Gerra Soziala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa: 8. lerroa:


== Guduak ==
== Guduak ==
[[Pizenoar]]rek, [[lukania]]rrek, marsiarrek, [[Samnita|samnitek]] eta apuliarrek parte hartu zuten, eta [[etruriar]]rak eta [[umbriar]]rak batu zitzaizkien, ''Italia'' izeneko errepublika independentea aldarrikatuz. [[Korfinium]]en ezari zuten hiriburua, [[Erroma]]tik ekialdera, senatu batekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin. Hasieran, erromatarren porrotak bata bestearen atzetik etorri ziren. [[K.a. 90]]ean, Senatuak [[Luzio Kornelio Sila|Silari]] eman zion armadaren agintea, baina Mario politikara itzuli eta agintea berreskuratu zuen. Silak Aeserniako banda samnitak suntsitzen zituenean amaitu zen gerra.
[[Pizenoar]]rek, [[lukania]]rrek, marsiarrek, [[Samnitak|samnitek]] eta apuliarrek parte hartu zuten, eta [[etruriar]]rak eta [[umbriar]]rak batu zitzaizkien, ''Italia'' izeneko errepublika independentea aldarrikatuz. [[Korfinium]]en ezari zuten hiriburua, [[Erroma]]tik ekialdera, senatu batekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin. Hasieran, erromatarren porrotak bata bestearen atzetik etorri ziren. [[K.a. 90]]ean, Senatuak [[Luzio Kornelio Sila|Silari]] eman zion armadaren agintea, baina Mario politikara itzuli eta agintea berreskuratu zuen. Silak Aeserniako banda samnitak suntsitzen zituenean amaitu zen gerra.


== Ondorioak ==
== Ondorioak ==

00:21, 13 urtarrila 2021ko berrikusketa

Itailako mapa. K. a. II eta I. mendeak
Erromaren boterearen zabalkunde prozesua Italiar penintsulan

Gerra Soziala[1] edo Aliatuen Gerra[2] (latinez: Bellum Sociale) gatazka armatu bat izan zen, K.a. 91 eta K.a. 88 bitartean gertatutakoa, aurrez aurre jarri zituena Erromatar Errepublika eta haren italiar aliatuak, erromatar hiritartasun eskubidea lortu nahi zutenak.

Gerraren aurrekariak

Gaio Mario Erromatik kanpo egon zen urteetan (K.a. 99-K.a. 90), bakea egon zen, eta, itxuraz behintzat, Senatuak kontrolpean zuen boterea. Baina, K.a. 95ean Lex Licinia Mucia argitaratu zen, erromatar hiritartasuna iruzurrekin lortu zuten italiar aliatuen aurkakoa, eta horrek ezinegon handia eragin zuen haien artean.

K.a. 92an, plebearen tribuno aukeratu zuten Marko Livio Druso. Honek prestatu zituen erreformak, lege frumentario berria eta zilarrezko sestertzioaren debaluazioa, ez ziren aristokraziaren gogokoak izan. Aliatuekin ezkutuko adostasun bat ere aurkeztu zuen, hiritartasun eskubidea aginduz, lurren banaketa berri baten gastuen ardura hartzearen truke. Ofizialki senatuak gaitzetsia, etxean hil zuten. Horren ondorioz, gerra hasi zen.

Guduak

Pizenoarrek, lukaniarrek, marsiarrek, samnitek eta apuliarrek parte hartu zuten, eta etruriarrak eta umbriarrak batu zitzaizkien, Italia izeneko errepublika independentea aldarrikatuz. Korfiniumen ezari zuten hiriburua, Erromatik ekialdera, senatu batekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin. Hasieran, erromatarren porrotak bata bestearen atzetik etorri ziren. K.a. 90ean, Senatuak Silari eman zion armadaren agintea, baina Mario politikara itzuli eta agintea berreskuratu zuen. Silak Aeserniako banda samnitak suntsitzen zituenean amaitu zen gerra.

Ondorioak

Aliatuek, garaituak izan arren, euren xedea lortu zuten, italikoei erromatar hiritartasuna ematen zieten hiru lege onartu baitziren.

1 Juliar legea K.a. 90ean. Erromak hiritartasuna eman zien leial iraun zuten eta hala eskatu zuten hiri italikoei, eta jeneralak, hala merezi zuten erromatar jatorrikoak ez ziren soldaduei ematera ahalbidetu zituen.

2 Plautia-Papiria legea K.a. 89an. Erromak italiko orori eman zion hiritartasuna, baita altxatutakoei ere, bi hilabeteko epean pretorioaren erregistroetan izena ematen bazuen.

3 Ponpeiar legea K.a. 89an, latindar eskubidea, artean eskubide hori ez zuten Galia Zisalpinako hiriei eman ziena. Onura, batez ere, Po ibaiaren iparraldera zeuden hiriek jaso zuten.

Erreferentziak

  1. Tazito. Analak eta Historiak I - Seigarren liburua. Itzultzailea: Xabier Amuritza; Klasikoen Bilduma, eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2021-1-12).
  2. Álvarez Pérez-Sostoa, Denis. Esklabo-iraultzak erromatar errepublikaren krisialdian: gizarte-gatazken eredu bat. Uztaro, 36 (2001), 25-39. or. (Noiz kontsultatua: 2021-1-12).

Kanpo estekak