Gerra Soziala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:The Growth of Roman Power in Italy.jpg|alt=Itailako mapa. K. a. II eta I. mendeak|thumb|Erromaren boterearen zabalkunde prozesua Italiar penintsulan]]
[[Fitxategi:The Growth of Roman Power in Italy.jpg|250px|thumb|Erromaren boterearen zabalkundea Italiar penintsulan]]
'''Gerra Soziala'''<ref>{{erreferentzia |egilea=Tazito |url=https://eu.wikisource.org/wiki/Analak_eta_Historiak_I/Seigarren_liburua | izenburua=Analak eta Historiak I - Seigarren liburua | argitaletxea= Itzultzailea: Xabier Amuritza; Klasikoen Bilduma, eu.wikisource.org | sartze-data=2021-1-12}}</ref> edo '''Aliatuen Gerra'''<ref>{{erreferentzia |izena=Denis |abizena= Álvarez Pérez-Sostoa |url=https://www.uztaro.eus/artikulua/37/esklabo-iraultzak-erromatar-errepublikaren-krisialdian-gizarte-gatazken-eredu-bat/566 | izenburua=Esklabo-iraultzak erromatar errepublikaren krisialdian: gizarte-gatazken eredu bat | argitaletxea= ''Uztaro'', 36 (2001), 25-39. or. | sartze-data=2021-1-12}}</ref> ({{lang-la|Bellum Sociale}}) gatazka armatu bat izan zen, [[K.a. 91]] eta [[K.a. 88]] bitartean gertatutakoa, aurrez aurre jarri zituena [[Erromatar Errepublika]] eta haren aliatu [[Italia (erromatar probintzia)|italikoak]], erromatar hiritartasun eskubidea lortu nahi zutenak.
'''Gerra Soziala'''<ref>{{erreferentzia |egilea=Tazito |url=https://eu.wikisource.org/wiki/Analak_eta_Historiak_I/Seigarren_liburua | izenburua=Analak eta Historiak I - Seigarren liburua | argitaletxea= Itzultzailea: Xabier Amuritza; Klasikoen Bilduma, eu.wikisource.org | sartze-data=2021-1-12}}</ref> edo '''Aliatuen Gerra'''<ref>{{erreferentzia |izena=Denis |abizena= Álvarez Pérez-Sostoa |url=https://www.uztaro.eus/artikulua/37/esklabo-iraultzak-erromatar-errepublikaren-krisialdian-gizarte-gatazken-eredu-bat/566 | izenburua=Esklabo-iraultzak erromatar errepublikaren krisialdian: gizarte-gatazken eredu bat | argitaletxea= ''Uztaro'', 36 (2001), 25-39. or. | sartze-data=2021-1-12}}</ref> ({{lang-la|Bellum Sociale}}) gatazka armatu bat izan zen, [[K.a. 91]] eta [[K.a. 88]] bitartean gertatutakoa, aurrez aurre jarri zituena [[Erromatar Errepublika]] eta haren aliatu [[Italia (erromatar probintzia)|italikoak]], erromatar hiritartasun eskubidea lortu nahi zutenak.



20:18, 23 urtarrila 2021ko berrikusketa

Erromaren boterearen zabalkundea Italiar penintsulan

Gerra Soziala[1] edo Aliatuen Gerra[2] (latinez: Bellum Sociale) gatazka armatu bat izan zen, K.a. 91 eta K.a. 88 bitartean gertatutakoa, aurrez aurre jarri zituena Erromatar Errepublika eta haren aliatu italikoak, erromatar hiritartasun eskubidea lortu nahi zutenak.

Aurrekariak

Lehen Gerra Punikoa (K.a. 264-241) amaitu zenetik, Erromaren aginpidearen mende zegoen Italia. Bertako herri eta hiri anitz Erromaren aliatuak (latinez: socii) ziren, baina ez zuten eskubiderik erromatar hiritartasuna (latinez: ius civitates) edukitzeko. Mendekotasun horrek ondorioak zituen, besteak beste, epaiketetan, zergen ordainketan edota lur publikoen (latinez: ager publicus) erabileran. Bestalde, herri aliatuetako tropa laguntzaileak funtsezkoak ziren erromatar armadarentzat,[3] baina Erromak jasotzen zituen kanpaina militarretako onurarik handienak.[4]

K.a. 95ean, Licinia Mucia legea onartu zen, erromatar hiritartasuna lortzeko ustez iruzur egin zutenen aurkakoa. Horren ondorioz, italiar ugariri hiritartasuna kendu zitzaien, eta haien nahigabea areagotu zen. K.a. 92an, Marko Livio Druso aukeratu zuten plebearen tribuno. Hark erreforma sorta bat prestatu zuen egoera politikoa baretzeko, adibidez nekazaritzaren erreforma sakona, aristokraziak errefusatu zuena. Horrezaz gain, italiar aliatu guztiei erromatar hiritartasuna eskaintzea proposatu zuen, baina Senatua eta plebea aurka atera ziren.[4] K.a. 91ko urrian Druso bere etxean erahil zutenean, italiar aliatuak matxinatu ziren.

Gerraren bilakaera

Marsiar federazioaren denarioa.

Kinto Popedio Silo marsiarra eta Kaio Papio Mutilo samnita buru zirela, hirpinoak, lukaniarrak, marsiarrak, samnitak eta pizenoarrak Erromaren aurka altxatu ziren; 100.000 gizoneko armada eratu zuten, erromatar legioen antzera antolatua, eta Italia izeneko errepublika independentea aldarrikatu. Corfiniumen ezari zuten hiriburua, Erromatik ekialdera, senatuarekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin. Gerraren hasieran, matxinada hedatzen saiatu ziren, bai hegoaldean, bai iparraldean, Lazio bakarturik uzteko.[4]

Erroma, berriz, armada berreraki beharrean gertatu zen eta, herri aliatuetako tropa laguntzaileez gabeturik, Sizilia, Galia, Hispania eta Afrikako soldaduak bildu zituen, erromatar hiritarrez osatutako 14 legiorekin batera. Publio Rutilio Lupo kontsulak iparraldera jo zuen, marsiarren eta pizenoarren kontra borrokatzera. Fronte horretan, Asculum inguratzea eta hartzea izan zuten xede nagusi, eta Ponpeio Estrabonen gain gelditu zen egiteko hori. Aldi berean, Etruriarako bidea itxi zieten marsiarrei. Erromako beste kontsulak, Luzio Julio Zesarrek, hegoaldean egin zien aurre samnitei, Campaniara hurbil ez zitezen.[4]

K.a. 90ean, erromatarrek desegigo batzuk pairatu zituzten. Iparraldean, Rutilio Lupo guduan hil zen, eta Ponpeio Estrabonek ezin izan zuen Asculum hartu. Hegoaldean, Nola eta Aesernia italikoen esku erori ondoren, Lukaniako, Apuliako eta Campaniako hiri gehienek bat egin zuten matxinoekin. Alabaina, Umbriak eta Etruriak neutral iraun zuten. Horiek horrela, lege batzuen bitartez, Erromak hiritartasuna lortzeko bidea ireki zien latinoei eta italikoei. Horren ondorioz, hiri italiko batzuk Erromaren aldera lerratu ziren. Hori erabakigarria izan zen gerraren bilakaeran.[4]

K.a. 89an, aipatutako legeak indarrean jartzearekin batean, Erromak ofensibak abiarazi zituen iparraldean eta hegoaldean. Batetik, Ponpeio Estrabonek Asculum hiria bereganatu zuen. Bestetik, Silak Bovianum, estatu italikoaren hiriburu berria, hartu zuen. Horren ondoan samnitek gerrari eutsi zioten arren, K.a. 88an azpiratuak izan ziren.[4]

Erromaren kontzesioak

Aliatuek, garaituak izan arren, euren xedea lortu zuten, italikoei erromatar hiritartasuna ematen zieten hiru lege onartu baitziren.

  • Lex Iulia de civitates latinis et sociis danda (K.a. 90). Erromak hiritartasuna eman zien leial iraun zuten eta hala eskatu zuten hiri italikoei. Lege honi esker, umbriarrak eta etruriarrak Erromaren alde jarri ziren.
  • Lex Plautia Papiria (K.a. 89). Erromak italiko guztiei eman zien hiritartasuna, baita altxatutakoei ere, bi hilabeteko epean pretorioaren erregistroetan izena ematen bazuen.
  • Lex Pompeia de Transpadanis (K.a. 89), latindar eskubidea Galia Zisalpinako hiri guztiei eman ziena. Po ibaiaren iparraldera zeuden hiriek jaso zuten onura, artean ez baitzuten eskubide hori.

Erreferentziak

  1. Tazito. Analak eta Historiak I - Seigarren liburua. Itzultzailea: Xabier Amuritza; Klasikoen Bilduma, eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2021-1-12).
  2. Álvarez Pérez-Sostoa, Denis. Esklabo-iraultzak erromatar errepublikaren krisialdian: gizarte-gatazken eredu bat. Uztaro, 36 (2001), 25-39. or. (Noiz kontsultatua: 2021-1-12).
  3. García Soto, Itziar. Antzinako Erroma. Latina/Kultura Klasikoa, DBHKo 3.eta 4.maila, klasikoa.eimakatalogoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-1-13).
  4. a b c d e f Martinez Errondosoro, Aritz. Cuestión itálica y la Guerra de los aliados. Historiako Gradu Amaierako Lana, 2014-2015; zuzendaria: Antonio Dupla Ansuategui, addi.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-1-13).

Kanpo estekak