Athletic: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Daeri (eztabaida | ekarpenak)
Daeri (eztabaida | ekarpenak)
650. lerroa: 650. lerroa:
| 9
| 9
| [[Iker Muniain|Muniain]]
| [[Iker Muniain|Muniain]]
|440
|443
|339
|339
|41
|41

00:44, 22 urtarrila 2021ko berrikusketa

Artikulu hau gehienbat Athletic klubeko gizonezkoen taldeari buruzkoa da; emakumezkoen taldeari buruzkoa beste hau da: «Athletic (emakumezkoen taldea)».
Athletic Club
Ezizena(k)lehoiak, zuri-gorriak
Sorrera1898 (126 urte)
Futbol zelaiaSan Mames
edukiera: 53.332 lagun
inaugurazioa: 2013
PresidenteaEuskal Herria Aitor Elizegi
EntrenatzaileaEspainia Marcelino García Toral
LigaLa Liga
2019-20lehen maila, 11.a
Webguneawww.athletic-club.eus
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Athletic[1] Euskal Herriko futbol klubik zaharrena da, 1898. urtean sortua. Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatu du beti, Real Madrilek eta FC Barcelonak bezala, eta liga horretan titulu bikotea (liga eta kopa denboraldi berean) aldi gehienetan bereganatu duen taldea da: bost aldiz. Euskal Herriko talde nagusia eta Ligako hirugarrena da titulu kopuruan.

San Mames estadioa Zorrotzaurre auzotik ikusita.

Historia

Lamiako futbol zelaia, Athleticen lehendabiziko zelaien bat.
1903ko Errege Kopako talde txapelduna.
1931ko taldea, Liga Koparen irabazlea.

Futbola Bilbora jokalari talde bik eraman zuten, biek Erresuma Batuarekin lotura zutenak: altzairugintza eta itsas-merkataritzan aritu eta Bilboko Ingelesen Landan jokatu ohi zuten britainiar langileak eta Erresuma Batuko eskoletatik itzulitako euskal herritar ikasleak. 1890eko hamarkadaren hasieran langileek Bilbao Football Club izeneko taldean sortu zuten. Tartean 1898an Zamacois Gimnasio inguruan zebiltzan ikasleek Athletic Club sortu zuten. 1901ean Bilboko Cafe Garcia eginiko biltzar batean estatutuak onartuak izan ziren.

1902an Bilboko klub biek elkartu eta Bizcaya izeneko taldea sortu zuten, lehendabiziko Espainiako Futbol Errege Kopan parte hartzeko. Garaipena lortu zuten finalean FC Barcelona mendean hartu eta gero. 1903an klub biek bat egin zuten eta Athletic Club de Bilbao izena jarri zioten klub berriari. Urte berean, Madrilen zeuden euskal herritar ikasle talde batek Athletic Club de Madrid sortu zuen, gero Atlético Madrid izango zena. Klubaren jaiotze datak eztabaida piztu izan du futbol historialarien artean: klubak berak 1898. urtea dela esaten du, beste batzuek 1901. urtea aukeratzen dute eta gainontzekoek, berriz, 1903. urtearen alde egiten dute.

Errege Kopa

Klubaren lehendabiziko garaipenak sortu berria zen Espainiako Futbol Errege Kopa lehiaketan izan ziren. 1902an Bizcayak lortutako garaipenaren ondoren, sorberria zen Athleticek berriro 1903an irabazi zuen. 1904an garaipena lortu zuten aurkaria zuten Club Español de Madrid partidara agertu ez zelako. 1907an Bizcaya izena berpiztu zuten Union Vizcaino taldearekin elkartea sortuz. Lehiaketa berriro 1911n, eta hirutan segidan, 1914 eta 1916 artean, irabazi zituen. Orduko izarra Pichichi golegilea zen, 1913ko abuztuaren 21ean San Mameseko irekieran lehendabiziko gola eta 1915eko finalean hat-trick lortu zituena. Bere omenez egungo Ligako golegile nagusiak Pichichi Saria lortzen du.

Liga hasiberria

1920ko hamarkadan, Euskal Herriko klub nagusiak Athletic Club, Real Unión, Getxoko Arenas eta Real Sociedad ziren. Laukote honek 1928an Espainiako futbol liga txapelketa sortu zuten. 1930ean Deportivo Alaves igo ondoren, Espainiako futbol ligako lehen mailako hamar klubetatik bost Euskal Herrikoak ziren. Orduan gaztelaniaz "Con cantera y afición, no hace falta importación" (euskaraz: "Harrobia eta zaleekin, inportazioa ez da beharrezkoa") esateari ekin zioten, Athleticek bere filosofiaren lema izango zuena.

Onddo-kapelua

1921ean Fred Pentland izeneko entrenatzaile berri bat etorri zen Racing Santander taldetik. 1923an Athleticek Errege Kopan garaipena lortu zuen, modu iraultzaile erabiliz gainera: pase laburra. 1927an Athletic utzi eta Athletic Madrid, Real Oviedo eta Espainiaren entrenatzailea izan zen. 1929an Bilbora itzuli eta Athleticek Liga/Errege Kopa dobletea egin zuen bitan, 1930 eta 1931an hain zuzen ere. Klubak lau aldiz segidan irabazi zuen Errege Kopa 1930 eta 1933 artean eta Liga 1932 eta 1933an. 1931an Athleticek bere garaipen luzeena lortu zuen, FC Barcelona 12-1 irabaziz.

Atlético Bilbao

1941an kluba izenaz aldatu behar zuten, Francisco Francok agindutako dekretu baten arabera, gaztelaniazkoak ez ziren izenak galarazita zeuden eta horrela klubari Atlético Bilbao izena jarri zioten. Urte berean klubeko historiako golegile nagusiak bere debuta egin zuen: Telmo Zarraonaindia, hurrengo hamahiru denboraldietan 294 golak lortuko zituena. 1950/51 denboraldiko bere 38 golak oraindik Ligako errekorra badira. 1943an Athleticek Liga/Copa del Generalísimo doblete egin zuen berriro eta 1944 eta 1945ean Errege Kopa irabazi.

1950eko hamarkadaren hasieran Athletic Clubeko aurrelari lerroa ospetsua izan zen: Zarra, Panizo, Rafa Iriondo, Venancio eta Gainzak osatua. Aurrelari hauei esker klubak beste Copa del Generalísimo lortu zuen 1950ean. Ferdinand Daučík entrenatzaile berriaren heltzeak klubeko garaipenak handitu zuen: 1956an beste doblete bat eta 1955 eta 1958 Copa del Generalísimo bi lortuz. 1956an klubak Europako Kopan debuta egin zuen, historiako Manchester Uniteden talderik onenetariko batek menderatua izana.

1960ko hamarkada

1930, 1940 eta 1950eko hamarkadetan lortutako garaipenak lortzeko, Athleticek atzerritar jokalariak lortzeko murrizteen laguntza izan zuen. Nahiz eta gehienetan taldeek hiru atzerritar baino gehiago ezin izan, Real Madrid edo FC Barcelona bezalako klubek iruzur egin zuten Alfredo Di Stéfano, Ferenc Puskás, José Santamaria edo László Kubala bezalako jokalariak nazionalizatuz. Athleticek, ostera, harrobi politikari ekin zion, malgutasun gutxi edo bat ere ez erakutsiz. Hori zela eta 1960ko hamarkadan, Real Madrilen nagusitasuna azaldu zen, Atlético Bilbao taldeak 1969an Copa del Generalisimo bakarra irabaziz.

Hala ere, Athleticek aitona-amonen neurria ere erabili zuen, eta Bartzelonan jaiotako Armando Merodio fitxatu zuen. Alabaina, Txus Pereda, Miguel Jones edo José Eulogio Garate bezalako jokalariak fitxatzeari uko egin zion, jaiotzez euskal herritarrak ez baziren ere hirurak Euskal Herrian heziak eta Garateren gurasoak ere euskal herritarrak ziren. Hamarkada honetan Athletic Clubeko izar bat agertu zen: Jose Angel Iribar atezaina.

1970eko hamarkada

1970eko hamarkadan Athleticek ez zuen arrakasta berreskuratu, hamar urtez Errege Kopa bakarra lortu baitzuen, 1973an hain zuzen ere. 1975eko abenduan, Real Sociedaden aurkako partida batean, Iribar eta Errealeko kapitaina zen Inaxio Kortabarriak ikurrina atera eta zelaiaren erdigunean kokatu zuten. Hauxe zen ikurrinaren lehendabiziko agerpen publikoa Francoren heriotzaren ondoren.[2]

1977an Athletic UEFA Kopako finalera ailegatu zen, kanpoan lortutako golei ezker Juventusek menderatua izana. Hamarkada honetan ere Athletic Bilbao jatorrizko izena berreskuratu zuen.

1980ko hamarkada

Zaleak Errealaren aurkako derbiaren aurretik.
Athletic Celta Vigoren aurka, 2005ean.
Mosaikoa San Mamesen.

1981ean Athleticek Javier Clemente sinatu zuen entrenatzaile gisa. Honek laster osatu zuen historiako talderik onenetariko bat, Urkiaga, De Andres, Urtubi, Argote edo Zubizarreta bezalako harrobiko jokalari gazteak Dani edo Goikoetxea bezalako beteranoekin uztartuz. Bere lehendabiziko denboraldian, Clementek Ligako laugarren postua lortu zuen. 1983an klubak Liga bat eta 1984an beste Liga/Errege Kopa dobletea lortu zituen. 1985 eta 1986an Athleticek 3.a eta 4.a hurrenez hurren bukatu zuen txapelketa. Clementeren estilo oldarkor, defentsa eta eraginkortasuna bultzatu zituen.

Ordutik Athleticek ez du garaipen handirik izan. Jose Angel Iribar, Howard Kendall, Jupp Heynckes edo Javier Irureta bezalako entrenatzaileek ezin izan dute garaipenak lortu.

1990eko hamarkada

Clemente ondorengo entrenatzaile arrakastatsuena Luis Fernández izan zen, 1996an sinatuta. 1998an Ligan bigarrena izan zen, Champions League parte hartzeko sailkatuz. Fernandezek harrobiaren ikuspegi zabalaren onurak izan zuen: Athleticen jokatzeko ez zen beharrezkoa Euskal Herrian jaioa izan baizik eta Euskal Herrian hezia izatea. Horrela Salamancan jaiotako Patxi Ferreira edo Brasilen jaiotako Biurrun debutatu zuten. Roberto López Ufarte edo Benjamín, ostera, guraso euskal herritarrak izanda ere, ez ziren aukeratuak.

Klubak beste harrobian hezitako jokalariak, Euskal Herriko harrobikoak ez baziren ere, fitxatu zituen. Horrela Bixente Lizarazu (klubeko lehendabiziko Ipar Euskal Herriko jokalaria) Ismael Urzaiz edo José Mari fitxatu zituen. Politika berri honek 1995ean eztabaida sortu zuen Athleticek Real Sociedadetik Joseba Etxeberria fitxatu zuenean. Jokalari hauek, Rafael Alkorta, Julen Guerrero edo Patxi Ferreira bezalako Athleticen harrobiko jokalariekin batera 1998ko arrakasta lortu zuten.

2000ko hamarkada

XXI. mende hasierako lehendabiziko urteak, Athletic historiaren txarrenetariko batzuk izan dira Errege Kopa emaitza txarrak izan ez ezik Ligako lehendabiziko postuetatik at geratu ere izan du. Lehen Mailan mantentzea lortu badu ere, Athletic bere historiako kirol-krisialdi nagusietariko batean sartuta dago, beti sailkapeneko azken postuetatik irten ezinda. Adibidez, 2006/07 denboraldian bere historiako sailkapen posturik txarrena lortu zuen, 17.a izanda.

Hala ere, klubak bazituen berri pozgarriak ere: alde batetik, 2002an sinatutako itun bati esker, emakumezkoen taldea sortu zuen, lau liga irabazi dituena; bestetik, harrobiak jokalari inportateak ere sortu ditu, tartean Yeste, Amorebieta, Iraola edo Llorente.

2010eko hamarkada

San Mames estadioa 2013ko abenduaren 28an.

Joaquín Caparrós sevillarra Athletic entrenatzen hasi zenetik taldearen emaitza juxtuak alde batetara utzi eta Ligan eta Kopan paper ona egitera ohitu da. 2009ko Errege Kopako finala izan zen inflexio-puntua. Bertan Athleticek Bartzelonaren aurka galdu bazuen ere zaletuak ilusionatzen hasi ziren eta taldearen mailan jauzia egon zen. Hurrengo urtean UEFA Europa League jokatu zuen emaitza onik lortu ez bazuen ere. 2010-11 denboraldian Liga bikaina egin zuen eta 6. sailkatzea lortu zuen, berriz ere Europan jokatzeko aukera eskuratuz.

Hauteskundeetan Josu Urrutia lekittarra bihurtu zen lehendakari eta honek Marcelo Bielsa argentinarra ekarri zuen. Bielsaren eskutik Athletic joko ikusgarria egiten hasi zen, eta hasieran jokalariei ohitzea kostatu bazitzaien ere denboraldi zoragarria egin zuen, Errege Kopako eta UEFA Europa Leagueko finalak jokatzera iritsi baitzen. Hurrengo urtea oso gorabeheratsua izan zuen baina 2013-14 urtea berriz ere bikaina izan zen eta Ernesto Valverderen eskutik 4. eginez Txapeldunen Ligarako sailkatu zen.

2014-15 denboraldia makal hasi zuen eta Txapeldunen Ligan liga fasera iritsi bazen ere hirugarren egin eta kanporatua izan zen. Europa Leaguen jarraitu zuen baina kanporaketa bakarra jokatu zuen. Denboraldiak aurrera egin ahala maila hobetu zuen eta Ligan 7. postua eskuratzeaz gain Errege Kopako finalera iritsi zen, baina ezin izan zuen Bartzelona gainditu.

2015-16 denboraldia bikain hasi zuen, 31 urteko lehorraldiaren ondoren, titulu bat eskuratu baitzuen: Espainiako Superkopa. Modu harrigarrian gainera, etxean Bartzelonari 4-0 irabazi eta Nou Camp zelaian 1-1 berdinduz. Adurizek sartu zituen Athleticen bost goletatik lau eta finaleko izarra izan zen. Europan txukun aritu zen eta Europa Leagueko final laurdenak jokatu zituen. Ligan 5. postuan sailkatzea lortu zuen. 2016-17an apalago ibili zen baina zazpigarren eginda, Europa Leaguera sailkatu zen. 2017-18 denboraldia oso txarra izan zen, 16. postuan amaituta eta euskal taldeen artean okerrena izanik. 2018-19 denboraldian, azaroan Berizzo entrenatzaile berria bota izan behar zen eta Garitanok hartu zuen lekua. Jaitsiera postuetan hartu zuen taldea eta Europara sailkatzear egon zen, baina azken jardunaldian Sevillan galdu eta saririk gabe geratu zen. 2018aren amaieran Aitor Elizegi aukeratu zuten lehendakari.

2020ko hamarkada

2019-20 denboraldian Errege Kopako beste final bat jokatzera iritsi zen, Bartzelona eta Granada kanporatu ondoren. COVID-19 pandemiak finala atzeratu arazi zuen eta 2021eko apirilean jokatuko da. Aurrez Superkopa jokatu zen 2021eko urtarrilean Andaluziako zelaietan. Finalerdietan Real Madril gainditu zuen eta finalean Bartzelona luzapenean 3-2 gainditu ondoren Espainiako Superkopa irabazi zuen hirugarren aldiz.

Palmaresa

Zaleak udaletxe aurrean 2009ko kopa galdu ondoren.

Nazioartekoak

Sakontzeko, irakurri: «Athletic-en ibilbidea Europan»

Espainiakoak

  • Liga Txapelketak:
    • Txapelduna (8): 1929-30, 1930-31, 1933-34, 1935-36, 1942-43, 1955-56, 1982-83, 1983-84.
    • Txapeldunordea (7): 1931-32, 1932-33, 1940-41, 1946-47, 1951-52, 1969-70, 1997-98.
  • Errege Kopa:
    • Txapelduna (24): 1902, 1903, 1904, 1910, 1911, 1914, 1915, 1916, 1921, 1923, 1930, 1931, 1932, 1933, 1943, 1944, 1945, 1950, 1955, 1956, 1958, 1969, 1973, 1984.
    • Txapeldunordea (15): 1905, 1906, 1907, 1913, 1920, 1942, 1949, 1953, 1966, 1967, 1977, 1985, 2009, 2012, 2015.
  • Superkopa:
    • Txapelduna (3): 1984, 2015, 2021
    • Txapeldunordea (2): 1983, 2009
  • Eva Duarte Kopa:
    • Txapelduna (1): 1950
    • Txapeldunordea (1): 1945

Herrialde txapelketak

  • Iparreko Txapelketa / Bizkaiko Txapelketa (17): 1913-14, 1914-15, 1915-16, 1919-20, 1920-21, 1922-23, 1923-24, 1924-25, 1925-26, 1927-28, 1928-29, 1930-31, 1931-32, 1932-33, 1933-34, 1938-39, 1939-40
  • Copa Vasca (1):[3] 1934-35

Lagunarteko txapelketak

2020/2021 taldea

2020ko urriaren 2a

Zbk. Postua Jokalaria
1 Euskal Herria ATE Unai Simón
3 Euskal Herria ATZ Unai Nuñez
4 Euskal Herria ATZ Iñigo Martínez
5 Euskal Herria ATZ Yeray Álvarez
6 Euskal Herria ERD Mikel Vesga
7 Euskal Herria AUR Ibai Gómez
8 Euskal Herria ERD Unai López
9 Euskal Herria AUR Iñaki Williams
10 Euskal Herria ERD Iker Muniain
11 Euskal Herria ERD Iñigo Córdoba
13 Euskal Herria ATE Jokin Ezkieta
14 Euskal Herria ERD Dani Garcia
15 Euskal Herria ATZ Iñigo Lekue
16 Euskal Herria ERD Oihan Sancet
Zbk. Postua Jokalaria
17 Euskal Herria ATZ Yuri Berchiche
18 Euskal Herria ERD Óscar de Marcos
19 Bosnia-Herzegovina ERD Kenan Kodro
20 Euskal Herria AUR Asier Villalibre
21 Euskal Herria ERD Ander Capa
22 Euskal Herria ERD Raúl García
24 Euskal Herria ATZ Mikel Balenziaga
25 Euskal Herria ATE Iago Herrerín
- Euskal Herria ERD Peru Nolaskoain
- Euskal Herria ERD Unai Vencedor
- Euskal Herria ERD Oier Zarraga
- Euskal Herria AUR Jon Morcillo
- Euskal Herria AUR Alex Berenguer

Lehen taldea denboraldika

Athletic 2014-15

Athletic 2015-16

Athletic 2016-17

Athletic 2017-18

Athletic 2018-19

Athletic 2019-20

Athletic 2020-21

Jokalariak

Sakontzeko, irakurri: «Athletic Clubeko futbolarien zerrenda»

Pichichi Saria

Izena Denboraldia Golak
Carlos 1974-1975 19
Uriarte 1967-1968 22
Zarra 1952-1953 24
Zarra 1950-1951 38
Zarra 1949-1950 25
Zarra 1946-1947 34
Zarra 1945-1946 24
Zarra 1944-1945 19
Unamuno 1939-1940 26
Gorostiza 1931-1932 12
Bata 1930-1931 27
Gorostiza 1929-1930 19

Zamora Saria

Izena Denboraldia Golak
Iribar 1969-1970 20
Lezama 1946-1947 29
Etxebarria 1940-1941 21
Blasco 1935-1936 30
Blasco 1933-1934 21
Blasco 1929-1930 20

Gol gehien egin dituzten jokalariak

# Izena Guztira Liga Kopa Champions UEFA Superkopa Ligako Kopa Erregional Errekopa
1 Zarra 335 251[4] 81 3
2 Bata 208 105 36 67
3 Dani 199 147 37 0 11 4
4 Gorostiza 196 109 37 50
5 Iraragorri 179 88 24 67
6 Aduriz 172 118 16 3 31 4
7 Arieta 170 136 30 2 2
8 Panizo 169 126 37 6
9 Gainza 152 119 30 1 2
10 Artetxe 133 105 23 5 0
11 Unamuno 130 70 20 40
12 Urzaiz 129 116 12 1 0
13 Uriarte 120 90 21 0 8 1
14 Sarabia 118 83 28 0 3 1 3
14 Llorente 118 85 17 16 0
16 Iriondo 117 85 30 2
17 Guerrero 116 101 11 2 2
18 Carlos 115 81 29 0 5
19 Etxeberria 104 88 10 2 4
20 Ziganda 91 77 10 0 4

Partida gehien jokatu dituzten jokalariak

# Izena Guztira Liga Kopa UEFA Champions Errekopa Superkopa Ligako Kopa Erregional
1 Iribar 614 466 93 49 0 6 0
2 Rojo 541 414 87 34 0 6 0
3 Etxeberria 514 445 41 18 8 0 2
4 Iraola 510 406 56 43 3 2
5 Susaeta 507 379 50 67 8 3
6 Gainza 494 382 99 6 0 7
7 Orue 481 391 74 10 6 0 0
8 Larrazabal 445 390 37 10 8 0 0
9 Muniain 443 339 41 54 7 2
10 Canito 435 354 75 6 0 0
11 Guerrero 430 372 41 7 8 0 0
12 Argote 427 332 68 13 5 0 0 8
13 Urzaiz 419 367 34 11 7
14 Panizo 413 326 79 8
15 De Marcos 408 305 33 57 8 5 5
16 Aduriz 407 316 41 41 7 2
17 Cedrun 402 334 62 6
17 Dani 402 302 68 23 2 7
19 Urrutia 401 348 39 9 5
20 San José 397 304 39 46 7 1

Jokalari ezagunenak



Emaitzak

Errekorrak eta estatistikak

  • Bazkideak: 35,479[5]
  • Aurrekontua: 61.100.000 €[5]
  • Denboraldiak Ligan: 89 (2019-20 barne, guztiak).
  • Ligako partida batean lortutako gol gehien (etxean): Athletic 12 - FC Barcelona 1 (1930-31).
  • Ligako partida batean lortutako gol gehien (kanpoan): Osasuna 1 - Athletic 8 (1958-59).
  • Kopako partida batean lortutako gol gehien: Athletic 12 - Celta 1 (1946-47)
  • Europako partida batean lortutako gol gehien: Standard Lieja 1 - Athletic 7 (2004-05).
  • Emaitzarik onena Ligan: 1.a (8 aldiz)
  • Emaitzarik txarrena Ligan: 17.a (06-07).
  • Ligako emaitza historikoa: 3.a

Azken urteetako ibilbidea

Denboraldiak Postua Jok. I B G AG KG Pt Kopa Europa Superkopa
1996-1997 1D 6 42 16 16 10 72 57 64 Final Zortzirenak
1997-1998 1D 2 38 17 14 7 52 42 65 Final Laurdenak UEFA Final Hamaseirenak
1998-1999 1D 8 38 17 9 12 53 47 60 Final Zortzirenak Champions League Multzoan
1999-2000 1D 11 38 12 14 12 47 57 50 Final Hamaseirenak
2000-2001 1D 12 38 11 10 17 44 60 43 Final Zortzirenak
2001-2002 1D 8 38 14 11 13 54 66 53 Finalerdiak
2002-2003 1D 7 38 15 10 13 63 61 55 Final Hamaseirenak
2003-2004 1D 5 38 15 11 12 53 49 56 1.Erronda
2004-2005 1D 9 38 14 9 15 59 54 51 Finalerdiak UEFA Final Hamaseirenak
2005-2006 1D 12 38 11 12 15 40 46 45 Final Zortzirenak Intertoto 2.Erronda
2006-2007 1D 17 38 10 10 18 44 62 40 Final Hamaseirenak
2007-2008 1D 11 38 13 11 14 40 43 50 Final Laurdenak
2008-2009 1D 13 38 12 8 18 47 62 44 FINALA
2009-2010 1D 8 38 15 9 14 50 53 54 Final Hamaseirenak Europa League Final Hamaseirenak Txapeldunordea
2010-2011 1D 6 38 18 4 16 59 55 58 Final Zortzirenak
2011-2012 1D 10 38 12 13 13 49 52 49 FINALA Europa League FINALA
2012-2013 1D 12 38 12 9 17 44 65 45 Final Hamaseirenak Europa League Multzoan
2013-2014 1D 4 38 20 10 8 66 39 70 Final Laurdenak
2014-2015 1D 7 38 15 10 13 42 41 55 FINALA Champions League
Europa League
Multzoan
Final Hamaseirenak
2015-2016 1D 5 38 18 8 12 58 45 62 Final Laurdenak Europa League Final Laurdenak TXAPELDUNA
2016-2017 1D 7 38 19 6 13 53 43 63 Final Zortzirenak Europa League Final Hamaseirenak
2017-2018 1D 16 38 10 13 15 41 49 43 Final Hamaseirenak Europa League Final zortzirenak
2018-2019 1D 8 38 13 14 11 41 45 53 Final Zortzirenak
2019-2020 1D 11 38 13 12 13 41 38 51 Finalista
2020-2021 1D 38 | TXAPELDUNA
Athletic Clubeko sailkapen historikoa Ligan.
Athletic Clubeko sailkapen historikoa Europan.

Instalazioak

Sakontzeko, irakurri: «San Mames»
San Mames futbol zelaia, 2007ko ekainean
(Athletic Club 2 - Levante UD 0)
San Mames Barria.

Hasieran Bilboko Campa de los Ingleses eta beste hainbat lekuetan jokatu bazuen ere, egungo Athletic Clubeko futbol zelaia San Mames da. Zelaiak 40.000 ikusleentzako lekua du eta 103x68 m. neurriak. 1913ko abuztuaren 21ean zabaldu zuten Racing de Irun aurkako partida jokatuz. Izena San Mames kristau martiritik datorkio, horrela zuen izena bere jabea zen egoitza. San Mames martiriaren kondaira dela eta, Athleticeko jokalariek lehoiak dute ezizena.

Zelaiaren ezaugarri nagusia duen arkua da, Bilboko ia edoizein lekutik ikus daitekeena. Athleticeko zelaian 1982ko Munduko Futbol Txapelketako partidak jokatuak izan ziren.

Hona hemen zelaiaren ezaugarriak:

Estadio berria

San Mames futbol zelai zaharkitua aspaldi geratu zitzaion txiki Athletic Clubari. Hori dela eta, zelai berria egin eta 2014an inauguratu zuten. Hona hemen zelai berriaren ezaugarriak:

Entrenatzeko instalazioak

Sakontzeko, irakurri: «Lezama (kirol-instalakuntzak)»

Athletic Clubek Lezamako instalazioetan entrenatzen du. Instalazioak 1971an eraikiak dira eta hantxe lehenengo taldeak ez, beste talde guztiek (emakumezkoena tartean) jokatzen dute.

Uniformea

  • Lehenengoa: Zamarra txurigorria, praka eta galtzerdi beltzak.[8]
  • Bigarrena: Zamarra urdina, praka txuria eta galtzerdi urdinak.
  • Hirugarrena: Zamarra txuria lerro gorri eta berdez (ikurrina bezala), praka txuriak eta galtzerdi gorriak.

Historia eta bilakaera

Historiako bere lehendabiziko partidatan, Athletic Clubek edozein motako uniformea erabili zuen lagun arteko partidak jokatzeko normalean, zamarra eta praka txuriak eta galtzerdi beltzak.

1902-03 denboraldian, lehendabiziko Kopan parte hartzeko, uniforme berria behar zuen. Horrela Blackburn Roversen talde ingelesak erabili zuen uniformea aukeratu zuten, Athletic Clubeko ordezkariek Ingalaterran erositakoa. Uniformeak zamarra txuri-urdina eta praka eta galtzerdi urdinak zituen.

1910ean, Athleticeko ordezkariek, Blackburn Roversen uniformeak agortuak zirelako, Southamptonen uniformeak (zamarra txurigorria, praka eta galtzerdi beltzak) erosi zituen. Athletic Clubekoek Atlético de Madrideko jokalarie prestatu zieten uniformea, baina azkenek praka urdinak erabiltzea erabaki zuten.[9]

1950ean Athleticek galtzerdi txuri-gorriak erabiltzea erabaki zuten. 1970eko hamarkadan berriro galtzerdi beltzak erabiltzera pasa zuten.

1980ko hamarkadan, Athleticek 10 urteko kontratua sinatu zuen Adidas enpresarekin. 1990eko hamarkadan Kappa enpresarekin sinatu zuen, 1998-1999 denboraldia arte. 1999-2000 denboraldian berriro 2 urteko kontratua sinatu zuen Adidas enpresarekin. 2001ean Athleticek bere marka propioa sortu zuen: 100% Athletic.

2008ean Athleticek lehendabizikoz zamarran enpresa pribatu baten publizitatean izateko kontratua sinatu zuen, Petronor enpresarekin. Publizitatearen truke, hiru denboraldirako 6 milioi euro lortu zituen. Lehenago, publizitate instituzionala erabilia zuen: lehenengo taldeak Europan "Euskadi" eta beste taldeek (tartean, emakumezkoena) "Bizkaia".

Etxeko uniformearen bilakaera

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021

Kanpoko uniformearen bilakaera

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2009-2010
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021

Entrenatzaile ezagunenak

Presidenteak

Harrobia

Sakontzeko, irakurri: «Bilbao Athletic» eta «Baskonia Kirol Kluba»

Athletic Clubeko harrobia Euskal Herriko emankorrenetariko bat da, lehenengo taldean ez ezik, Europako klub nagusietan ere jokatutako jokalariak sortu baititu. Harrobiaren egoitza nagusia 1971an Lezamako instalazioetan dago. Hantxe 11 urte baino gehiago dituzten jokalari asko ari dira.

Hona hemen harrobiaren organigrama:[10]

  • Bilbao Athletic (Athletic B)
  • Baskonia Kirol Kluba (Athletic C)
  • Gazteak (Ohorezko Maila eta Gazteen Liga Nazionala)
  • Kadeteak (Euskal Liga eta Ohorezko Maila)
  • Haurrak (Gorena eta 1. maila)
  • Kimuak (lau talde).

Harrobiaren egungo metodologi arduraduna Eduardo Estibariz da.

Ereserkia

Sakontzeko, irakurri: «Athleticen ereserkia»

Athletic Clubeko lehenengo herri ereserkia Alirón abestia zen. Jatorrian 1913an Aquino eta Retanak moldatutako kuplea zen. Teresita Zazá izeneko kupletistak Bilbora abestia eraman eta Athleticzaleek errepika aldatu zuten: Alirón, alirón, el Athletic campeón abesteko. Abestiaren hitzak gaztelaniaz zeuden eta honela zioten:

« En España entera triunfa la canción del "alirón"

y no hay chico deportista que no sepa esta canción.
Y las niñas orgullosas hoy le dan su corazón
a cualquiera de los once del Athletic campeón.

»

1950eko hamarkadan beste abesti bat zabaldu zen herria, Timoteo Urrengoetxeak moldatu eta Los Cinco Bilbaínos abestutakoa. Abestiaren leloak honela zioen:

« Athletic, Athletic Club de limpia tradición:

ninguno más que tú lleva mejor blasón.
Del fútbol eres ley; te llaman el león.
Y tu afición es reina del fútbol español.

»

1982an, Carmelo Bernaola musikagile eta Athleticzaleak ereserki berria egin zuen: Alirón kuplearen leloa eta 1928an Feliciano Beobidek moldatutako Altza Gaztiak biribilketa erabili zituen abesti berria moldatzeko. Bernaolaren moldaketek txistu eta danbolin erabiltzen zituzten. Hitzak Juan Anton Zubikaraik paratu zituen, Bernaolak berak proposatua. Gaztelania alde batera utzita, bizkaieraz idatzi zuen, eta Espainiaren ordez, Euskal Herria aipatu. Beobideren izenburuari eutsi zion: Altza gaztiak. Leloak honela dio:

« Zabaldu daigun guztiok irrintzi alaia:

Athletic, Athletic zu zara nagusia.

»

Ereserkia 1983an ABAOaren abesbatzak eta Bilboko Udal Bandak grabatu zuten. San Mameseko estadioan lehendabizikoz 1983ko martxoaren 30ean entzun zen, FC Barcelonaren aurkako Kopa partida hasi baino lehen.[11]

Peñak edo kirol-lagunarteak

Athleticzaleak San Mameserako bidean partida baten aurretik

Athleticen webgune ofizialaren arabera, 2006-09-23an Athleticek 373 peña edo kirol-lagunarte zituen munduan zehar, honela banatuak:

1973tik aurrera, urtero peñen kongresu bat egiten da.

Emakumezkoen taldea

Sakontzeko, irakurri: «Athletic (emakumezkoen taldea)»
Emakumezkoen taldea bere laugarren liga txapelketa ospatzen San Mamesen

Athletic emakumezkoen taldea 2002an sortu zen. Haren jatorria Leioa EFT izan zen. Lehoi emeek 2001-2002 denboraldian Superligara igotzea lortu zuten. 2002-2003 denboraldian Athletic Superligako taldeetatik Euskal Herriko bakarra izan zen, baina haren estreinaldia ohorezko mailan ezin hobea izan zen, txapeldunak izan baitziren, apirilaren 27an San Mames bete-betean Sevillako Hispalis gainditu zutenean. “Lehoi emeek” hurrengo bi denboraldietan titulua ere lortu zuten, 2004-2005 denboraldian partida bat ere galdu barik. Denboraldi hartako titulua jokalariek Bilboko kaleetan zehar ospatu zuten, milaka eta milaka zaleren artean. 2005-2006 denboraldia hasi baino lehen, Iñigo Juaristik (hiru tituluetako entrenatzailea) eta zenbait jokalarik taldea utzi zuten, zuzendaritzarekiko desadostasunak zirela kausa. Horren ondorioz, Athleticek ezin izan zuen aurreko denboraldietako arrakasta berdindu. 2006-2007 denboraldian, Juaristi itzuli zen taldera eta "Lehoi emeek" titulua berreskuratu zuten.

Superliga irabazteak Europako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eman zion taldeari, eta bigarren faseraino heltzea arrakasta handiena izan zen. Erregina Kopa ere jokatu du, baina lorpen aipagarririk barik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal