Espainiako Vuelta: berrikuspenen arteko aldeak
t Autoritate kontrola jartzea |
Informazioa gehitu eta zuzenketak egin |
||
25. lerroa: | 25. lerroa: | ||
== Historia == |
== Historia == |
||
'''Espainiako Vuelta''' [[1935]]. urtean ospatu zen lehenengo aldiz. Lehenengo ekitaldi honetan, 50 lasterkari lehiatu ziren 3411 km-ko ibilbidea egiteko, 14 etapatan, bataz beste 240 km baino gehiago egiteko bakoitzean. Tourra eta Giroaren arrakasta ikusita, ''[[Informaciones]]'' egunkari espainiarrak |
'''Espainiako Vuelta''' [[1935]]. urtean ospatu zen, lehenengo aldiz. Lehenengo ekitaldi honetan, 50 lasterkari lehiatu ziren 3411 km-ko ibilbidea egiteko, 14 etapatan, bataz beste 240 km baino gehiago egiteko bakoitzean. Tourra eta Giroaren arrakasta ikusita, ''[[Informaciones]]'' egunkari espainiarrak itzuli handi bat antolatzea erabaki zuen, Espainian. 1937. urtean, [[Espainiako Gerra Zibila]] dela eta, ez zen itzulia ospatu. Ezta 1938, 1939 eta 1940. urteetan ere. Bigarren Mundu Gerra dela eta, 1943 eta 1944ko ekitaldiak ere ez ziren ospatu. 1945. urtean, Ya egunkariak antolatu zuen lasterketa eta hala izan zen 1949ra arte. 1955an, El Correo egunkariak antolakuntzaren ardura hartu zuen arte, ez zen berriro ospatu. 1955an, Bilbotik hasi eta Bilbon amaitu zen, hurrengo bi ekitaldiak bezela. Handik aurrera, urtero ospatu da. Momentu horretatik aurrera, Vuelta apirila eta maitza artean egin da, eta atzerriko partaidetza handiagoa eta garrantzitsuagoa izan du. |
||
Urte haietan, Bilbon amaitzen zen normalean, baina Donostin eta Madrilen ere amaitu ziren ekitaldi batzuk. |
|||
1963. urtean, Jacques Anquetil handiak Vuelta irabazi zuen eta historiako lehena izan zen [[Italiako Giroa]], [[Frantziako Tourra]] eta '''Espainiako Vuelta''' irabazten. |
|||
1979. urtean, Unipublic antolatu zuen '''Espainiako Vuelta''' eta orain arte horrela izan da. Urte guztietan ia, Madrilen amaitu da Unipublic-en ardurapean. |
|||
[[1990]] urtera arte udaberrian ospatzen zen, baina geroztik Irailean ospatzen da. Vueltako azkenengo etapa, eta beraz itzuli osoaren amaiera, [[Madril]]en egiten da, [[Castellana pasealekua|Paseo de la Castellana]] etorbidean. |
|||
[[1999]] urtean Vueltak lehenengo aldiz igo zuen [[Angliru]] mendia [[Asturiasko Printzerria|Asturiasen]], Europan aurki daitekeen mendi porturik gogorrenetakoa. |
[[1999]] urtean Vueltak lehenengo aldiz igo zuen [[Angliru]] mendia [[Asturiasko Printzerria|Asturiasen]], Europan aurki daitekeen mendi porturik gogorrenetakoa. |
21:25, 25 urtarrila 2021ko berrikusketa
2019ko Espainiako Itzulia | |
Ezaugarriak | |
---|---|
Data | Iraila |
Eskualdea | Espainia eta ondoko herrialdeak |
Euskarazko izena | Espainiako Vuelta |
Bertoko izena(k) | Vuelta Ciclista a España |
Modalitatea | Errepidea |
Mota | Itzuli Handia |
Antolatzailea | Unipublic |
Lasterketa zuzendaria | Javier Guillén |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1935 |
Edizio kopurua | 70 (2015) |
Lehenengo irabazlea | Gustaaf Deloor |
Garaipen gehien | Roberto Heras (4 aldiz) |
Amaierako edizioa | Chris Froome |
Espainiako Vuelta (gaztelaniaz eta ofizialki: Vuelta a España, ˈβwelta a esˈpaɲa ahoskatua) Frantziako Tourrra eta Italiako Giroarekin batera itzuli handi bat da. Txirrindulariak hiru astez lehiatzen dira Irailean, Espainiako txoko gehienetan, baita Andorran ere.
Historia
Espainiako Vuelta 1935. urtean ospatu zen, lehenengo aldiz. Lehenengo ekitaldi honetan, 50 lasterkari lehiatu ziren 3411 km-ko ibilbidea egiteko, 14 etapatan, bataz beste 240 km baino gehiago egiteko bakoitzean. Tourra eta Giroaren arrakasta ikusita, Informaciones egunkari espainiarrak itzuli handi bat antolatzea erabaki zuen, Espainian. 1937. urtean, Espainiako Gerra Zibila dela eta, ez zen itzulia ospatu. Ezta 1938, 1939 eta 1940. urteetan ere. Bigarren Mundu Gerra dela eta, 1943 eta 1944ko ekitaldiak ere ez ziren ospatu. 1945. urtean, Ya egunkariak antolatu zuen lasterketa eta hala izan zen 1949ra arte. 1955an, El Correo egunkariak antolakuntzaren ardura hartu zuen arte, ez zen berriro ospatu. 1955an, Bilbotik hasi eta Bilbon amaitu zen, hurrengo bi ekitaldiak bezela. Handik aurrera, urtero ospatu da. Momentu horretatik aurrera, Vuelta apirila eta maitza artean egin da, eta atzerriko partaidetza handiagoa eta garrantzitsuagoa izan du.
Urte haietan, Bilbon amaitzen zen normalean, baina Donostin eta Madrilen ere amaitu ziren ekitaldi batzuk.
1963. urtean, Jacques Anquetil handiak Vuelta irabazi zuen eta historiako lehena izan zen Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta irabazten.
1979. urtean, Unipublic antolatu zuen Espainiako Vuelta eta orain arte horrela izan da. Urte guztietan ia, Madrilen amaitu da Unipublic-en ardurapean.
1990 urtera arte udaberrian ospatzen zen, baina geroztik Irailean ospatzen da. Vueltako azkenengo etapa, eta beraz itzuli osoaren amaiera, Madrilen egiten da, Paseo de la Castellana etorbidean.
1999 urtean Vueltak lehenengo aldiz igo zuen Angliru mendia Asturiasen, Europan aurki daitekeen mendi porturik gogorrenetakoa.
Sailkapen orokorreko liderrak urre koloreko maillot bat janzten du Maillot Oro izenekoa, beste sailkapen txikiagoek mendiko sariak bezala, ez du kolore finko bat eta noizbehinka aldatu egiten da.
Garaipen gehien dituen txirrindularia Roberto Heras espainiarra da, lau garaipenekin. 63 ekitalditik (2009), espainiarrek 28 alditan irabazi dute Vuelta.
Palmaresa
- 2005eko Vueltako irabazlea Roberto Heras izan bazen ere dopin kontuengatik hasiera batean garaipena kendu zitzaion eta bigarren egin zuen Denis Mentxov bihurtu zen garaile. Eztabaida luze baten ondoren Roberto Herasi itzuli zaio.
Garaipenak
Txirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Roberto Heras | 4 | 2000, 2003, 2004, 2005 |
Tony Rominger | 3 | 1992, 1993, 1994 |
Alberto Contador | 3 | 2008, 2012, 2014 |
Gustaaf Deloor | 2 | 1935, 1936 |
Julián Berrendero | 2 | 1941, 1942 |
José Manuel Fuente | 2 | 1972, 1974 |
Bernard Hinault | 2 | 1978, 1983 |
Pedro Delgado | 2 | 1985, 1989 |
Alex Zülle | 2 | 1996, 1997 |
Gainontzeko sailkapenak
Mendiko sailkapena
Txirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
José Luis Laguía | 5 | 1981, 1982, 1983, 1985, 1986 |
José María Jiménez | 4 | 1997, 1998, 1999, 2001 |
David Moncoutié | 4 | 2008, 2009, 2010, 2011 |
Emilio Rodríguez | 3 | 1946, 1947, 1950 |
Antonio Karmany | 3 | 1960, 1961, 1962 |
Julio Jiménez | 3 | 1963, 1964, 1965 |
Andrés Oliva | 3 | 1975, 1976, 1978 |
Erregulartasunaren saria
Txirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Sean Kelly | 4 | 1980, 1985, 1986, 1988 |
Laurent Jalabert | 4 | 1994, 1995, 1996, 1997 |
Erik Zabel | 3 | 2002, 2003, 2004 |
Alejandro Valverde | 3 | 2012, 2013, 2015 |
Rik Van Looy | 2 | 1959, 1985 |
Jan Janssen | 2 | 1967, 1968 |
Uwe Raab | 2 | 1990, 1991 |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Espainiako Vueltaren Webgune Ofiziala