Gartzia Semenoitz Iruñekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t Gartzea -> Gartzia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Assar wikilariak «Gartzea Semeroitz» orria «Gartzia Ximenitz» izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

09:54, 10 azaroa 2020ko berrikusketa

Gartzia Semenoitz Iruñekoa

Iruñeko Erresumako erregeorde

Bizitza
JaiotzaIruñea, 835
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotzaezezaguna (1188/1189 urte)
Familia
AitaSemeno Iruñekoa
Ezkontidea(k)Oneka Zangozakoa
Dadildis Pallarskoa
Seme-alabak
LeinuaXimeno etxea
Jarduerak
Jarduerakerregeordea, zalduna, gudaria, politikaria eta aristokrata

Gartzia Semeroitzlatinez: Garsea Scemenonis; gaztelaniaz: García Jiménez— (835-882) IX. mendeko Iruñeko erregeorde edo erregekidea izan zen.

Biografia

Nafarroako Pirinioetan jaio zen, non bere familiak lurraldeak zituen.

Semero leinuko euskaldunak, antza denez, Aritza leinuak kontrolatzen zuen beste Iruñeko Erresumaren zatia zuen kontrolpean. Itxuraz Gartzia bere aitaren oinordekoa izan zen Gartzia Enekoitzen erreinaldian. Horrexegatik, Rodako kodexean Iruñeko "beste zatiren" buruzagitzat hartzen dute.

Gartzia Enekoitz 870ean hil eta gero, haren seme eta oinordeko Orti Gartzez Kordoban preso zegoela, Gartzia Semeno eztabaidagabeko erregeorde bihurtu zen 882an Oibarko setioan hil zen arte. Hala ere, badaude agiriak Gartzia Enekoitz artean bizirik zegoela semea 880an itzuli zenean azaltzen dutenak, eta litekeena da 882ko guduan hil zen erregea Gartzia Semeroitz izatea. Izan ere, ez daude Gartzia Semeroitzek inoiz Iruñeko Erresuma osoko gobernuan parte hartzen zuten agiriak.

Ezkontzak eta seme-alabak

Gartzia Semeroitzek lehendabizikoz Oneka "Zangozako matxinoa" ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten:

Bigarrenez Raimundo I.a Ribagorza eta Pallarskoaren alaba Dadildis ezkondu eta seme bi izan zituzten:

Kaleak

Erreferentziak

Bibliografia

  • Lakarra de Miguel, José María. "Textos navarros del Códice de Roda". Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon. 1:194-283 (1945).
  • Pérez de Urbel, Justo. "Lo viejo y lo nuevo sobre el origin del Reino de Pamplona". Al-Andalus. 19:1-42 (1954).
  • Sánchez Albornoz, Claudio. "Problemas de la historia Navarra del siglo IX". Vianako Printze Erakundea, 20:5-62 (1959).

Kanpo estekak