Samatze: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°31′27″N 1°09′23″W / 43.5242°N 1.1564°W / 43.5242; -1.1564
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Enekorga (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
24. lerroa: 24. lerroa:
| oharrak =
| oharrak =
}}
}}
'''Samatze''' [[Nafarroa Beherea|Nafarroa Behereko]] iparraldeko [[udalerri]] bat da, [[Agaramont]] eskualdekoa, [[Lapurdi]]ko eta [[Landak|Landetako]] lurren artean [[barrendegi]]tzat kokatua. Bai [[Nafarroa]]<nowiki/>n bai [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan iparralderago kokatua dagoen udalerria da.
'''Samatze''' ([[Euskarazko Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa|[s̺amats̻e]]]) [[Nafarroa Beherea|Nafarroa Behereko]] iparraldeko [[udalerri]] bat da, [[Agaramont]] eskualdekoa, [[Lapurdi]]ko eta [[Landak|Landetako]] lurren artean [[barrendegi]]tzat kokatua. Bai [[Nafarroa]]<nowiki/>n bai [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan iparralderago kokatua dagoen udalerria da.


== Geografia ==
== Geografia ==

17:15, 1 urtarrila 2021ko berrikusketa

Samatze
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Samatzeko SNCF geltoki zaharra

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaErrobi-Aturri
Izen ofiziala Sames
AuzapezaAndré Lassalle (2008-2014)
Posta kodea64520
INSEE kodea64502
Herritarrasamaztar
Kokapena
Koordenatuak43°31′27″N 1°09′23″W / 43.5242°N 1.1564°W / 43.5242; -1.1564
Map
Azalera13,26 km2
Garaiera0-58 metro
Demografia
Biztanleria703 (2018:  −2)
Dentsitatea51,81 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 19,9
Ugalkortasuna[1]‰ 44,93
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,79 (2011)
Desberdintasuna[1]% 3,01 (2011)
Langabezia[1]% 7,09 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 14,73 (2010)
Erabilera% 1,26 (2011)


Samatze ([s̺amats̻e]) Nafarroa Behereko iparraldeko udalerri bat da, Agaramont eskualdekoa, Lapurdiko eta Landetako lurren artean barrendegitzat kokatua. Bai Nafarroan bai Euskal Herri osoan iparralderago kokatua dagoen udalerria da.

Geografia

Udalerritik igarotzen dira Aturri ibaia eta haren ibaiadar diren Biduze eta Paueko ibaia. Baionatik Tolosa Okzitaniara doan A-64 autopistak herriko lurrak gurutzatzen ditu.

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Larribère
  • Barta
  • Atxoeta

Historia

Akamarrerekin batera, Agaramonteko dukerriaren menekoa zen baroierri bat osatzen zuen Samatzek.[2]

Samatzen inauguratu zen, 1912an, Bidaxuneko kantonamenduan inoiz izan den tren geltoki bakarra. Baiona eta Tolosa arteko linean kokaturik zegoen, eta Gixune eta Samatzeko geltokia zen. Geltoki hura bidaiari faltagatik itxi zuten 1970eko hamarkadan.

Demografia

XIX. mendean zehar 800-900 biztanle inguru izan zituen Samatzek, baina XX. mendea hastean populazioa galtzen hasi zen, eta mende bukaerarako 400 baino gutxiago ziren. Hala ere, XXI. mendearen hasierako urteetan joera aldatu eta gorako bidea hartu zuen biztanleriak, eta 2010eko hamarkadan 600 lagunen maila gainditu zuen Samatzek.

Samatzeko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ekonomia

Samaztar gehienak lehen sektoretik bizi dira. Horrez gain, Lames de Sames tailerrean euskal nabal tipikoak ekoizten dituzte, eta Sametzeko lakuan ur parke bat dago, turismoa ere herriaren ekonomiaren parte izanik.

Kultura

Agaramont eskualdeko bertze herrietan bezala, bertako hizkuntza gaskoiera da, euskara aro modernoan mintzatzeari utzi baitzioten Gaskoiniarrek lurraldean eragindako influentziarengatik. Hala ere, Frantzia osoan bezala hizkuntza ofizial bakarra eta erabiliena Frantsesa da.

Ondasun nabarmenak

  • Polita gaztelua, XIX. mendekoa.
  • Garateko baserria, 1631koa.
  • Donibaneko etxea, 1706koa.
  • Jasokundearen eliza, XIV. mendekoa. Ama Birjinaren eta Haurraren estatua bat du.

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa