Herri-salataritza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
8. lerroa: 8. lerroa:
===Zuzenbide-izaera===
===Zuzenbide-izaera===


[[Espainia|Espainian]] herri-salataritzari Fiskaltza deitzen zaio, eta Justizia Administrazioarekin lankidetzan diharduen estatuaren organoa da. Fiskaltza gainerako aginteengandik beregaina da, eta [[Legezkotasun-printzipio|legezkotasun-printzipioaren]] menpe bakarrik jarduten du. Ez dauka jurisdikzio-ahalmenik --hots, ez dauka epaitzeko eta epaitutakoa betearazteko ahalmenik--, eta, berebat, pertsonal kolaboratzailea da, alegia, ez dago [[epaile]] edo magistratuen menpe, ez organikoki, ez funtzionalki. Fiskaltzaren zuzenbide-izaera [[Espainiako 1978ko Konstituzioa|Espainiako Konstituzioaren]] (EK) 124.2. artikuluak eta Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoaren 2.1. artikuluak arautzen dute:
[[Espainia|Espainian]] herri-salataritzari Fiskaltza deitzen zaio, eta Justizia Administrazioarekin lankidetzan diharduen estatuaren organoa da. Fiskaltza gainerako aginteengandik beregaina da, eta [[Legezkotasun-printzipio|legezkotasun-printzipioaren]] menpe bakarrik jarduten du. Ez dauka jurisdikzio-ahalmenik --hots, ez dauka epaitzeko eta epaitutakoa betearazteko ahalmenik--, eta, berebat, pertsonal kolaboratzailea da, alegia, ez dago [[epaile]] edo magistratuen menpe, ez organikoki, ez funtzionalki. Fiskaltzaren zuzenbide-izaera [[Espainiako 1978ko Konstituzioa|Espainiako Konstituzioaren]] (EK) 124.2. artikuluak eta Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoaren 2.1. artikuluak arautzen dute:<blockquote>''Fiskaltzak berezko organoen bitartez betetzen ditu bere eginkizunak, ekintza-batasunaren eta hierarkia-mendekotasunaren printzipioekin bat etorriz, eta, edozein kasutan, legezkotasun- eta inpartzialtasun-printzipioen menpe.''<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=1978|izenburua=Espainiako Konstituzioa|argitaletxea=Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea|orrialdea=28|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/legedia_euskaraz_e_konstituzio/eu_def/adjuntos/Konstituzio-zuzenbidea/Espainiako_Konstituzioa.pdf|artikulua=142.2. art.|bestelakoa=}}</ref></blockquote><blockquote>''Fiskaltzak berezko zuzenbide-izaera daukan konstituzio-garrantziko organoa da, eta funtzio-beregaintasunez Epai Agintea osatzen du, berezko organoen bitartez bere egitekoa betetzen du, jarduera-batasun eta menpekotasun hierarkikoaren printzipioen arabera eta, betiere, legezkotasun- eta inpartzialtasun-printzipioen menpe.''<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=1982|izenburua=BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es|url=https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1982-837&p=20100311&tn=1#asegundo|aldizkaria=www.boe.es|artikulua=2.1. art.|sartze-data=2020-11-30}}</ref></blockquote>Horiek horrela, eman dezake Fiskaltza [[Epaitzeko botere|epai-agintea]] osatzen duela, baina ez da horrela. Izan ere, Fiskaltza ez dago [[Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia|Epai Agintearen Kontseilu Nagusiaren]] menpe, ezpada Justizia Ministerioaren menpe, eta, epaile eta magistratuek ez bezala, batasun-jarduera eta menpekotasun [[Hierarkia|hierarkikoaren]] arabera jarduten du.

''Fiskaltzak berezko organoen bitartez betetzen ditu bere eginkizunak, ekintza-batasunaren eta hierarkia-mendekotasunaren printzipioekin bat etorriz, eta, edozein kasutan, legezkotasun- eta inpartzialtasun-printzipioen menpe.''<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=1978|izenburua=Espainiako Konstituzioa|argitaletxea=Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea|orrialdea=28|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/legedia_euskaraz_e_konstituzio/eu_def/adjuntos/Konstituzio-zuzenbidea/Espainiako_Konstituzioa.pdf|artikulua=142.2. art.|bestelakoa=}}</ref>

''Fiskaltzak berezko zuzenbide-izaera daukan konstituzio-garrantziko organoa da, eta funtzio-beregaintasunez Epai Agintea osatzen du, berezko organoen bitartez bere egitekoa betetzen du, jarduera-batasun eta menpekotasun hierarkikoaren printzipioen arabera eta, betiere, legezkotasun- eta inpartzialtasun-printzipioen menpe.''<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=1982|izenburua=BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es|url=https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1982-837&p=20100311&tn=1#asegundo|aldizkaria=www.boe.es|artikulua=2.1. art.|sartze-data=2020-11-30}}</ref>

Horiek horrela, eman dezake Fiskaltza [[Epaitzeko botere|epai-agintea]] osatzen duela, baina ez da horrela. Izan ere, Fiskaltza ez dago [[Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia|Epai Agintearen Kontseilu Nagusiaren]] menpe, ezpada Justizia Ministerioaren menpe, eta, epaile eta magistratuek ez bezala, batasun-jarduera eta menpekotasun [[Hierarkia|hierarkikoaren]] arabera jarduten du.


Ondorioz, arestian aipatu den legez, Fiskaltza [[Botere betearazle|aginte betearazleak]] gidatzen du, eta hori hainbat egitateetatik ondoriozta daiteke. Lehenik, Estatuko Fiskal Nagusia (EFN) [[Espainiako Gobernua|Espainiako Gobernuak]] proposatzen du; bigarrenik, Fiskaltza era hierarkiko eta piramidalean antolatuta dago, eta EFNk agindu eta jarraibide orokor edo zehatzak arteztu ditzake behekoengana<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es|url=https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1982-837&p=20100311&tn=1#aveinticinco|aldizkaria=www.boe.es|artikulua=25. art.|sartze-data=2020-11-30}}</ref>; hirugarrenik, Justizia Ministerioak, EFNren proposamenez, diziplina-zigorrak ezartzen dizkie fiskalei; eta, azkenik, Gobernuak EFNri eska diezaioke epaitegien aurrean herri-interesa babesteko dagozkion jarduketak sustatzea<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es|url=https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1982-837&p=20100311&tn=1#aoctavo|aldizkaria=www.boe.es|artikulua=8.1. art.|sartze-data=2020-11-30}}</ref>.
Ondorioz, arestian aipatu den legez, Fiskaltza [[Botere betearazle|aginte betearazleak]] gidatzen du, eta hori hainbat egitateetatik ondoriozta daiteke. Lehenik, Estatuko Fiskal Nagusia (EFN) [[Espainiako Gobernua|Espainiako Gobernuak]] proposatzen du; bigarrenik, Fiskaltza era hierarkiko eta piramidalean antolatuta dago, eta EFNk agindu eta jarraibide orokor edo zehatzak arteztu ditzake behekoengana<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es|url=https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1982-837&p=20100311&tn=1#aveinticinco|aldizkaria=www.boe.es|artikulua=25. art.|sartze-data=2020-11-30}}</ref>; hirugarrenik, Justizia Ministerioak, EFNren proposamenez, diziplina-zigorrak ezartzen dizkie fiskalei; eta, azkenik, Gobernuak EFNri eska diezaioke epaitegien aurrean herri-interesa babesteko dagozkion jarduketak sustatzea<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es|url=https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1982-837&p=20100311&tn=1#aoctavo|aldizkaria=www.boe.es|artikulua=8.1. art.|sartze-data=2020-11-30}}</ref>.

23:59, 30 azaroa 2020ko berrikusketa

Minas Geraisko herri-salataritza.

Herri-salataritza zigor-prozesuetan legea hausteagatik salatutako pertsonaren aurka auzia aurkezteko ardura da; akzio kriminala egikaritzean datza. Oro har, funtzionario publiko batek gobernuaren izenean gauzatzen du, frogak aurkeztuz, gizartearen interesak aldeztuz eta legea ezartzea sustatuz. Herri-salataritza egikaritzen duenari, Hegoaldean, fiskal[1] eta, Iparraldean, prokuradore[2] edo inperkadore[3] deitzen zaio.

Espainian

Espainiako Fiskalek erabiltzen duten plaka.

Zuzenbide-izaera

Espainian herri-salataritzari Fiskaltza deitzen zaio, eta Justizia Administrazioarekin lankidetzan diharduen estatuaren organoa da. Fiskaltza gainerako aginteengandik beregaina da, eta legezkotasun-printzipioaren menpe bakarrik jarduten du. Ez dauka jurisdikzio-ahalmenik --hots, ez dauka epaitzeko eta epaitutakoa betearazteko ahalmenik--, eta, berebat, pertsonal kolaboratzailea da, alegia, ez dago epaile edo magistratuen menpe, ez organikoki, ez funtzionalki. Fiskaltzaren zuzenbide-izaera Espainiako Konstituzioaren (EK) 124.2. artikuluak eta Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoaren 2.1. artikuluak arautzen dute:

Fiskaltzak berezko organoen bitartez betetzen ditu bere eginkizunak, ekintza-batasunaren eta hierarkia-mendekotasunaren printzipioekin bat etorriz, eta, edozein kasutan, legezkotasun- eta inpartzialtasun-printzipioen menpe.[4]

Fiskaltzak berezko zuzenbide-izaera daukan konstituzio-garrantziko organoa da, eta funtzio-beregaintasunez Epai Agintea osatzen du, berezko organoen bitartez bere egitekoa betetzen du, jarduera-batasun eta menpekotasun hierarkikoaren printzipioen arabera eta, betiere, legezkotasun- eta inpartzialtasun-printzipioen menpe.[5]

Horiek horrela, eman dezake Fiskaltza epai-agintea osatzen duela, baina ez da horrela. Izan ere, Fiskaltza ez dago Epai Agintearen Kontseilu Nagusiaren menpe, ezpada Justizia Ministerioaren menpe, eta, epaile eta magistratuek ez bezala, batasun-jarduera eta menpekotasun hierarkikoaren arabera jarduten du.

Ondorioz, arestian aipatu den legez, Fiskaltza aginte betearazleak gidatzen du, eta hori hainbat egitateetatik ondoriozta daiteke. Lehenik, Estatuko Fiskal Nagusia (EFN) Espainiako Gobernuak proposatzen du; bigarrenik, Fiskaltza era hierarkiko eta piramidalean antolatuta dago, eta EFNk agindu eta jarraibide orokor edo zehatzak arteztu ditzake behekoengana[6]; hirugarrenik, Justizia Ministerioak, EFNren proposamenez, diziplina-zigorrak ezartzen dizkie fiskalei; eta, azkenik, Gobernuak EFNri eska diezaioke epaitegien aurrean herri-interesa babesteko dagozkion jarduketak sustatzea[7].

Antolaketa

Espainian Fiskaltzak zenbait organo barne hartzen du:[8]

  • Estatuko Fiskal Nagusia. Organo nagusia da, eta Erregeak izendatzen du gobernuaren proposamenez, Epai Agintearen Kontseilu Nagusia entzun ostean. EFN izen handiko legelarien artean aukeratuko da, hamabost urte baino gehiagoko lanbide-jarduera eduki dutenen artean.
  • Kontseilu Fiskala, Areto Fiskalen Batzarra eta Autonomia Erkidegoetako Fiskal Nagusien Batzarra
  • Auzitegi Goreneko Fiskaltza
  • Konstituzio Auzitegiko, Kontu Auzitegiko, Auzitegi Nazionaleko, Autonomia Erkidegoetako, Probintzietako eta Areako Fiskaltzak
  • Bereziak: Droga-trafikoari aurre egiteko Fiskaltza berezia, Ustelkeriari eta Krimen Antolatuari aurre egiteko Fiskaltza

Eginkizunak

Fiskaltzak mota biko eginkizunak dauzka: orokorrak eta bereziak. Eginkizun orokorrak hauek dira: legezkotasuna, herritarren eskubideak eta herri-interes orokorra babestea. Eginkizun bereziak, berriz, delituetatik ondorioztatutako akzio kriminal eta zibilak egikaritzean dautza; zigor-prozesuan alderdi gisa esku hartzen du, eta prozesu zibiletan, adin txikikoak eta ezgaituak daudenean. Azkenean, Fiskaltzak gizarte-interesa babestuko du.[9][10][11]

Portaera-arauak

Espainian Fiskaltzaren antolakuntzazko portaera-arauak batasuna eta menpekotasuna dira[4][12]. Batasunak estatu osorako fiskaltza bakarra egoteak ekartzen du, EFNk zuzendua. Menpekotasunari dagokionez, jarduera-batasuna bermatzeko Fiskaltza hierarkikoki antolatzen da; hau da, beheko organoek goikoen erabakien menpe jarduten dute. EFNk organo bakoitzaren Fiskal buruari agindu eta jarraibideak eman diezazkioke, hark ere bere menpekoei agintzeko.

Jarduerazko portaera-arauak legezkotasuna eta inpartzialtasuna dira[4][13]. Legezkotasunak Fiskaltzak legearen menpe jardun behar duela esan nahi du, EKren, legeen eta zuzenbide-antolamenduaren gainerako arauen arabera. Fiskalak dagozkion akzioak egikarituko ditu, eta behar den moduan egikaritu ez direnen aurka egin behar izango du. Bestalde, Fiskaltzak inpartzialtasunez jardun beharra dauka; alegia, bere eginkizunak era objektiboan eta alderdikeria barik bete behar izango ditu.

Langileak

Karrera fiskala hierarkikoki antolatuta dagoen kidego bakarraz osatzen da, eta hiru kategoria ditu: Auzitegi Goreneko Aretoko Fiskalak --Auzitegi Goreneko magistratuen parekoak--, fiskalak --magistratuen parekoak-- eta abokatu-fiskalak --epaileen parekoak--[14]. Kategoriaz igotzeko irizpideak eskudunaren erabakia eta antzinatasuna dira. Batetik, erantzukizuneko postuak gobernuak erabakiko ditu (AGko fiskalak, JANen Fiskal buruak…). Bestetik, gainerakoak lehiaketaren bitartez zuzkituko dira, antzinatasunean oinarrituta.

Fiskaltzara sartzeko bide bakarra oposizio askeak dira. Horretarako, baldintzak honako hauek dira: Espainiako herritartasuna, adin-nagusitasuna, zuzenbidean graduduna izatea eta ezgaitasun-arrazoirik ez izatea[15].

Frantzian

Zuzenbide-izaera

Frantziako zuzenbidean, herri-salataritza, eskuarki parket deitua, epaitegien aurrean erkidegoaren interesak eta legeak ezartzea aldezten duen agintaritza da. Frantziako zuzenbide-antolamenduan salatariak magistratutzat hartzen dira, zuzenbide zibila daukaten herrialde gehienen antzera. Defentsa nahi auzi-jartzailea ordezkatzen dituzten ohiko abokatuak auzi-aretoko aulki arruntetan jesartzen dira; salataria, ostera, epaileek egiten duten legez, oholtza batean jesartzen dira, epaian esku hartu ez arren.

Antolaketa

Frantzian herri-salataritzak barne hartze ditu Salatari Burua (Errepublikako Prokuradorea lehenengo auzialdiko epaitegietan eta Prokuradore Nagusia apelazio-auzitegietan eta Auzitegi Gorenean) eta bere ondoko eta laguntzaileak (abokatu orokorrak eta ordezkoak).

Eginkizunak

Herri-salataritza nagusiki zigor-arloan egikaritzen da, polizia-ikerketa hasten denetik, egotzia epaitzen denera arte. Herri-salatariak atariko ikerketei ekin ohi die, eta, beharrezkoa izanez gero, epai-ikerketa formala zuzentzeko instrukziozko epaile bati esleitzea eskatzen du. Ikerketa epaile batek zuzentzen duenean, herri-salatariak ikuskaritzan jarduten du, eta epaileak eta segurtasun-indarrak aztertzen ari diren delituen irismena mugatzen du. Horretaz gain, defentsako abokatuak egin dezakeen bezala, herri-salatariak ikerketa osagarri bat eska dezake. Zigor-prozesuan salatariak epaiketan auzia epaimahaiaren aurrean aurkezteko ardura daukate. Herri-salatariek epairako gidalerroak iradokitzen dituzte, baina epaia epaimahaiaren esku geratzen da. Halaber, administrazio-eginkizun batzuk dauzkate.

Laburbilduz, herri-salatariak herri-ordena asaldatzen duten delituen aurka akzioa egikari dezake, eta auziari ekin. Herri-salataria polizia-zaintzari dagozkion neurriak kontrolatzen ditu, eta zigor-auziari buruz erabakitzen du (largespena, ikerketarako igorpena edo epaimahai bat osatzeko igorpena, zenbait kasutan lege bat ezeztatzeko helegitea, zigor-bitartekaritza, zigorrak osatzea edo errua aitortu aurreko agerpena).

Herri-salataritzaren akzioa arlo zibileko epaitegien aurrean lantzean-lantzean egikaritzen da, eta auzi-mota jakin batzuetara baino ez da bideratzen (egoera zibila, herritartasuna, hezkuntza-laguntza, eta abar).

Zentzu hertsian, ez dago herri-salataririk administrazio-arloko epaitegietan, finantza-arlokoetan izan eze. Azken horretan, ez dago izatez herri-salataritzarik, halakoetan estatuaren ordezkariak ez direlako epai-magistraturaren kide; beraz, parekotasuna betetzen duten eginkizunean datza.

Portaera-arauak

Frantziako herri-salataritza hiru portaera-arautan oinarritzen da: hierarkia, zatiezintasuna eta erantzukizunik eza.

Frantzian herri-salataritzak zatiezintasunaren arabera jardun behar du; horrek esan nahi du salataritzako kide bakoitzak hura osorik ordezkatzen duela, eta, beraz, edozein kideren ekintzek salataritza osoa nahasten dute. Berebat, kideok elkarren artean truka daitezke; epaiketa batean, esaterako, salataritzako magistratuek elkar ordeztu dezakete prozesua geldiarazi barik.

Erantzukizunik ezari dagokiola, salataritzako magistratuak bere okerren erantzule baino ez dira; ezin zaizkio prozesuaren kostak hari egotzi, auzi-jartzaileei egiten zaien moduan epaiketa galtzean. Ezin daiteke auzipetua izan entzunaldi batean esandakoagatik lesioak edo izen ona lohitzea leporatuta.

Erreferentziak

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  3. «inperkadore - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  4. a b c «142.2. art.» Espainiako Konstituzioa. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, 28 or..
  5. (Gaztelaniaz) «2.1. art.» «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  6. (Gaztelaniaz) «25. art.» «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  7. (Gaztelaniaz) «8.1. art.» «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  8. (Gaztelaniaz) «12. art.» «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  9. «124.1. art.» Espainiako Konstituzioa. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, 28 or..
  10. «541. art.» Botere Judizialaren Lege Organikoa. in: Legeak Leyes. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 535 or..
  11. (Gaztelaniaz) «1., 3. eta 4. art.» «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  12. (Gaztelaniaz) «22. eta 25. art.» «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  13. (Gaztelaniaz) «6. eta 7. art.» «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  14. (Gaztelaniaz) «34. art.» «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  15. (Gaztelaniaz) «42-45. art.» «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1982-837» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak