Hans Vredeman de Vries: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
10. lerroa: 10. lerroa:
[[XVI. mendea]]ren hasieran, arkitekturako grina sortu zen margolarien artean. Margolaritza genero berria zen, eta eraikinen zein hirien irudikapen fantastikoa egiten zuen. Izan ere, perspektibako arauak erabiltzen zituen, aldi berean arrazionala eta idealizatua zen mundu bat sortzeko. Vredeman de Vries horrelako irudikapenen maisuetakoa izan zen.
[[XVI. mendea]]ren hasieran, arkitekturako grina sortu zen margolarien artean. Margolaritza genero berria zen, eta eraikinen zein hirien irudikapen fantastikoa egiten zuen. Izan ere, perspektibako arauak erabiltzen zituen, aldi berean arrazionala eta idealizatua zen mundu bat sortzeko. Vredeman de Vries horrelako irudikapenen maisuetakoa izan zen.


Mota askotako lanak burutu zituen. Esate baterako, 1549an, [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.a]] enperadorearen omenezko garaipen-arkua egin zuen [[Anberes]]en. 1596tik 1598ra, [[Praga]]ko gortean lan egin zuen. Bertan, zenbait gela apaindu zituen, eta Rodolfo II.aren jauregi inperialerako iturriak diseinatu zituen. [[Vitrubio]]ren eta [[Serlio]]ren tratatuen bitartez, [[arkitektura klasiko]]a primeran ezagutzen zuenez, arkitekturari eta [[perspektiba]]ri buruzko testu garrantzitsuak ere prestatu zituen, eta, haren grabatuek moduan, eragin handia izan zuten arkitekturako margolarien artean, XIX. mendera arte.<ref>https://www.museobilbao.com/eu/obras-comentadas/vredeman-de-vries-hans-38</ref>
Mota askotako lanak burutu zituen. Esate baterako, 1549an, [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.a]] enperadorearen omenezko garaipen-arkua egin zuen [[Anberes]]en. 1596tik 1598ra, [[Praga]]ko gortean lan egin zuen. Bertan, zenbait gela apaindu zituen, eta Rodolfo II.aren jauregi inperialerako iturriak diseinatu zituen. [[Vitrubio]]ren eta [[Sebastiano Serlio|Serlio]]ren tratatuen bitartez, [[arkitektura klasiko]]a primeran ezagutzen zuenez, arkitekturari eta [[perspektiba]]ri buruzko testu garrantzitsuak ere prestatu zituen, eta, haren grabatuek moduan, eragin handia izan zuten arkitekturako margolarien artean, XIX. mendera arte.<ref>https://www.museobilbao.com/eu/obras-comentadas/vredeman-de-vries-hans-38</ref>


== Obra Euskal Herrian ==
== Obra Euskal Herrian ==

21:49, 2 otsaila 2021ko berrikusketa

Hans Vredeman de Vries

Bizitza
JaiotzaLeeuwarden, 1527
HerrialdeaHamazazpi Probintziak
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaHanburgo, 1607 (79/80 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arkitektoa, military engineer (en) Itzuli, landscape architect (en) Itzuli, artista grafikoa, ingeniaria eta diseinatzailea
Lan nabarmenak
Bilboko Arte Ederren Museoan ikus daitekeen lana: Arkitektura fantastikoa pertsonaiekin (1568).

Hans Vredeman de Vries (Leeuwarden, 1525/1526-Hamburgo, 1609) Frisian jaiotako margolaria, arkitektoa eta lorategi, barrualde eta arkitektura iragankorren diseinugilea izan zen. Flandrian oso ospetsua egin zen. Bere margolanetan arkitekturak garrantzi handia du.

Biografia

Leeuwarden-en jaio (Frisian), bertan zurgintza ikasi zuen. 1544an Amberesen, bertako beirateen margolari batekin, Reiner Gerritsz, ikasi zuen. 1546an Kampenen Ernst Mæler margolariarekin ibili zen. 1548an Amberesen bertako hiritartasuna hartu zuen. 1549an Filipe II.a Espainiakoaren eta Karlos V.aren adventus regisen antolaketan aritu zen. 1956 eta 1958 artean Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren zerbitzuan aritu zen. 1570an, katolikoen jazarpenak zirela eta, Aix-la-Chapellen erbesteratu zen. 1575ean Liejan bizi zen eta, azkenik, Amberesera itzultzea lortu zuen. 1586, bigarren aldiz ezkondu ondoren, emaztearekin eta semearekin Frankfurt am Mainera joan zen bizitzera. Handik ere beste hirietara joango zen, beti lan eskaeren arabera: Hamburgo, Gdańsk 1952an, Praga, 1595. 1598an berriro ere Hamburgora joan zen. 1600. urtean Amsterdamtik deitu zioten eta 1604an Leidengo Unibertsitatean arkitektura katedra eskaini zioten. Margolariaren heritoz dataren ingurua zalantzak daude.[1] [2]

Obra

XVI. mendearen hasieran, arkitekturako grina sortu zen margolarien artean. Margolaritza genero berria zen, eta eraikinen zein hirien irudikapen fantastikoa egiten zuen. Izan ere, perspektibako arauak erabiltzen zituen, aldi berean arrazionala eta idealizatua zen mundu bat sortzeko. Vredeman de Vries horrelako irudikapenen maisuetakoa izan zen.

Mota askotako lanak burutu zituen. Esate baterako, 1549an, Karlos V.a enperadorearen omenezko garaipen-arkua egin zuen Anberesen. 1596tik 1598ra, Pragako gortean lan egin zuen. Bertan, zenbait gela apaindu zituen, eta Rodolfo II.aren jauregi inperialerako iturriak diseinatu zituen. Vitrubioren eta Serlioren tratatuen bitartez, arkitektura klasikoa primeran ezagutzen zuenez, arkitekturari eta perspektibari buruzko testu garrantzitsuak ere prestatu zituen, eta, haren grabatuek moduan, eragin handia izan zuten arkitekturako margolarien artean, XIX. mendera arte.[3]

Obra Euskal Herrian

Bilboko Arte Ederren Museoan bere margolan bat ikus daiteke: 1568ko Arkitektura fantastikoa pertsonaiekin.

Erreferentziak

  1. «Hans Vredeman de Vries», Rijksbureau voor Kunsthistorische Documentatie [1]
  2. Larousse Entziklopedia [2]
  3. https://www.museobilbao.com/eu/obras-comentadas/vredeman-de-vries-hans-38

Kanpo estekak