Andres Urrutia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
24. lerroa: 24. lerroa:
[[Kategoria:Bilbotarrak]]
[[Kategoria:Bilbotarrak]]
[[Kategoria:Euskaltzainburuak]]
[[Kategoria:Euskaltzainburuak]]
[[Kategoria:Notarioak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko notarioak]]
[[Kategoria:Bizkaiko idazleak]]
[[Kategoria:Bizkaiko idazleak]]
[[Kategoria:Euskal idazleak]]
[[Kategoria:Euskal idazleak]]

13:20, 8 abendua 2020ko berrikusketa

Andres Urrutia


7. euskaltzainburu

2004ko abenduaren 17a -
Jean Haritxelhar
Bizitza
JaiotzaBilbo1954ko abenduaren 21a (69 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Ricardo de Ángel
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, unibertsitateko irakaslea, notarioa, idazlea eta lexikografoa
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia
Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Zuzenbidearen Euskal Akademia
Izengoitia(k)Jon Arego

Inguma: andres-urrutia-badiola Literaturaren Zubitegia: 675
Artikulu hau euskaltzainburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrutia».

Andres Urrutia Badiola (Bilbo, 1954ko abenduaren 21a) notarioa, idazlea eta, 2005etik, Euskaltzaindiko burua da.

Bizitza

Batxilergo ikasketak Indautxuko Jesuitetan egin zituen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak burutu zituen, 1976an lizentziatu zelarik, abokatu-ekonomista sailean. Ondoren, notarioa izateko oposizioak prestatu zituen eta, gainditu ostean, Ondarroako notarioa izan zen, 1981etik 1994 arte eta hortik aurrera Bilbon.[1] Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Fakultateko irakasle da, eta eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen ditu.

1984tik 1988ra Euskararen Aholku Batzordeko kidea izan zen. Arlo juridikoan, hainbat lan lexikografiko eta terminologikotan hartu du parte, besteak beste "Euskara legebidean" (Gotzon Loberarekin batera), "Euskara, zuzenbidearen hizkera" eta "Bizkaiko Batzar Nagusiak eta euskara: 1833–1877" lanetan. Labayru ikastegiko kolaboratzailea ere bada.

Idazle gisa, hainbat itzulpen egin ditu (Álvaro Cunqueiroren Hareazko erlojua, Tolkienen Silmarillion edo James Joyceren Ostatua)[2], eta bi narrazio liburu argitaratu:

  • Orrialdeak 1992, Labayru.
  • Berbondo 2004, Labayru.

1997an euskaltzain oso izendatu zuten Alfonso Irigoien ordezkatuz. Azkenik, 2005eko urtarrilaren 27an Euskaltzaindiaren buru hautatu zuten, Jean Haritxelhar ordezkatzeko. Hartara, akademiaren zazpigarren presidente bilakatu zen.

Erreferentziak