) Itzuli


Erromatar gobernadorea

Bizitza
JaiotzaDamasko, III. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza249 ( urte)
Familia
AitaJulius Marinus
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra

Prisko, latinez Gaius Julius Priscus, Erromako jenerala izan zen, zeinek, Deziok Filipo Arabiarra (Priskoren anaia) boteretik kentzean, tronua bere buruarentzat aldarrikatu zuen.

Siriako probintzian jaioa, aitaren izenak ezezaguna darraio, nahiz eta eskualdeko garrantzi samarreko hiritarra omen zen. Filipo Arabiarra enperadorea Priskoren anaia izan zen. Prisko zaharragoa omen zen, anaiari politikan sartzeko ateak zabaldu baitzizkion.

242 inguruan, Prisko Pretoriar Goardian sartu zen, Gordiano III.aren agintaldian. Timesiteo, pretoriarren prefektua hil zenean, Priskok anaia prefektu berria izenda zezaten lortu zuen. Urtebete batean, Prisko eta Filipo Arabiarra Inperioko de factoko gobernatzaileak izan ziren, Gordiano III.aren atzetik.

244an, Gordiano III matxinatutako soldaduek hil zuten, eta Filipo Arabiarra enperadore berria bihurtu zen. Priskok ekialdean jarraitu zuen, egundoko boterea eskuetan (inskripzioetan rector Orientis bezala agertzen da) partiarrei aurre egin ahal izateko. Priskoren politikak Iotapianoren matxinada eragin zuen, baina Priskok bertan behera utzi ahal izan zuen.

Filipo Arabiarra Deziok garaitutakoan, Priskok bere burua izendatu zuen enperadore. Deziok ezin izan zuen matxinada hori berehala kontrolatu, eta Priskok indarrak bildu ahal izan zituen. Dezioaren aurka egiteko, godoekin bat egin zuen, hauek Mesia probintzia erasotzen ari zirela. Dezio hil zen arren, Priskok ez zuen arrakastarik izan. Ziurrenik Treboniano Galoren agintaldian hil zen.