Herio (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
34. lerroa: 34. lerroa:


==== Heriotzaren igarlea ====
==== Heriotzaren igarlea ====
Elezaharren arabera Erioren papera hildakoak beste mundura eramatea da. Baina ez du inor hiltzen, hil zorian dagoenaren ondoan agertzen da besterik ez, ikus dezaketenak gaixoak sendatu edo hilko diren igarri dezakete Herio gertu dagoen edo ez ikusita.
Elezaharren arabera Erioren papera hildakoak beste mundura eramatea da. Baina ez du inor hiltzen, hil zorian dagoenaren ondoan agertzen da besterik ez. Ikus dezaketenek gaixoak sendatu edo hilko diren igarri dezakete Herio gaixotik gertu dagoen edo ez ikusita.

Txakurren zaunkak eta uluak Erioren gertutasuna adierazi dezake, hori sinesten dutenok "''Erioa urbil da''" diote.<ref>{{erreferentzia|izena=José|abizena=Dueso|urtea=1999|izenburua=El mundo encantado de los vascos|argitaletxea=José Dueso|orrialdea=76|orrialdeak=|ISBN=84-89979-68-5|hizkuntza=es}}</ref>

18:36, 8 azaroa 2020ko berrikusketa

Heriotzaren irudikapena Trier-eko katedralean
Heriotzaren irudikapena Trier-eko katedralean

Herio, Erio, beste kulturetan aurkitu daiteken heriotzaren "izaki" irudikapena da. Heriotzarekin erlazionatzen dan pertsonaia Jainko bezala gurtua ere izan da beste garai eta kulturetan.

Heriotza maiz irudikatzen da indar pertsonifikatu gisa. Mitologia batzuetan biktimaren heriotza eragiten du pertsona horren arima biltzera etorrita. Beste sinesmen batzuen arabera, Heriotzaren Espektroa psikopompo bat besterik ez da, arimaren eta gorputzaren arteko azken loturak eteteko eta hildakoa beste mundura bideratzeko balio duena, biktima noiz edo nola hiltzen den kontrolatu gabe. Heriotza gehienetan gizonezkoen moduan pertsonifikatzen da, nahiz eta zenbait kulturatan Heriotza emakumezko gisa hautematen den.

Erioa irudikatzen

1493. Dantza makabroa
1493. Dantza makabroa

Historiaren zehar heriotzarekin lotutako jainkoek forma desberdinak hartu dituzte, aipatzen den kultura eta

erlijio espezifikoaren arabera. Psikopompak (hildakoen arimak berezko mundutik eramaten dituztenak), lur azpiko jainkoak eta berpizkunde jainkoak heriotza jainkoak deitu ohi dira erlijio testuetan. Ohizkoa denez hildakoak biltzen edo agintzen dituzten jainkoei dagokien papera dutenei hala deitu zaiei, heriotzaren ordua zehazten duten jainkoei baino.

Askok heriotzaren jainkoa txertatu dute beren mitologian edo erlijioan. Heriotza, jaiotzarekin batera, gizakiaren bizitzako atal nagusienetakoa denez, jainko horiek askotan erlijio bateko jainko garrantzitsuenetakoak izan daitezke. Jainko boteretsu bakarra gurtzaren xede den erlijio batzuetan, heriotzaren jainkoa jainko primarioaren aurkako antagonista da. Heriotza gurtzearekin erlazionatutako terminoa gehienetan gutxiespen gisa erabili izan da, gizakiei bizitzan baliorik ematen ez dieten zenbait praktika moralki lotsagarriak salatzeko.

Erlijio monoteistetan, heriotza aingeru, deabru edo heriotza bera jainko baten ordez pertsonifikatu ohi du.

Europako Erdi Aroko ikuspegia

Pieter Bruegel Zaharra-ren "Herioatzaren garaipena" 1652
Pieter Bruegel Zaharra-ren "Herioatzaren garaipena" 1652

Herioaren irudikapena kristautasunaren ikonografian du bere jatorria. Izurrite beltza gizartearen gain izan zuen eragina eta horren inguruko gertakizunak heriotzari gorputza bat eman zioten.

Izurrite beltzaren eragina

Izurrite Beltza Erdi Aroan Europan eragin zuen bigarren hondamendia izan zen (lehenengoa 1315-1317 gosete handia izan zen). Honen ondorioz Europako biztanleriaren % 30-% 60 hil zela kalkulatzen da. Guztira, izurriak munduko biztanleria gutxi gorabehera 475 milioi izatetik 350-375 milioira murriztu zen XIV. Mendean. Erdi Aro osoan zehar izurritearen agerraldi gehiago egon ziren, eta beste faktore lagungarri batzuekin 1500. urtera arte behar izan zuten Europako biztanleek 1300.eko maila berreskuratzeko. Denbora haietan Danse macabre, Dantza makabroa, irudikatutako ideia Europa osoan hedatu zen. Irudietan hildakoek edo heriotzaren pertsonifikazioek gizarteko esparru guztietako ordezkariak deitzen dituzte hilobira dantzatzeko, normalean aita santu, enperadore, erregea, haur eta langileekin. Memento mori gisa sortu zen, jendeari bere bizitzako hauskortasuna eta lurreko bizitzako loriak zein hutsalak ziren gogorarazteko. Bere jatorria grabatu den ikusizko eskema zaharrena 1424 eta 1425 artean Parisko Inozente Santuen hilerrian galdu zan horma-irudian zegoena litzake.

Ars moriendi

Ars moriendi ("Hiltzeko artea") 1415 eta 1450. urte inguruko bi latinezko testu lotuak dira, heriotza on baten protokoloei eta prozedurei buruzko aholkuak eskaintzen dituztenak, Erdi Aroaren amaierako kristau aginduen arabera "ondo hiltzen" azaltzen dutenak. 60 urte lehenago Izurri Beltzaren beldurren eta XV. Mendeko gizarte-gorabeheren ondorioen testuinguru historikoan idatzi zen. Lehen bertsioak ziurrenik Alemaniako hegoaldean konposatu ziren. Oso ezaguna zen, Mendebaldeko Europako hizkuntza gehienetara itzulia, eta heriotza eta hiltzeko giden mendebaldeko literatura tradizioko lehena izan zen. 50.000 ale inguru inprimatu ziren inkunableen garaian 1501 baino lehen eta beste edizio batzuk inprimatu ziren 1501. urtetik aurrera. Bere ospea murriztu egin zen Erasmus heriotza prestatzeko tratatua (de praeparatione ad mortem, 1533) ezagunagoa bihurtu zenean.

Xabier-ren gazteluko Kristoa
Xabierko gazteluko Kristo irrifarretsua, Dantza makabroaz inguratuta

Hasieran "bertsio luzea" eta geroago egurrezko hamaika argazki biltzen zituen irudi argigarri gisa erraz azaltzen eta memorizatzen ziren "bertsio laburra" argitaratu zen. Xilografia irudiak grabatu liburuetan zein banakakoetan zirkulatu zuten. Horman itsatsi litezke erraz ikusteko.

Erio Euskal sineskeri eta elezaharretan

Herio Euskal Herrian Donejakue bideen barne

Donejakue Bidea Erdi Aroaren bukaeran erromesaldi kristaurik garrantzitsuenetako bat izan zen, induljentzia osoa lor zitekeen beste erromes bide nagusi batzuk Erromarako Via Francigena eta Jerusalemekoak ziran.

Kondairak alde batera utziz Santiago de Compostelako erromesaldiak ugaritu egin ziran eta hauekin batera jendeen arteko harremanak. Donejakue Bidea Euskal Herrian barne ere abiatu zan eta sinesmendun erromesekin batera izurrite beltza ere zabaldu zuten. Testuinguru honetan hedatu zitekeen Erio/Herio pertsonifikatuaren irudi eta ideia.

Heriotzaren igarlea

Elezaharren arabera Erioren papera hildakoak beste mundura eramatea da. Baina ez du inor hiltzen, hil zorian dagoenaren ondoan agertzen da besterik ez. Ikus dezaketenek gaixoak sendatu edo hilko diren igarri dezakete Herio gaixotik gertu dagoen edo ez ikusita.

Txakurren zaunkak eta uluak Erioren gertutasuna adierazi dezake, hori sinesten dutenok "Erioa urbil da" diote.[1]

  1. (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1999). El mundo encantado de los vascos. José Dueso, 76 or. ISBN 84-89979-68-5..