Iruñeko katedrala: berrikuspenen arteko aldeak

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Koordenatuak: 42°49′11″N 1°38′27″W / 42.819768°N 1.640812°W / 42.819768; -1.640812
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Nafarroa ez da Euskal Herriaren parte
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)
79.148.222.194 (eztabaida) wikilariaren 8248914 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
6. lerroa: 6. lerroa:
| herria = {{bandera|Nafarroa}}, [[Iruñea]]
| herria = {{bandera|Nafarroa}}, [[Iruñea]]
| helbidea = [[Nabarreria kalea]], [[Kuria kalea]], [[Compañia kalea]], [[San Jose plazatxoa (Iruñea)|San Jose plazatxoa]] eta [[Barbazan Apezpikuaren ingurubidea]]. [[Iruñeko Alde Zaharra]]
| helbidea = [[Nabarreria kalea]], [[Kuria kalea]], [[Compañia kalea]], [[San Jose plazatxoa (Iruñea)|San Jose plazatxoa]] eta [[Barbazan Apezpikuaren ingurubidea]]. [[Iruñeko Alde Zaharra]]
| herrialdea = Euskal Herria
| lekua = Iruñea erdigunea
| lekua = Iruñea erdigunea
| dn = 42
| dn = 42

09:59, 11 azaroa 2020ko berrikusketa

Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedrala
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Nafar bidea Nafar bidea
Iruñeko Alde Zaharra
Andre Maria Erreginaren katedralaren fatxada.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′11″N 1°38′27″W / 42.819768°N 1.640812°W / 42.819768; -1.640812
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1394
Izenaren jatorriaMariaren Jasokunde
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
IzenaMaria
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Arkitektura neoklasikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-185
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000755
185
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedrala XV. mendean Iruñeko Alde Zaharrean eraikitako katedral gotikoa da. Orube berean, lehenago, katedral erromaniko bat eta, ziur asko, kapitolio erromatarra ere egon ziren.

Kokalekua

Iruñeko Alde Zaharreko lekurik garaiena den muino batean dago, Erdi Aroan Nabarreria zeritzon burgu historikoan.

Bere aurrealdean Nabarreria kalea, Kuria kalea eta Compañia kaleak bat egiten dute, alboan Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egoitza, San Jose plazatxoa eta Redin kalea daude, atzealdetik berriz Iruñeko harresiaz gain Barbazan Apezpikuaren ingurubidea du.

Historia

1100 eta 1127 artean katedral erromanikoa eraiki zen. Gehiena, ordea, 1390ean erori zen. Fatxadak eta burualdeak baino ez zuten zutik iraun. Katedral berria eraikitzeko lanak berehala hasi eta XVI. mende hasieran amaitu zuten. Klaustro berria 1290 eta 1350 artean eraiki zen. Klaustro gainekoa 1472an bukatu zuten. Barbazan kapera eta jangela, berriz, 1330ean. Sakristiak XVII. mendekoak dira. Gaur egungo fatxada 1784 eta 1802 artean eraiki zen, XVIII. mendera arte iraun zuen fatxada erromanikoa ordezkatzeko. Fatxada berria Ventura Rodríguez arkitektoaren diseinuari jarraikiz egin zen, estilo neoklasikoan, Santos Angel Otxandategi durangarraren obra-zuzendaritzapean.

Iruñeko katedralean, Erdi Aroko penintsulako arkitektura eta, oro har, arte- estilo bat baino gehiago biltzen dira. Alabaina, frantses eraginpeko gotikoa nagusitzen zaie gainerako estilo guztiei. Obrak herritarrek beren borondatez emandako diruarekin hasi ziren; Iruñeko apezpiku zen Arnaldo Barbazangoak eman zien jarraipena, eta evreuxtarrek bukatu zituzten.

Monumentu-multzo honen barnean hiru zati nagusi bereizi behar dira: katedralaren beraren nabea, klaustroa eta elementu osagarri edo apaingarriak.

Katedralaren nabearen berreraikuntza 1394. urtean hasi zen, Karlos III.a Noblearen erregetzaren garaian. Ondoren, Martin Zaldakoa prelatuak San Martinen kaperaren eta Ebanjelioaren aldeko nabearen bi zatiren eraikuntza ordaindu zuen. Lancelot apezpikuaren garaian, berriz, alde horretako gurutzaduraren zimenduak bota ziren. Antso Oteitzakoak, erregearekin erdi bana, Epistolaren nabea eraiki zuen. Eta erdiko nabearen obrak, Karlos III.a erregeak hasi zituenak, Blanka II.a erreginaren garaian amaitu ziren. Agaramontar eta beaumontarren arteko gerra zela-eta, obrak geldirik egon ziren, baina, ondoren, Joan Albretekoa erregeak jarraipena eman zien, eta Alessandro Cesarini Iruñeko artzapezpiku zela amaitu ziren erabat.

Deskribapena

Barneko ikuspegia, erdiko nabea.

Katedralak hiru nabe ditu; albokoen aldean erdikoa da zabalena eta garaiena.

Alboko nabeetan garaiera bereko hainbat kapera dago, kontrahormaren eta gurutzadura zeharkatzen duen nabearen artean kokaturik. Burualdean, kapera nagusia dago, oin pentagonal irregularrekoa, eta absidea inguratzen duen lau parteko nabe bat. Tenpluaren barneko aldea apaindura gutxikoa da.

Argia erdiko nabe gaineko eta alboetako kaperetan dauden hutsuneetatik sartzen da. Oro har, katedral honetako arkitektura- ezaugarriak ezin dira Iberiar penintsulako besteekin parekatu.

Klaustroa, berriz, aurrez zegoen estilo erromanikoko beste baten gainean eraikitakoa da; frantses eraginpeko estilo gotikokoa da, eta Europako ederrenetakoa estilo berekoen artean.

Arnaldo Barbazangoa apezpikua izan zuen bultzatzailerik handienetakoa, nahiz eta Karlos II.a eta III.a erregeen garaian bukatuko zen. Lau ibilbide ditu, sei zatikoa bakoitza, eta landare-motibozko apaindura aberatsa du arku eta kapiteletan.

Klaustroko hegoaldeko ibilbidean Ate Ederra dago, egundoko arte-kalitatea duena. Ibilbide horretan bertan, jantokira (gaur egun, elizbarrutiko museoa denera), ematen duen aurrekoaren antzeko beste ate bat dago. Aurrerago, sukaldeko sarrera dago, oin laukizuzena eta zortzi aldeko ganga piramidala duena; Europako handienetarikoekin aldera daiteke, bere neurri eta handitasunagatik. Klaustro horretara ematen duen beste elementu bat Barbazana kapera da, oin karratukoa eta izar-ganga duena.

Kaperaren erdian Arnaldo Barbazangoaren hilobia dago, Borgoinako estilokoa, hura hil eta urte batzuk geroago egina.

Katedralean lurperatutakoak

Karlos III.a Nafarroakoaren eta Leonor Trastamarakoaren hilobia.

Nafarroako erregeak eta familiakoak:

Museoa

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko Elizbarrutiko Museoa»

Katedrala eta bere alboko eraikinek osatzen duten multzoan Iruñeko Elizbarrutiko Museoa dago. Honetan multzoa ikusteaz gain elizkizunetan erabili ohi diren erlijio elementuak ikusgai daude.

Galeria

Ikus, gainera

Bibliografia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea