Edukira joan

«Torquato Tasso»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Tassoren haurtzaroa familiaren ezbeharrek markatua izan zen. [[1552]]. urtean aita, olerkaria hura ere, erbesteratu egin zuten [[Napoliko Erresuma]]tik, eta familiari ondasun guztiak kendu zizkioten. Aitak [[Erroma]]ra alde egin zuen, eta [[1556]]an ama hil zitzaiolarik, bertara abiatu zen Torquato ere, aitarengana. Harrezkero, hainbat hiritan bizi izan ziren: [[Urbino]], [[Venezia]], [[Padua]], [[Ferrara]], eta abar.
 
[[1560]]an [[Padua]]ra bidali zuten legeak ikastera, eta [[1565]]ean [[Este (Italiako leinu historikoa)|Esteko etxearen]] zerbitzuan hasi zen lanean, [[Ferrara]]n. Haiek izan ziren Tassoren bizitzako urterik zoriontsuenak. Tassok gaztetan erakutsi zuen literaturarako zaletasuna, eta Esteko etxearentzat lan egin zuen urteetan izan zuen idazle gisa garairik oparoena. Orduan idatzi zituen, besteak beste, bere lan nagusiak: ''Aminta'', [[1573]]an gortean aurkeztua eta, batez ere, ''Gerusalemme liberata'' («Jerusalem askatua», [[1575]]), bere maisulana.
 
''Jerusalem askatua'' obra handia amaitu zuen urtean adimen-eritasun larri baten zantzuak antzematen hasi zitzaizkion, ordea. [[Kontrarreforma]]ren garaian Italian bizi zen klima izpiritualak eragindako erlijioarekiko obsesio moduko batek eragin zion ondoez hura; [[Inkisizioa]]ren aurrean bere burua heretiko gisa salatzera eramaten zuen eritasun hark, eta jazarpen mania eragin zion.
2000 errimatik gora ere utzi zituen, maitasunari, grinari, itxaropenari, atsekabeari eta abarri buruzkoak. [[Francesco Petrarca|Petrarcaren]] erestiari jarraitu zion, baina ordu arteko joera klasizistari estilizazio poetikorako joera erantsi zion. Obra hori [[Giacomo Leopardi]]ren aitzindaritzat hartu izan da.
 
[[1586]]an, Santa Ana erietxetik atera zenean, sorkuntzarako sena berpiztu zitzaion eta ''Torrismondo'' trajedia idatzi zuen, [[Mantua]]n. Hurrengo urteetan ''Le sette giornate del mondo creato'' ([[1592]]-[[1594]], «Munduaren sorkuntzako zazpi egunak») eta ''Discorsi del poema eroico'' ([[1595]], «Olerki heroikoari buruzko diskurtsoa») aurkeztu zituen, besteak beste. Beste poema erlijioso batzuk ere idatzi zituen: ''Lagrime di Maria Vergine'' («Ama Birjinaren malkoak»), ''Lagrime di Gesù Cristo'' («Jesu Kristoren malkoak») eta ''Monte Oliveto'' ([[1605]], «Olibete mendia»).
 
Tassoren obra [[literatura barrokoa]]ren aitzindaritzat har daiteke, eta eragin handia izan zuen geroagoko italiar olerkaritzaren bilakaeran. Leopardiren ereduetako bat izan zen eta eragina izan zuen orobat [[XIX. mendea|XIX.]] eta [[XX. mende]]etako olerkari askotan. ''Jerusalem askatua'' obra hainbat hizkuntzatara itzuli zen eta idazle askok imitatu zuten Europan zehar.
 
{{bizialdia|1544ko|1595eko|Tasso, Torquato}}
 
[[Kategoria:Italierazko idazleak]]
[[Kategoria:Italiako poetak]]