Silke: berrikuspenen arteko aldeak
Orri berria: «{{Biografia infotaula automatikoa}} '''Silke Hornillos Klein''' (Madril, {{data|1972|02|6}}) espainiar aktorea da, 1990. hamarkadaren amaieran eta 2000. hasieran filme ugari...» |
t Kategoria:Madrilgo aktoreak gehitua HotCat bitartez |
||
137. lerroa: | 137. lerroa: | ||
[[Kategoria:Madrildarrak]] |
[[Kategoria:Madrildarrak]] |
||
[[Kategoria:Espainiako aktoreak]] |
[[Kategoria:Espainiako aktoreak]] |
||
[[Kategoria:Madrilgo aktoreak]] |
21:32, 12 otsaila 2021ko berrikusketa
Silke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1974ko otsailaren 6a (50 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, artisaua eta bitxigilea |
Silke Hornillos Klein (Madril, 1972ko otsailaren 6a) espainiar aktorea da, 1990. hamarkadaren amaieran eta 2000. hasieran filme ugari egin zituena.
Biografia
Aita abokatua du eta ama alemaniar itzultzailea. Haurra zela gurasoak dibortziatu egin ziren eta Elke ahizpa eta Pelayo nebarekin batera aitarekin hazi ziren. Azkenengo urtean ikasketak utzi eta bidaiatzen hasi zen. Ingeklesa ikasi zuen eta Indiatik zilarra ere ekarri zuen.
1992an Orquesta Club Virginia filmean paper txiki bat egiteko aukera izan zuen eta Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian eman zuen izena. 1995ean Julio Medem zuzendariaren Tierra filmerako aukeratua izan zen. 1995ean bertan ezagun bihurtuko zen Candela Peñarekin batera Hola, ¿estás sola? filmeko protagonista izan zenean. Tierra 1996an atera zen eta emakumezko aktore debutari onenaren Goia sarietarako izendatua izan zen.
Hurrengo urteetan atseden hartzea erabaki zuen eta laburmetrai batzuk eta hainbat iragarki egin zituen, konpresa marka ezagun batenak, auto marka batenak eta Andaluziako elikagaien iragarkiak hain zuzen ere. Jantzi denda bat ireki zuen eta Drumbalo erropa marka sortu zuen.
Zinemagintzara itzuli eta 2001ean ¿Tú qué harías por amor? filmeko protagonista izan zen. 2004 artean film ugari egin zituen 2007an azkena egin zuen arte, La hora fría.
Gaur egun Ibizan bizi da. Ezkonduta dago eta alaba bat du.
Filmografia
Filmeak
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1992 | Orquesta Club Virginia | ||
1995 | Hola, ¿estás sola? | Niña | |
1996 | Tengo una casa | Kelly | |
1996 | Tierra | Mari | Emakumezko debutari onena (izendapena) |
1997 | Miranda hacia atrás | Paula | laburmetraia |
1998 | Black | Bonnie Dimmick | |
1998 | Diario para un cuento | Anabel | Argentinako filmea |
2000 | La cartera | laburmetraia | |
2000 | Km. 0 | Amor | |
2000 | Almejas y mejillones | Inma | |
2000 | Felicidades | Laura | |
2001 | Dentro | Susana | |
2001 | ¿Tú qué harías por amor? | Sira | |
2001 | Tuno negro | Alex | |
2001 | Tre mogli | Billie | Filme italiarra |
2003 | Sansa | Paloma | |
2003 | Cámara oscura | Sara | |
2003 | Sex | Sarah | |
2004 | Iris | Iris | |
2005 | Al otro lado | Eva | Filme mexikarra |
2007 | La hora fría | María |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Gaztelaniaz)