Pharnavaz I.a Iberiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
{{biografia infotaula automatikoa}}


'''Pharnavaz I.a Iberiakoa''' ({{lang-ka|ფარნავაზი}}) [[Iberiako Erresuma|Iberia kaukasiarreko]] errege bat izan zen. Ustez, [[K.a. 325]]ean jaio eta [[K.a. 237]]an hil zen.
'''Pharnavaz I.a Iberiakoa''' ({{lang-ka|ფარნავაზ I}}) [[Iberiako Erresuma|Iberia kaukasiarreko]] errege bat izan zen. Ustez, [[K.a. 325]]ean jaio eta [[K.a. 237]]an hil zen.


Haur bat zenean, greziarrek, bere herrialdean sartu eta bere osaba Samara erregea hil zuten. Bere amak, mendira eraman eta ezkutatu egin zuen. Greziarrek, karguan, euren buruzagietako bat, Azon, utzi zuten.
Haur bat zenean, greziarrek, bere herrialdean sartu eta bere osaba Samara erregea hil zuten. Bere amak, mendira eraman eta ezkutatu egin zuen. Greziarrek, karguan, euren buruzagietako bat, Azon, utzi zuten.

06:54, 18 abendua 2020ko berrikusketa

Pharnavaz I.a Iberiakoa

King of Iberia (en) Itzuli

K.a. 299 - K.a. 234 - Saurmag I.a Iberiakoa
Bizitza
JaiotzaMtskheta, K.a. 326
HerrialdeaKaukasiar Iberia
HeriotzaMtskheta, K.a. 234 (91/92 urte)
Familia
Seme-alabak
LeinuaPharnavazid dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaGeorgian mythology (en) Itzuli

Pharnavaz I.a Iberiakoa (georgieraz: ფარნავაზ I) Iberia kaukasiarreko errege bat izan zen. Ustez, K.a. 325ean jaio eta K.a. 237an hil zen.

Haur bat zenean, greziarrek, bere herrialdean sartu eta bere osaba Samara erregea hil zuten. Bere amak, mendira eraman eta ezkutatu egin zuen. Greziarrek, karguan, euren buruzagietako bat, Azon, utzi zuten.

Helduaroan, elezaharrak dioenez, altxor bat aurkitu zuen, eta, altxor horri esker, konplize asko erosi ahal izan zituen. Egrissiko gobernarietako bat zen Kudjirekin elkartu zen, eta Azon gobernari greziarraren aurkako matxinada bat prestatu zuen. Matxinadak, arrakasta izan zuen, eta Azon, borrokan hil zen. Pharnavazek, bere burua errege izendatu zuen, Pharnavaziar dinastia abiaraziz.

Berehala berreraikiarazi zituen herrialdeko gotorlekuak, aurretik greziarrek suntsitu zituztenak, eta bat handia egin zuten, Armazeko Gotorlekua deitua. Elezaharrak ere, georgiar alfabetoaren sorrera ere ematen dio, eta garai honetan sortuko zuen. Tokiko (eristhavis) gobernariek gobernatutako zortzi lurralde administratibo sortu zituen, baita errege familiako izan behar zuen espaspeta edo komandante buruzagi batek gobernatutako printzerri bat ere.

Dinastia, erregeak (errege handia) osatzen zuen, egoitza Mtskhetan zuena. Heredentzia, errege familiako gizonezkorik zaharrenari zegokion, ondoren, aitagandik semearenganako oinordekotza ezarri zen arren. Erregea zen gobernari absolutua, eta, bere familiak, sarri, barrutiren baten eristhavi kargua betetzen zuen. Gorteko nagusia, ezosmodzgavari ere pertsonaia garrantzitsu bat zen, errege familiatik kanpoko pertsonen artean garrantzitsuena.

Pharnavazek, Aras ibaia eta Kaukasoaren artean hedatzen zen lurralde bat gobernatu zuen, baita egungo Georgia mendebaldeko zati bat ere.


Aurrekoa
Lehen erregea izan zen
Iberiako erregea
K.a. 302-K.a. 237
Ondorengoa
Saurmag I.a Iberiakoa