Gerra Soziala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa: 8. lerroa:


== Guduak ==
== Guduak ==
[[Pizenoar]]rek, [[lukania]]rrek, marsiarrek, [[Samnitak|samnitek]] eta apuliarrek parte hartu zuten, eta [[etruriar]]rak eta [[umbriar]]rak batu zitzaizkien, ''Italia'' izeneko errepublika independentea aldarrikatuz. [[Korfinium]]en ezari zuten hiriburua, [[Erroma]]tik ekialdera, senatu batekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin. Hasieran, erromatarren porrotak bata bestearen atzetik etorri ziren. [[K.a. 90]]ean, Senatuak [[Luzio Kornelio Sila|Silari]] eman zion armadaren agintea, baina Mario politikara itzuli eta agintea berreskuratu zuen. Silak Aeserniako banda samnitak suntsitzen zituenean amaitu zen gerra.
Kinto Popedio Silo [[marsiar]]ra eta Kaio Papio Mutilo [[samnita]] buru zirela, [[hirpinoak]], [[lukania]]rrak, marsiarrak, samnitak eta [[pizenoar]]rak Erromaren aurka altxatu ziren; 100.000 gizoneko armada eratu zuten, [[erromatar legio]]en antzera antolatua, eta Italia izeneko errepublika independentea aldarrikatu. [[Corfinium]]en ezari zuten hiriburua, Erromatik ekialdera, senatuarekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin.<ref name="martinez"/>

Hasieran, erromatarren porrotak bata bestearen atzetik etorri ziren. [[K.a. 90]]ean, Senatuak [[Luzio Kornelio Sila|Silari]] eman zion armadaren agintea, baina Mario politikara itzuli eta agintea berreskuratu zuen. Silak Aeserniako banda samnitak suntsitu zituenean amaitu zen gerra.


== Ondorioak ==
== Ondorioak ==
20. lerroa: 22. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|2}}
{{erreferentzia_zerrenda|30em}}


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==

18:48, 22 urtarrila 2021ko berrikusketa

Itailako mapa. K. a. II eta I. mendeak
Erromaren boterearen zabalkunde prozesua Italiar penintsulan

Gerra Soziala[1] edo Aliatuen Gerra[2] (latinez: Bellum Sociale) gatazka armatu bat izan zen, K.a. 91 eta K.a. 88 bitartean gertatutakoa, aurrez aurre jarri zituena Erromatar Errepublika eta haren italiar aliatuak, erromatar hiritartasun eskubidea lortu nahi zutenak.

Gerraren aurrekariak

Lehen Gerra Punikoa (K.a. 264-241) amaitu zenetik, Erromaren aginpidearen mende zegoen Italia. Bertako herri eta hiri anitz Erromaren aliatuak (latinez: socii) ziren, baina ez zuten eskubiderik erromatar hiritartasuna (latinez: ius civitates) edukitzeko. Mendekotasun horrek ondorioak zituen, besteak beste, epaiketetan, zergen ordainketan edota lur publikoen (latinez: ager publicus) erabileran. Bestalde, herri aliatuetako tropa laguntzaileak funtsezkoak ziren erromatar armadarentzat,[3] baina Erromak jasotzen zituen kanpaina militarren onurarik handienak.[4]

K.a. 95ean, Licinia Mucia legea onartu zen, erromatar hiritartasuna lortzeko ustez iruzur egin zutenen aurkakoa. Horren ondorioz, italiar ugariri hiritartasuna kendu zitzaien, eta haien nahigabea areagotu zen. K.a. 92an Marko Livio Druso aukeratu zuten plebearen tribuno. Hark erreforma sorta bat prestatu zuen egoera politikoa baretzeko, adibidez nekazaritzaren erreforma sakona, aristokraziak errefusatu zuena. Horrezaz gain, italiar aliatu guztiei erromatar hiritartasuna eskaintzea proposatu zuen, baina Senatua eta plebea aurka atera ziren.[4] K.a. 91ko urrian Druso bere etxean erahil zutenean, italiar aliatuak matxinatu ziren.

Guduak

Kinto Popedio Silo marsiarra eta Kaio Papio Mutilo samnita buru zirela, hirpinoak, lukaniarrak, marsiarrak, samnitak eta pizenoarrak Erromaren aurka altxatu ziren; 100.000 gizoneko armada eratu zuten, erromatar legioen antzera antolatua, eta Italia izeneko errepublika independentea aldarrikatu. Corfiniumen ezari zuten hiriburua, Erromatik ekialdera, senatuarekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin.[4]

Hasieran, erromatarren porrotak bata bestearen atzetik etorri ziren. K.a. 90ean, Senatuak Silari eman zion armadaren agintea, baina Mario politikara itzuli eta agintea berreskuratu zuen. Silak Aeserniako banda samnitak suntsitu zituenean amaitu zen gerra.

Ondorioak

Aliatuek, garaituak izan arren, euren xedea lortu zuten, italikoei erromatar hiritartasuna ematen zieten hiru lege onartu baitziren.

1 Juliar legea K.a. 90ean. Erromak hiritartasuna eman zien leial iraun zuten eta hala eskatu zuten hiri italikoei, eta jeneralak, hala merezi zuten erromatar jatorrikoak ez ziren soldaduei ematera ahalbidetu zituen.

2 Plautia-Papiria legea K.a. 89an. Erromak italiko orori eman zion hiritartasuna, baita altxatutakoei ere, bi hilabeteko epean pretorioaren erregistroetan izena ematen bazuen.

3 Ponpeiar legea K.a. 89an, latindar eskubidea, artean eskubide hori ez zuten Galia Zisalpinako hiriei eman ziena. Onura, batez ere, Po ibaiaren iparraldera zeuden hiriek jaso zuten.

Erreferentziak

  1. Tazito. Analak eta Historiak I - Seigarren liburua. Itzultzailea: Xabier Amuritza; Klasikoen Bilduma, eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2021-1-12).
  2. Álvarez Pérez-Sostoa, Denis. Esklabo-iraultzak erromatar errepublikaren krisialdian: gizarte-gatazken eredu bat. Uztaro, 36 (2001), 25-39. or. (Noiz kontsultatua: 2021-1-12).
  3. García Soto, Itziar. Antzinako Erroma. Latina/Kultura Klasikoa, DBHKo 3.eta 4.maila, klasikoa.eimakatalogoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-1-13).
  4. a b c Martinez Errondosoro, Aritz. Cuestión itálica y la Guerra de los aliados. Historiako Gradu Amaierako Lana, 2014-2015; zuzendaria: Antonio Dupla Ansuategui, addi.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-1-13).

Kanpo estekak