Azpeitiko danborrada: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Cc]ite[ _]book +erreferentzia)
230. lerroa: 230. lerroa:
* Lehen urteetan San Sebastian bezperako helduen danborradak gaueko 10etarako amaituta egon behar izaten zuen, Udaletxeko argiak itzaltzen zizkieten bestela.
* Lehen urteetan San Sebastian bezperako helduen danborradak gaueko 10etarako amaituta egon behar izaten zuen, Udaletxeko argiak itzaltzen zizkieten bestela.
* [[1960]]<nowiki/>an helduen danborrada bi aldiz ospatu zen. Haurren danborrada ez zen ospatu jantziekin arazo bat egon zelako eta helduek San Sebastian egun eguardian ere atera egin behar izan zuten.
* [[1960]]<nowiki/>an helduen danborrada bi aldiz ospatu zen. Haurren danborrada ez zen ospatu jantziekin arazo bat egon zelako eta helduek San Sebastian egun eguardian ere atera egin behar izan zuten.
*[[1981]]<nowiki/>ean lehen emakume danborjoleak irten ziren. [[2021]]<nowiki/>ean dokumental bat egin zen urteurren hori ospatzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua='Amamaren danborra' dokumentalaren hainbat emanaldi izango dira datozen asteetan - Azpeitia|hizkuntza=eu|url=https://uztarria.eus/azpeitia/1610538242328-amamaren-danborra-dokumentalaren-hainbat-emanaldi-izango-dira-datozen-asteetan|aldizkaria=uztarria.eus|sartze-data=2021-01-14}}</ref>.
* [[2009]]<nowiki/>ko helduen danborradan, lehen aldiz talde guztietan emakume danborjoleak egon ziren.<ref>{{erreferentzia|url=http://uztarria.eus/komunitatea/emakumea/1232620012|izenburua=Emakumeak danborradan|sartze-data=|egunkaria=Uztarria|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
* [[2009]]<nowiki/>ko helduen danborradan, lehen aldiz talde guztietan emakume danborjoleak egon ziren.<ref>{{erreferentzia|url=http://uztarria.eus/komunitatea/emakumea/1232620012|izenburua=Emakumeak danborradan|sartze-data=|egunkaria=Uztarria|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
* [[2015]]<nowiki/>eko San Sebastian bezperako helduen danborradan [[Gure Esku Dago]]-ren abestia jo zuten danborjoleek, herriko abeslariek [[kiosko]]<nowiki/>an abesten zutela eta udalak plataformako kideei bandera igoerarekin omendu ziotelarik. Azpeitiko Gure Esku Dagok egin zuen proposamena eta bai danbor taldeek eta bai udalak bat egin zuten proposamenarekin.<ref>{{erreferentzia|url=http://uztarria.eus/komunitatea/azpeitiagureskudago/1420625013|izenburua=Gure Esku Dago-ren abestia danborradan|sartze-data=|egunkaria=Uztarria|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
* [[2015]]<nowiki/>eko San Sebastian bezperako helduen danborradan [[Gure Esku Dago]]-ren abestia jo zuten danborjoleek, herriko abeslariek [[kiosko]]<nowiki/>an abesten zutela eta udalak plataformako kideei bandera igoerarekin omendu ziotelarik. Azpeitiko Gure Esku Dagok egin zuen proposamena eta bai danbor taldeek eta bai udalak bat egin zuten proposamenarekin.<ref>{{erreferentzia|url=http://uztarria.eus/komunitatea/azpeitiagureskudago/1420625013|izenburua=Gure Esku Dago-ren abestia danborradan|sartze-data=|egunkaria=Uztarria|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
* [[2017]]<nowiki/>ko udan, Azpeitia eta [[Hazparne]]<nowiki/>ren arteko [[senidetza]]<nowiki/>ren 30.urteurrenaren ospakizun baitan, danborradako hainbat taldetako 60 lagun inguru joan ziren [[Lapurdi]]<nowiki/>ko herri honetara danborrada egitera.<ref>{{erreferentzia|url=http://urolakosta.hitza.eus/2017/06/21/azpeitiko-danbor-jotzaileak-hazparneko-festetan-izango-dira-igandean/|izenburua=Azpeitiko Danborrada Hazparnen|sartze-data=|egunkaria=Urola Kostako Hitza|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
* [[2017]]<nowiki/>ko udan, Azpeitia eta [[Hazparne]]<nowiki/>ren arteko [[senidetza]]<nowiki/>ren 30.urteurrenaren ospakizun baitan, danborradako hainbat taldetako 60 lagun inguru joan ziren [[Lapurdi]]<nowiki/>ko herri honetara danborrada egitera.<ref>{{erreferentzia|url=http://urolakosta.hitza.eus/2017/06/21/azpeitiko-danbor-jotzaileak-hazparneko-festetan-izango-dira-igandean/|izenburua=Azpeitiko Danborrada Hazparnen|sartze-data=|egunkaria=Urola Kostako Hitza|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
*[[2021]]<nowiki/>eko San Sebastian festak berta<nowiki/>n behera gelditu zir<nowiki/>en [[COVID-19 pandemia|COVID-19 pandemiak]] eraginda. Azpeitiko Udalak danborrada etxeetatik egiteko deialdia egin zuen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Danborrada etxeetatik egiteko gonbita egin du udalak - Azpeitia|hizkuntza=eu|url=https://uztarria.eus/azpeitia/1610486328541-danborradara-etxeetatik-egiteko-gonbita-egin-du-udalak|aldizkaria=uztarria.eus|sartze-data=2021-01-14}}</ref>.


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

11:05, 14 urtarrila 2021ko berrikusketa

2017ko Azpeitiko helduen danborrada

Azpeitiko danborrada San Sebastian egunean (urtarrilaren 20) eta bezperan ospatzen diren jai eta desfileak dira. San Sebastian Azpeitiko zaindaria da.

Ospakizuna urtarrilaren 19an hasten da, San Sebastian bezperan, gaueko hamarrak aldera. Helduen danborradako 27 taldek herriko kaleak zeharkatzen dituzte danborra jotzen eta Soreasuko San Sebastian elizan galdialdia egin ondoren, gauerdian denak plazan elkartzen dira. Momentu horretan, San Sebastian eguna eta 24 orduko ospakizuna hasten da. Tradizioz betetako ospakizuna da, momentu, lekuek eta abestiek esanahi handia dute herritarrentzat.

Historia

Azpeitiko danborrada XIV.mendean herrian egin zieren hainbat Alarderen haritik sortu zela uste da. Hala ere, Soreasuko San Sebastian donearen eguna ospatzeko eta hau omentzeko sortutako ikuskizun honen aurrekari bakarra 1953koa da, herriko plazan danborrada antzeko bat egin zutenean (Donostian 1836az geroztik ospatzen zuten danborrada).

Azpeitira bidalitako bi apaiz donostiar danborradaren eragile nagusiak izan ziren eta gazteen laguntzarekin lehen danborrada antolatu zuten. 1957ko urtarrilaren 19an egin zen lehen danborrada, haurrena. Helduen danborrada lehenengoz 1959an ospatu zen (hiru talderekin) eta ordundik arrakasta handitzen eta ikuskizun bilakatzen joan da. Partaidetza ere urtez urte handitzen joan da.[1]

Helduen Danborrada

Urtarrilaren 19ko gaueko hamarrak aldera hasten da helduen danborrada. Gastadoreek irekita eta talde guztiak jarraian, herriko kaleak zeharkatuz Soreasuko San Sebastian parrokian geldialdia egiten da eta beste abesti batzuen artean, Soreasuko Sebastian eta San Sebastian Martxa jotzen dira. Ondoren, kalez kale herriko Enparantza Nagusian elkartzen dira talde guztiak, gauerdia baino lehen.

Gauerdian, kanpaiekin batera, San Sebastian Martxa hasten da eta omenduek bandera igotzen dute udaletxeko balkoian. Balkoi horretan egoten dira elkarte bakoitzeko banderadunak beraien elkartea irudikatzen.

Herriko Enparantza Nagusian talde guztiak batera abesti guztiak jotzen dituzte eta amaitutakoan bakoitza bere elkartera joaten da.

Taldeak

Talde bakoitzaren aurretik, irekitzen, banderaduna eta bi kantinera joaten dira. Hauen atzetik joaten da zuzendaria eta taldea.[2]

Taldea Urtea Jantzia
Gastadoreak 1959 Militar frantsesa
Egizale -Landeta 1966 Baserritarrez
Gure Ametsa 1966 Sukaldariz
Alkartasuna 1967 Eskoziarra
Zezenzaleak 1967 Landetako euskal toreatzailez
Arrantzaleak 1969 Arrantzalez
Arauntza 1970 Kosakoz
Ardo-Zaleak 1971 Napoleonez
Mendizaleak.Lagun Onak M.B 1974 Tiroldarrez
Irrintzi 1975 Sukaldariz
Txalintxo 1979 Pilotariz
Harkaitza 1979 Husarren tronpetajolez
Barratsu 1981 Antzinako euskal meatzariak
Amnistia Taldea 1981 Baserritarrez
Itsasi Dantza Taldea 1984 Mutilak- soldadu frantziar

Neskak- urketariz

Sanjuandegi 1992 Karlistaz
Zokoa 1992 ‘The Royal Scots’ britaniar erregimenduko jantzi militarra
Barrenetxea 2003 XVII.mendeko musikariak
Oilo-Soro 2004 Nafarroako Erriberako artzainak
Izarraitz Txoko 2007 Txistularien ohorezko jantzia
Basazabal 2008 Sukaldariz
Ziripot 2008 Mikeletez
Ollagorra 2011 Tranpanero (Kanada aldeko ehiztaria)
Loiolatxo 2011 Militarrak eta zibilak
Loiolabide zahar 2011 Sukaldariz
Zulozabal 2011 Londresko dorreko zaintzaileak
Iraurgi Saski Baloi Taldea 2017 Sukaldariz
Ilunpe 2019 Maskaradako jantzia
Inpernue 2019 Gipuzkoako Tertzioa
Izarraitzpe 2019 Urolako treneko langileak

Diana

Azpeitiko parrokiak, Soreasuko San Sebastian, bere patroiaren omenezko ospakizun erlijiosoa izaten du urtarrilaren 20 eguerdian. Meza nagusia bandarekin eta bi danborrada talderekin (danbor eta barrikak) ospatzen da parrokia barruan. Meza hasi aurretik, parroki barruan, San Sebastian Martxa jotzen dute.

Parrokira bidean diana abestia jotzen dute eta meza amaitutakoan, Enparantza Nagusian elkartu eta San Sebastian Martxa eta Soreasuko Sebastian jotzen dute.

Dianan jotzen duten bi taldeak: Ardo-Zaleak eta Gure Ametsa.

Haurren Danborrada

Haurren danborrada izan zen Azpeitiko lehen danborrada. Hasieran bi talde ateratzen ziren, herrian deialdia egin eta atera nahi zuten haurrek osatzen zituzten taldeak. 1986an herriko ikastetxeei egin zitzaien deialdia, bakoitzak bere taldea edo bi talde ateratzeko. Deialdia onartu eta urte horretatik aurrera ikastetxeek pisu garrantzitsua dute danborrada honetan.

Urtarrilaren 20ko eguardian hasten da haurren danborrada, talde guztiek herriko kaleak zeharkatzen dituzte eta herriko Enparantza Nagusian amaitzen dute, udaletxeko balkoian talde bakoitzeko banderaduna egoten da eta abesti denak jotzen dituzte.

Haurren danborrada osoan zehar karroza joaten da atzetik, eta honen atzetik haurrak inudez jantzita.

Taldeak

Taldea Urtea Jantzia
Itsasi Dantza Taldea 1984 Mutilak- soldadu frantziar

Neskak- urketariz

Betharram Ikastetxea Iraurgi Ikastetxea

2003tik

1986 Gipuzkoako mikeleteak
Milagrosa Ikastetxea 1986 Zumalakarregi
Jesusen Alabak Ikastetxea 1988 Ezpatariak
Karmelo Etxegarai 1986 Napoleon gorriak

Napoleon urdinak

Bizkaitarren Tertzioa

Ikasberri Ikastola 1996 Gipuzkoako Tertzioa: Enparan jenerala eta bere soldaduen jantzia

Sukaldariak

J. Antxieta Musika Eskola 2004 Soldaduz

Karrozak

Karrozak Azpeitiko haurren danborradaren ikur bat dira, ikusmina sortzen baitu urtero egiten den karrozak. 1957tik 1987ra arte karrozen gainean erreginak eta damak joaten ziren eta erreginari ‘Azpeitiko ederra’ deitzen ditzaion. 1987tik aurrera, ikastetxeak haurren danborradan sartu zirenean, erregina eta damen ordez haurrak ateratzen hasi ziren. Urtero karrozak gai zehatz eta puntual bat izaten du ardatz bere diseinuan.

Bandera Jaitsiera

Urtarrilaren 20ko gauean amaiera ematen zaio San Sebastian festari. Hainbat danbor taldek herriko kaleak zeharkatu eta gauerdian plazan elkartuta bandera jaisten da. Abesti guztiak jo eta talde bakoitza bere elkartera joaten da.

Abestiak

Badira abesti batzuk Azpeitiko danborradan bakarrik jotzen direnak, ospakizun honetarako bereziki sortutako edo moldatutakoak. Herriko abesti berezi hauek Jose Luis Frantsesenarenak dira.[3]

  • Soreasuko Sebastian
  • San Sebastian martxa
  • ‘Txokolo’ diana-txikia
  • San Sebastian diana
  • Alardea
  • Agurra
  • Mandioko polka
  • Hau dek, hau
  • Idiarena
  • Tatiago
  • Goizeko Izarra
  • San Sebastián diana 1

Bitxikeriak

  • Lehen urteetan San Sebastian bezperako helduen danborradak gaueko 10etarako amaituta egon behar izaten zuen, Udaletxeko argiak itzaltzen zizkieten bestela.
  • 1960an helduen danborrada bi aldiz ospatu zen. Haurren danborrada ez zen ospatu jantziekin arazo bat egon zelako eta helduek San Sebastian egun eguardian ere atera egin behar izan zuten.
  • 1981ean lehen emakume danborjoleak irten ziren. 2021ean dokumental bat egin zen urteurren hori ospatzeko[4].
  • 2009ko helduen danborradan, lehen aldiz talde guztietan emakume danborjoleak egon ziren.[5]
  • 2015eko San Sebastian bezperako helduen danborradan Gure Esku Dago-ren abestia jo zuten danborjoleek, herriko abeslariek kioskoan abesten zutela eta udalak plataformako kideei bandera igoerarekin omendu ziotelarik. Azpeitiko Gure Esku Dagok egin zuen proposamena eta bai danbor taldeek eta bai udalak bat egin zuten proposamenarekin.[6]
  • 2017ko udan, Azpeitia eta Hazparneren arteko senidetzaren 30.urteurrenaren ospakizun baitan, danborradako hainbat taldetako 60 lagun inguru joan ziren Lapurdiko herri honetara danborrada egitera.[7]
  • 2021eko San Sebastian festak bertan behera gelditu ziren COVID-19 pandemiak eraginda. Azpeitiko Udalak danborrada etxeetatik egiteko deialdia egin zuen[8].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak