Gartzia Semenoitz Iruñekoa: berrikuspenen arteko aldeak
t →Kaleak |
|||
22. lerroa: | 22. lerroa: | ||
== Kaleak == |
== Kaleak == |
||
* [[Gartzia |
* [[Gartzia Ximenez kalea (Iruñea)]] |
||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
10:00, 10 azaroa 2020ko berrikusketa
Gartzia Semenoitz Iruñekoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Iruñea, 835 | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | ezezaguna (1188/1189 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Semeno Iruñekoa | ||
Ezkontidea(k) | Oneka Zangozakoa Dadildis Pallarskoa | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Ximeno etxea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregeordea, zalduna, gudaria, politikaria eta aristokrata |
Gartzia Ximenitz —latinez: Garsea Scemenonis; gaztelaniaz: García Jiménez— (835-882) IX. mendeko Iruñeko erregeorde edo erregekidea izan zen.
Biografia
Nafarroako Pirinioetan jaio zen, non bere familiak lurraldeak zituen.
Ximeno leinuko euskaldunak, antza denez, Arista leinuak kontrolatzen zuen beste Iruñeko Erresumaren zatia zuen kontrolpean. Itxuraz Gartzia bere aitaren oinordekoa izan zen Gartzia Enekoitzen erreinualdian. Horrexegatik, Rodako kodexean Iruñeko "beste zatiren" buruzagitzat hartzen dute.
Gartzia Enekoitz 870ean hil eta gero, haren seme eta oinordeko Orti Gartzeiz Kordoban preso zegoela, Gartzia Semeno eztabaidagabeko erregeorde bihurtu zen 882an Oibarko setioan hil zen arte. Hala ere, badaude agiriak Gartzia Enekoitz artean bizirik zegoela semea 880an itzuli zenean azaltzen dutenak, eta litekeena da 882ko guduan hil zen erregea Gartzia Ximenitz izatea. Izan ere, ez daude Gartzia Ximenitzek inoiz Iruñeko Erresuma osoko gobernuan parte hartzen zuten agiriak.
Ezkontzak eta seme-alabak
Gartzia Ximenitzek lehendabizikoz Oneka "Zangozako matxinoa" ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten:
- Eneko, Rodako kodexaren arabera, agian aitaren oinordekoa.
- Antsa, lehendabizikoz Orti I.a Gartzeitz Nafarroakoaren semea zen Eneko Ortitz eta bigarrenez Aragoiko kondea zen Garindo II.a Aznarez ezkondu zituena.
Bigarrenez Raimundo I.a Ribagorza eta Pallarskoaren alaba Dadildis ezkondu eta seme bi izan zituzten:
- Antso, Ximeno leinuaren lehendabiziko erregea.
- Ximeno, Iruñeko infante eta erregeordea.
Kaleak
Erreferentziak
Bibliografia
- Lakarra de Miguel, José María. "Textos navarros del Códice de Roda". Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon. 1:194-283 (1945).
- Pérez de Urbel, Justo. "Lo viejo y lo nuevo sobre el origin del Reino de Pamplona". Al-Andalus. 19:1-42 (1954).
- Sánchez Albornoz, Claudio. "Problemas de la historia Navarra del siglo IX". Vianako Printze Erakundea, 20:5-62 (1959).