Kasu (gramatika): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
27. lerroa: 27. lerroa:
[[Kategoria:Hizkuntzalaritza]]
[[Kategoria:Hizkuntzalaritza]]
[[Kategoria:Morfologia]]
[[Kategoria:Morfologia]]
[[Kategoria:Gramatika]]

22:47, 23 urtarrila 2021ko berrikusketa

Kasuen kopurua europar hizkuntzetan. Grisak adierazten du hizkuntzak ez duela deklinaziorik.
Artikulu hau flexio formari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kasu».

Kasua hitz batek, perpausean funtzio jakin bat betetzeko, agertzen duen flexio forma da.[1] Kasu gramatikala ezaugarri gramatikal mota berezi bat da, elementu predikatibo baten erreakzioari lotua (eskuarki, aditz bati).

Hizkuntza batek deklinazio morfologikoa badu, kasuak dituela esaten da (latina, adibidez); hala ere, deklinazio preposizionala baino ez duten hizkuntzak ere badaude (gaztelania, adibidez). Gramatika sortzailearen arabera, lehenei kasu morfologiko esaten zaie, eta bigarrenei – kasu sintaktiko.

Gramatika tradizionalean, "kasu" terminoak forma bakoitza adierazteko balio du, flexioaren arabera (deklinabidea ere deitua) edo izen sintagmako nukleo batekin batera doan preposizioaren arabera (artikulua, izena, adjektiboa edo izenordaina). Hizkuntza bakoitzean kasu berak harreman gramatikal berberak sistematikoki markatzen ditu.

Euskara

Euskarak hurrengo kasuak ditu: absolutiboa (etxea, singularrean), ergatiboa (etxeak), datiboa (etxeari), genitiboa (etxearen), instrumentala (etxeaz), lokatibo edo inesiboa (etxean), ablatiboa (etxetik), adlatiboa (etxera), lokatibo adnominala (etxeko) eta prolatiboa (etxetzat), absolutiboaren ukoak partitiboaren erabilera dakar berekin (etxerik ez du), soziatiboa edo komitatiboa (etxearekin), hurbiltze adlatiboa edo direkzionala (etxerantz), muga adlatiboa (teliko edo terminatibo ere deitua; etxeraino), destinatiboa (edo benefaktiboa; etxearentzat, etxerako) eta motibatiboa (edo kausala; etxearengatik).

Beste hizkuntza batzuk

Indoeuropear hizkuntzen artean kasuak ez dituzten hizkuntzak, adibidez, hizkuntza erromantzeak (erromaniera izan ezik) eta germaniar hizkuntzak (faroera, amemaniera eta islandiera izan ezik) dira.

Uraldar hizkuntza guztiek kasuak dituzte, baina beren kopurua ez da berdina uraldar hizkuntza guztietan: finlandierak 16 kasu gutxi gorabehera ditu eta bepsaerak, bere ahaide hurbila, berriz, 24 kasu gutxi gorabehera ditu (hizkuntza horien kasuei buruzko iritziak ez dira berdinak, beraz, kopuru zehatza ezin da esan).

Kasuen kopuru haindienak dituzten hizkuntzak ithkuila (hizkuntza eraikia, 81 kasu) eta tseziera (Kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzen kidea, 64 kasu gutxi gorabehera) dira.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Kasu. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.