Jump to content

«Erromatar Inperioa»: berrikuspenen arteko aldeak

9.991 bytes added ,  Duela 5 hilabete
t
83.213.113.8 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t (83.213.113.8 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.4]
{{Wikipedia1000}}
{{HezkuntzaPrograma|Kultura klasikoa}}
 
BERMUDEZ LISTO
 
,ENSI TONTISIMO
{{Antzinako herrialde infotaula
| izena= Erromatar Inperioa
[[Fitxategi:Roman_Empire_Map.png|thumb|350px|[[Trajano|Traianok]] lortu zuen [[Erromatar Inperioa|Erromatar Inperioko]] zabalkuntza handiena.]]
[[Fitxategi:Caesar.jpg|thumb|Gaio [[Julio Zesar]].]]
'''Erromatar Inperioa'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[latin]]ez: ''Imperium Romanum'') [[Zesar Augusto|Augustok]] sortu eta hurrengo mendeetan Antzinako [[Erroma]]ko agintariek erabili zuten sistema politikoa da. Historialariek bitan banandu dute Erromatar Inperioa: [[Printzipatua]]n eta [[Dominatua]]n. Lehengoan, enperadorearen botere absolutua Errepublikako ohituren azpian ezkutatzen zen. Dominatuan, berriz, botere inperiala argiago erakusten zen, urrezko koroen eta erritu sakratuen bidez.
*
 
*{{es}}: [https://www.youtube.com/watch?v=UF_yHrFP1Ls Erromatar Inperioa Youtuben hamar minututan.]
Halaber, Erromatar Inperioa esapideak [[Erroma]]ren menpe zegoen eremua ere adierazten du. Hiriaren hedapena inperioa sortu baino askoz lehenago hasi zen, baina zabalkuntza handiena sistema inperialarekin lortu zen, [[Trajano|Traianoren]] agintaldian hain zuzen ere. Garai horretan, erromatarrek, gutxi gorabehera 5.900.000 km² zituzten haien menpe. Hortaz, [[Europa]]ko Antzinateko Inperiorik handiena bilakatu zen erromatarrena.
*{{es}}: [https://www.youtube.com/playlist?list=PLtrPXV54DcNlFBH6MRn8XMV-XquxVoEX5 Bideoak Youtuben.]
 
== Sorrera ==
 
[[K.a. I. mendea]]ren erdialdean, [[Julio Zesar]]rek, [[Ponpeio]]k eta [[Marko Lizinio Kraso|Krasok]] hitzarmen sekretua, [[Lehen Triunbiratua|Lehen Triunbiratoa]], osatu zuten, Errepublika haien menpe gera zedin. Nolanahi ere, jelosiak sortu ziren haien artean, eta borrokatzeari ekin zioten berriz erromatarrek. [[Julio Zesar|Zesar]], garaile aterata, diktadore bilakatu zen. Hala ere, K.a. 44an, bere laguntzaile batzuek, [[Marko Bruto|Brutok]] eta [[Kasio]]k besteak beste, [[Julio Zesar|Zesar]] hil zuten, Zesarrek monarkia berreiz ezarri nahi zuelakoan. Hiltzaileen kontra egiteko, [[Bigarren Triunbiratua|Bigarren Triunbiratoa]] osatu zuten zesartar garrantzitsuenek: [[Zesar Augusto|Oktaviok]], [[Marko Emilio Lepido|Lepidok]] eta [[Marko Antonio]]k. Berriro, nagusitasuna bilatu nahian, haien artean mendeko hirugarren gerra zibila piztu zen. K.a. 31n, Actium batailaren ostean, [[Zesar Augusto|Oktavio]] Erromako buru bakarra bihurtu zen.<ref>https://mihistoriauniversal.com/edad-antigua/imperio-romano/</ref>
 
Arerio guztiak garaituta, [[Zesar Augusto|Augustok]] botere osoa bereganatu zuen, [[Erromatar Errepublika|Errepublikako]] ohiturei eta erei eutsi bazien ere. Ondorengoa, [[Tiberio]], hautatu zuen, [[Julio-Klaudiar leinua]] sortuz. [[Erroma]]ren menpeko lurraldea zabaldu zen, eta barneko segurtasunak jarraitu zuen, enperadoreen ustelkeriak ustelkeria.
 
== Gailurra ==
 
[[Flaviar leinu]]ak lekukoa hartu zuen. Hurrengoa [[Antoniar leinu]]a izan zen, zeinekin Inperioak zenit politiko, ekonomiko eta kulturala lortu zuen. [[Trajano|Traianok]], [[Dazia]] konkistatzerakoan, bertako urre-meatzeak bereganatzeaz gain, Inperioko zabalkuntza handiena lortu zuen.
 
[[180]] eta [[235]] bitartean, [[Severar leinu]]an zehar, armadak gero eta botere gehiago eskuratu zuen. Ondorengotza armada edo [[Pretoriar Guardia|Pretoriar Goardiaren]] esku geratu zen. Beste kausa batzuekin batera, horrek [[III. mendeko krisialdia]] eragin zuen.
 
Krisialdia [[Diokleziano]]k [[Tetrarkia]] osatu zuenean bukatu zen. Inperioa lau zatitan banatu zuen, errazago goberna zezaten. Hala ere, aldi bereko enperadoreek haien kontra borrokatu zuten gailentasunaren bila. [[Teodosio I.a Handia|Teodosioren]] heriotzarekin, betiko erdibitu zen Inperioa. Mendebaldeko erdia, barbaroen etengabeko erasopean [[476]]ko [[irailaren 4]]an desagertu zen, [[Odoakro]] germaniarrak azken enperadorea, [[Romulo Augustulo]] boteretik bota zuenean. Ekialdeko erdiak zorte handiagoa izan zuen. [[Bizantziar Inperioa|Bizantzioko Inperioa]] bihurtuta (hiriburua Bizantzion edo Konstantinoplan baitzegoen) 1.000 urte gehiago iraun zuen.
 
== Erromatar Inperioaren gainbehera ==
{{sakontzeko|Erromatar Inperioaren gainbehera}}
[[Arbogasto]] jeneralak eta [[Eugenio (umorista)|Eugenio]] haren gramatikazko irakasleak [[Valentiniano II.a]] [[erromatar enperadoreen zerrenda|enperadorea]] 392an hil egin zuten. Arbogasto jenerala jentila zen eta jentiltasuna Erroman berrezarri nahi zuen. Hala ere, inperioren ekialdeko zatian beste enperadore bat zeukaten, [[Teodosio I.a Handia|Teodosio I.]] alegia. Beraz, armada bat prestatu zuten eta haren aurka egitea erabaki zuten. 394. urtean bi armadek [[Frigidusko gudua|elkar borrokatu zuten Frijido ibaian]]. Teodosiorenak garaitu zuen eta Eugeniori lepoa moztu zioten. Arbogastok, bestalde, bere buruaz beste egin zuen. Hala, inperioak berriro buru bakar bat izan zuen: Teodosio.
Horrek mendebaldean [[Flavius Stilicho|Estilikon]] jatorri barbaroko jenerala jarri zuen. 395. urtean Teodosio I.a zendu zen Milanen, inperioaren hiriburua zena. Haren heriotzarekin batera inperioaren betirako zatiketa etorriko zen. Bi seme gazte-gazteak zituen: [[Honorio]] eta [[Arkadio]]. Gazteegiak zirenez, ezin zuten gobernatu eta hura zela kausa, jeneral bana zeukaten tutore gisa. Honoriori mendebaldea zegokion eta esan dugunaren arabera Estilikon zeukan tutore. Ekialdea, bestetik, Arkadiori egokitu zitzaion eta [[Rufino (kontsula)|Flavio Rufino]] zeukan tutore.
 
== Gobernu sistema ==
=== Enperadorea ===
Enperadorearen botereak legezko oinarria zeukan, tribunoen eta prokontsulen botereak baitzituen (''potestas tribunicia'' eta ''imperium proconsulare''). Tribunoen botereak ([[Erromatar Errepublika|Errepublikako]] [[plebeko tribuno]]en bezalakoak) enperadore sakratu bilakatzen zuten, eta Erromako gobernu zibilaren gaineko ahalmena ematen zion, tartean [[Erromako Senatua|Senatuko]] burua izatekoa eta hango bilkurak zuzentzekoa.
 
Prokontsulen botereak (Errepublikako gobernatzaile militarren bezalakoak) agintea ematen zion erromatar armadaren gainean. Halaber, Errepublika garaian Senatuari eta biltzarrei eman zitzaien botereak zituen enperadoreak, besteak beste, [[gerra]] deklaratzeko eskubidea, edo itunak berrestekoa, edo kanpoko liderrekin negoziatzekoa.
 
Lehen zentsoreek egiten zituzten betebeharrak ere egiten ahal zituen enperadoreak, hala nola senatuaren kidetza kontrolatzea. Horretaz gain, enperadoreak instituzio erlijiosoak zituen bere mende, zeren, enperadorea izanik, ''Pontifex Maximus'' titulua baitzeukan eta lau apezetxe nagusietako kidea baitzen.
 
Legezko xehetasun horiek Inperioaren lehendabiziko urteetan zehar zehaztu ziren, baina, denborak aurrera egin ahala galdu egin ziren, eta enperadorearen boterea gero eta monarkikoagoa bilakatu zen. Praktikan, enperadorearen botere eta autoritate nagusia armada bere mende izateak ematen zion. Enperadoreak ordaintzen zien soldaduei, eta horiek, urtero, zin egin behar izaten zioten.
 
Enperadorea hiltzen zen bakoitzean, egonezina nagusitzen zen modu batean edo bestean. Teorian, senatuari zegokion hurrengo enperadorea izendatzea, baina enperadore gehienek hautatu zuten ondorengoa, gehienbat senide bat. Enperadore berriak bilatu behar zuen gizarteak eta armadak onartzen zutela, panorama politikoa egonkortzeko.
 
== Armada ==
Armadaren aginte gorena enperadoreari zegokion. Probintzietan, gobernadore probintzialari zegokion agintea (baina hau, aldi berean, enperadorearen menpe zegoen, nahi zuenean baztertu zezakeena), aldi baterako enperadoreak ere bere gain har zezakeelarik. [[Erromatar legio|Legioen]] kopurua garai inperial osoan aldatu zen, gehienezko kopurua hogeita hamarretik gertu zegoelarik.
 
Zaldun eta senatarien klase altuak armadatik desagertuz joan ziren, eta legioak hiritarren artean errekrutatu behar ziren, lehenik [[Italia]]n eta gero pixkanaka kantonatuta zeuden probintzietan ([[mauro]]ak, [[traziar]]rak eta batez ere [[iliriar]]rak nabarmendu ziren), honela, [[Adriano]]tik, erreklutamendua, ia soilik legioa zerbitzatzen zen probintzietan egin zen; azkenik, mertzenarioetara jo zen. Proletarioen sarrerarekin armada profesionalizatu egin zen, soldadu hauek [[matxinada]] eta arpilaketarako erraztasun gehiago zuten arren. Igoerak merituengatik, mesedeengatik edo diruagatik irabazten ziren. Zerbitzu-denbora handituz joan zen pixkanaka, eta ez ziren salbuespenezkoak hogeita hamar urte edo gehiagoko zerbitzuak; horren ondoren, sari ekonomikoa, [[Civitas|herritartasuna]] eta pribilegioak lortzen ziren, hala nola udal-kargu batzuk eskuratzea.
 
Legioak armategiak (''armamentos'') eta fabrikazio eta konponketa tailerrak zituen. Soldaduek soldata bat jasotzen zuten, inperioko dohainak, tronurako sarrera, jaiak edo matxinadak, opariak (''stillaturae'') eta gerrako harrapakina zirela eta. Eguneroko janari anoa hazten joan zen, eta [[gari]]a, [[gatz]]a, [[ardo]]a, [[ozpin]]a, [[haragi]] freskoa eta haragi gazia ematen zitzaion.
 
Kanpalekuak plaza indartsu bihurtu ziren. Harresiak eta dorreak zituzten, eta barrutik lau zatitan banatzen ziren, bi bide perpendikularrez markatuak. Bainugela, bilera-gela, kaperak, bulegoak, kartzela, ospitalea eta biltegiak zituzten. Merkatariak, artistak, prostitutak eta beste batzuk beren inguruetara joaten ziren eta hiri-pilaketak eratzen ziren, eta kanpoko auzoak hazten ziren biztanle zibilentzat (''canabae''), bainu-etxeekin, anfiteatroekin eta beste eraikin publiko batzuekin. Inguruko lurrak ganadurako larre gisa erabiltzen ziren, eta horiek inguruko nekazariei alokatzen zitzaizkien.
 
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
 
* [[Antzinako Erroma]]
* [[Erromatar Errepublika]]
* [[Erromatar enperadoreen zerrenda|Erromatar Enperadoreen zerrenda]]
* [[Erromatar Inperioko probintziak]]
* [[Antzinako Erromako erlijioa|Erromako erlijioa]]
* [[Erromako historia|Erromako Historia]]
* [[Erromatar Inperioko hizkuntzak]]
 
== Oharrak ==
{{erreferentzia zerrenda|taldea=Oharra}}
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo estekak ==
* [https://fr.slideshare.net/matxutxa/erromatar-inperioa-23280483 Erromatar Inperioa Slide Sharen.]
* {{en}}: [http://dare.ht.lu.se Erromatar Inperioaren atlasa.]
* {{en}}: [https://web.archive.org/web/20120831060912/http://web.upmf-grenoble.fr/Haiti/Cours/Ak/ The Roman Law Library.]
* {{fr}}: [http://www.empereurs-romains.net Erromatar enperadoreak.]
* {{es}}: [https://www.youtube.com/watch?v=UF_yHrFP1Ls Erromatar Inperioa Youtuben hamar minututan.]
* {{es}}: [https://www.youtube.com/playlist?list=PLtrPXV54DcNlFBH6MRn8XMV-XquxVoEX5 Bideoak Youtuben.]
{{commonskat}}
{{Autoritate kontrola}}
466

edits