Frida Kahlo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 83.213.113.8 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Wiki13 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.4]
2. lerroa: 2. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}


'''Frida Kahlo '''([[Coyoacán]], [[Mexiko Hiria]], [[Mexiko]], [[1907]]ko [[uztailaren 6]]a – [[1954]]ko [[uztailaren 13]]a), [[margolaritza|margolaria]] izan zen, bere autorretratuengatik ospetsua.
Magoalejandro


== Bizitza ==
== Bizitza ==

11:30, 24 iraila 2020ko berrikusketa

Frida Kahlo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMagdalena Carmen Frida Kahlo Calderón
JaiotzaCoyoacán (en) Itzuli eta Mexiko Hiria1907ko uztailaren 6a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaCoyoacán (en) Itzuli eta Mexiko Hiria1954ko uztailaren 13a (47 urte)
Hobiratze lekuaCoyoacán
Heriotza moduaberezko heriotza: bronkopneumonia
Biriketako Tronboenbolismoa
Flebitisa
Familia
AitaGuillermo Kahlo
Ezkontidea(k)Diego Rivera  (1929ko abuztuaren 21a -  1939ko azaroaren 6a)
Diego Rivera  (1940 -  1954)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Mexiko Hiria
Detroit
San Frantzisko eta New York
Lan nabarmenak
Mugimenduasurrealismoa
errealismo magikoa
Genero artistikoaerretratua
Autorretratua
erretratua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Mexikar Alderdi Komunista

IMDB: nm1085710 Twitter: FridaKahlo Musicbrainz: 15bd9f83-0073-432c-b1a4-0c3a6fa1e3b9 Discogs: 2466060 Find a Grave: 18873 Edit the value on Wikidata

Frida Kahlo (Coyoacán, Mexiko Hiria, Mexiko, 1907ko uztailaren 6a1954ko uztailaren 13a), margolaria izan zen, bere autorretratuengatik ospetsua.

Bizitza

Haurtzaroa eta gaztaroa

Magdalena Carmen Frida Kahlo Calderon uztailaren 6an jaio zen, Coyoacánen (Mexiko Hiria, Mexiko). Lau ahizparen arteko hirugarrena zen; Alemaniatik emigratutako judu hungariarra zuen aita eta mexikar mestizo katolikoa ama. Urte horretan, Picassok Avignongo andereñoak pintatu zuen, kubismoari sorrera emanez. Handik hiru urtera, 1910.ean Mexikoko Iraultza hasiko da, Frida iraultzaren gertaeren testigu izango da, honek bere pentsatzeko eran eragin zuzena izango du. 13 urterekin ikasleen organizazio ezkertiarrean militatzen hasiko baita, 17 urterekin gazte komunisten afiliatu egingo da. Sei urterekin Eskola Alemanean sartuko dute gurasoek eta urte horretan Poliomielitisak jo eta herren txikia utzi zion eskuineko zangoan. Ezin izango du gaitza berdindu, zango bat bestea baino meheago geratuko zaio. Gainontzeko umeen trufagai izango zen eskolan eta konplexuak jota biziko zen aurrerantzean. Sobietar iraultza biziko du gertutik eta arreta osoz eta Lehen Mundu Gerraren amaieraren testigu ere izango da. 15 urterekin “Prepa” eskolan sartuko da; 2000 ikasleren arteko 35 nesketako bat zen, medikuntza ikasi nahi zuena. Bertan mural bat margotzen zegoela ikusi zuen lehenengo aldiz Diego Rivera muralista mexikar ospetsua. Fridari oso gazterik ezagutuko zaizkio harremanak, nola mutilekin hala neskekin, baina guztien artean ikaskide zuen Alejandro Gomez Arias-ekin izan zuena gogoangarrienetako bat da.

Istripua

1925eko irailaren 17an, Alejandro eta Frida eskolatik Coyocanera zihoazela, tranbia bat jo zuen biak zeramatzan autobusak. Fridaren diagnostikoa ez zen batere ona: orno-hezurrak, saihetsak, hausturak, aldaka apurtuta ... istripu honek zeharo baldintzatuko du Fridaren bizitza, 34 ebakuntza egingo dizkiote eta urteak emango ditu ohean etzanda, igeltsuzko gerruntzeak ere eraman behar izango ditu. Ordu luzeak eman behar izan zituen bere gelan. Fridaren asperraldia alaitzeko, bere ahizpak, logelako sabaian ispilu bat jartzea otu zitzaion. Fridak, bere buruaren isla ikusita laster hatuko du bere autorretratua egiteko erabakia, aitari pintura zaharrak eskatuta. Gurasoek asto bat egingo diote, mihiseei eusteko.

Heldutasuna eta ospea

Frida Kahlo, bere senar Diego Riverarekin

Sasoi horretan, Mexikon, mugimendu artistiko berri bat sortu zen, Europako modeloak atzean uzteko asmoz eta arte estilo independente berri bat sortuz, kultura mexikarraren sustrai eta folklorean oinarrituz. 1927. Urtearen amaiera, Frida ia guztiz osatuta zegoen eta artista talde berri honetara batu zen 1928an. Bertako jendearen bitartez ezagutuko zuen Diego Rivera muralista. Diegok Fridarengan izandako eragina ezin daiteke ukatu baina Fridak bere artearen independentzia lortzea lortu zuen bere obren ezaugarriak originalak zirela oso. Gutxinaka-gutxinaka bereizten joan zen, ez bakarrik Riveraren emaztea izateagatik, bere izaera pertsonalagatik batik-bat. Mexikoko jantzi mitikoak erabiltzen hasi zen, tehaiantepec deiturikoak. Orrazteko zuen era propioarekin bat. 1930.ean EEBB joan ziren biak, Diegoren enkarguak zirela eta. Bertan hasiko dira Fridaren bizitzan sufrimendu handia eragindako gertaera: abortuak. Handik hiru urtera, euren aberrira bueltatu ziren. Urte honetan beste abortu bat nozitu zuen Fridak, eta Diego eta bere ahizpa Cristina elkarrekin zebiltzala jakitean, alde egin zuen, harremana hautsiz. 1937.urtean, Espainiako Gerra Zibila hasita zegoela, Trotski senar-emazteak iritsi ziren Mexikora, Fridaren familiaren Etxe Urdinean kokatuta. Bertan hasiko da Frida eta Sobietar Batasuneko buruzagiaren arteko maitasun- harreman laburra. Urte bat geroago, André Breton, Surrealismoaren aitzindaria heldu zen Mexikora. Kahloren lana ezagutu eta miretsi zuen. Orduan hasiko dira Fridaren lehen salmenta garrantzitsuak eta bakarkako erakusketa New Yorken. 1939an Parisera joan zen, beste erakusketa bat izan baitzuen. Bertan surrealistak ezagutu zituen baina bere osasun egoera delikatua zenez gero Mexikora bueltatu behar izan zen. Ospea eta arrakasta irabazia zuen Fridak, baina baita depresioa eta osasun arazoak ere. 1940an Trotski hil zuten eta Frida atxilotuta eraman zuten bi egunez, hilketaren susmagarri baitzen. Geroxeago, San Frantziskora joan eta bigarren aldiz ezkondu zen Diego Riverarekin. Bigarren ezkontza eta urte bat geroago Guillermo aita hil zitzaion eta senar emazteak Etxe Urdinean jarriko da bizitzen.

Frida Kahloen etxea

Mexikoko Hezkuntza Ministerioaren eskolan klaseak ematen hasi zen baina osasun arazoengatik etxean segitu behar izan zuen. Gobernuak sari bat eman zion Moises koadroagatik. Retrato de Cristina, mi hermana koadroaren inguruan, Picassok honela idatzi zion Diego Riverari:«Begira aurpegi honi. Ez zu, ez ni, ezta Derain ere ez da gara honela pintatzeko gauza»[1]. Baina ebakuntza gehiago egin behar izan zituen New Yorken eta mina kentzeko morfina eman zioten, honek menpekotasuna sortuko diona. Guerra Hotzaren hasiera emango da eta Mexikoko Alderdi Komunistan sartuko da berriro Frida. Urtebetean zazpi ebakuntza egin zizkioten eta ia etengabe egongo da ingresatuta. Geroztik, aulki gurpildunean ibili beharko du beti, erizain, botika eta drogen artean; baina bere ofizioari eutsiko dio, ez dio margotzeari utziko. 1953. urtean Mexikon inoiz egin zioten bakarkako erakusketa bakarra zabaldu zen; inauguraziora bere ohean etzanda eraman zuten. Birikietako gaitzez ingresatuta; uztailaren 3an, medikuen esanaren kontra, Ameriketako Estatu Batuek Guatemalan antolaturiko estatu-kolpearen aurkako manifestazioan hartuko du parte eta handik egun gutxira, hilda aurkituko dute ohean, 1954ko uztailaren 13an.

Handik lau urtera, luzaroan Kahlo familiaren bizileku izandako Etxe Urdina, Frida Kahlo museoa bihurtuko da.

Zinema

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) SensacionesMaravillosas (Noiz kontsultatua: 2017-1-15).

Bibliografia

  • La otra historia del arte: Heterodoxos, raros y olvidados. Instituto de Cultura. Fundación Mapfre.
  • Mujer, ideología y arte. Ideología y política en Frida Kahlo y Diego Rivera. Eli Bartra.
  • FRIDA KAHLO / 1907-2007. Instituto Nacional de Bellas Artes.
  • Frida Kahlo, Biografiak, Elkarlanean.