Jump to content

«Baztan»: berrikuspenen arteko aldeak

552 bytes added ,  Duela 5 hilabete
Rescuing 9 sources and tagging 2 as dead.) #IABot (v2.0.8
(Rescuing 9 sources and tagging 2 as dead.) #IABot (v2.0.8)
Baztango klima ozeaniko epela da, ''Cfb'' [[Köppen klima sailkapena]]ren arabera. Ezaugarri nagusia urte osoko prezipitazio ugariak izatea da. Batez beste 1.500 eta 2.200 mm bitartean izaten dira, nahiz eta udalerriko gunerik menditsuenetan ugariagoak diren. Euri egunak 180 inguru izaten dira. Bestalde, aldaketa termikoa nahiko txikia da eta [[uda]] garaian ez da hilabete idorrik izaten. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 15 gradu artekoa izaten da.
 
Jatorrizko landaredia [[Pago arrunt|pagadiek]] osatzen zuten gune menditsuetan, [[Haritz kandudun|hariztiak]] udalerriko haranetan zeuden, eta, gaztainondoak tarteko guneetan. Gizakiaren eragina dela eta, ordea, asko eraldatu da jatorrizko landaredi hori eta gaur egun 7.500 hektarea pagadi baino ez dira geratzen. Pagadiak hegoaldeko gune menditsuenetan hedatzen dira batez ere. Hariztiek, berriz, gizakiaren eragina gehien jasan zuten espezieak dira, asko bota dira eta, bai zura lortzeko bai nekazaritzarako larreak lortzeko. Birlandatutako zuhaitzek 2.100 hektarea hartzen dituzte (batez ere Otsondo-Alkurruntz eta Orabideko guneetan), [[Nafarroa Garai]]ko azalerarik handienetakoa. [[Intsinis pinu]]a, [[haritz gorri]]a eta [[japoniar laritz]]ak erabili ziren birlandaketetarako.<ref>[https://web.archive.org/web/20120622234410/http://www.baztan.es/eu/lugarygente/geografia/flora/ «Baztango zuhaitzak eta animaliak»], ''Baztan.es''.</ref>
 
<div style="width:75%;">
 
==== Estazio meteorologikoak ====
[[Gorramendi]] mendiaren tontorrean, lehen militarren radar kokagunea izandakoan, itsasoaren mailatik 1.071 metrora, [[Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua]]k jarritako estazio meteorologiko bat dago.<ref>[https://web.archive.org/web/20130713040859/http://meteo_eu.navarra.es/climatologia_eu/fichasclimaticasaut_estacion_eu.cfm?IDEstacion=25 Gorramendiko estazioko balio klimatologikoak], Nafarroako Meteorologia Agentziaren webgunea.</ref>
 
[[Irurita]]ko hiltegiaren ondoan, bestalde, [[Meteorologiako Estatu Agentzia|Espainiako Meteorologia Agentziaren]] (AEMET) beste estazio meteorologiko bat dago.<ref>[http://meteo.navarra.es/estaciones/estacion_detalle.cfm?idestacion=429 Nafarroako Meteorologia Agentziaren webgunea.]</ref>
[[2007]]ko udal hauteskundeetan, Baztango alkatea [[Nafarroa Bai]] koalizioko Virginia Aleman Arraztio atera zen. Baztango udaleko hamahiru zinegotzietatik zazpi lortu zituen eta, hortaz, gehiengo osoa udalean. [[Ezker abertzalea]]ren zerrenda [[Espainiako Auzitegi Nazionala]]k legez kanpo utzi zuen. Baliogabeko botoak 780 izan ziren (emandako guztien % 16,80) eta 147 boto zuri izan ziren (botoen % 3,81). Abstentzioa % 37,02koa izan zen.
 
[[2011ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian|2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan]], [[Unión del Pueblo Navarro|UPN]] eta [[Bildu]]k bosna zinegotzi atera zituzten. Lehena zerrendarik bozkatuena izan bazen ere, [[Baztango Ezkerra]]k ([[Izquierda-Ezkerra|I-Etik]] hurbil,<ref>[http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/i_llama_sumar_todas_las_izquierdas_frente_upn.html ''I-E llama a "sumar" todas las izquierdas frente a UPN''], [[Diario de Noticias]], [[2011]]ko [[maiatzaren 10]]a.</ref> 2 zinegotzi) Bilduko Garbiñe Elizegiri eman zioten botoa eta hark eskuratu zuen alkatetza.<ref>[https://web.archive.org/web/20111125165556/http://www.gara.net/paperezkoa/20110611/271953/eu/Herri-galdeketak-egingo-ditugu/ ''Herri galdeketak egingo ditugu''], [[Gara]], [[2011]]ko [[ekainaren 11]].</ref> [[NaBai 2011]]k abstentziora jo zuen. [[Nafarroako Alderdi Sozialista|PSNk]] ez zuen hautetsirik lortu.
 
[[2015eko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian|2015eko udal hauteskundeetan]], [[Euskal Herria Bildu]]k (Bilduren ondorengoak) zinegotzi bat galdu zuen eta bostekin geratu zen, baina lehena izan zen botoen kopuruan; UPN alderdiak, berriz, zinegotzi bat galduta, bosti eutsi zien; Nafarroa Bai koalizioaren ondorengoa [[Geroa Bai]]k zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen; Baztango Ezkerrak biak mantendu zituen; eta Baztan Auzolanean herri plataformak bat lortu zuen. Euskal Herria Bilduren hautagai Joseba Otondo hautatu zuten alkate, haren zinegotzien eta Baztango Ezkerraren bi zinegotzien botoei esker.
=== Kirola ===
==== Laxoa ====
[[Laxo]]a [[pilota|pilota jokoaren]] aldaera bat da, gaur egun jokatzen direnen artean aldaerarik zaharrena. XX. mendean erabat galdu zen, baina, gaur egun, Baztanen eta [[Malerreka]]n jokatzen da, [[1960ko hamarkada]]n egindako berreskuratze ahaleginari esker; berreskuratze horretan, erabakigarria izan zen Jesus Jaimerena iruritar apaizaren lana.<ref>Tiburcio Arraztoa (2010): ''Laxoa, la pelota en la plaza'', Cenlit Ediciones. ISBN 84-96634-60-4.</ref><ref>[https://web.archive.org/web/20100921055408/http://www.doneztebe.es/eu/lugarygente/historia/curiosidades/ «Bitxikeriak»], Doneztebeko Udalaren webgunean. Eskuratze data: 2011-01-13.</ref> [[Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua]] laxoa [[kultura ondasun]] izendatzea aztertzen ari da.<ref>{{es}} [http://turismoverdenavarra.es/?p=97 «12 localidades de Baztan-Bidasoa, dentro de la Ruta de la Pelota»], Jauregia landa turismoko etxearen webgunean.</ref>
 
==== Kirol taldeak ====
* Baztango Kirol Taldeak (BKT). [[1988]]an sortutako emakume [[eskubaloi]] kluba.<ref>[https://web.archive.org/web/20110803152728/http://www.baztangokt.es/homee.html Baztango Kirol Taldeak]</ref>
* C.D.Baztan. [[1941]]-[[1942|42an]] sortutako [[futbol]] kluba. Benjamin, alebin, infantil, kadete, gazte eta heldu taldeak ditu. 2016-2017 denboraldian helduak Nafarroako Foru Erkidegoko lehen mailan ariko dira.<ref>[http://www.cdbaztan.com/index.php/eu/ C.D.Baztan]</ref>
* [[Baztan Rugby Taldea|Baztan Rugby Taldea (BRT)]], [[1978]]an sortua,<ref>{{es}} Xabier {{larritxo|Xoubelet}}: [http://www2.noticiasdenavarra.com/ediciones/2008/09/14/deportes/otros/d14otr69.1361419.php «Los primeros años del BRT»]{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}, ''Noticias de Navarra'', 2008-09-14.</ref> Euskal Ligako lehenengo mailan dagoena. [[Lekarozko ikastetxea]]n dagoen [[errugbi]] zelaian jokatu ohi du.
* Txaruta Pilota Elkartea.
* Laxoa Elkartea. Baztan eta [[Malerreka]]n [[Laxo]]a eta [[Paxaka]] txapelketak antolatzen dituena.
* Baztango Mendigoizaleak. 1980ko hamarkadan sortua.<ref>[https://web.archive.org/web/20090428125501/http://www.baztangomendigoizaleak.org/homee.html Baztango Mendigoizaleak]</ref>
* Amaiurko Sokatira Taldea. 2010eko Munduko Txapelketan txapeldunorde izan zen 560 kiloko kategorian.<ref>[http://www.ttipi.net/berriak/munduko-sokatira-txapelketan-azpitxapeldun-izan-da-amaiur?h=31150&p=61 «Munduko Sokatira Txapelketan azpitxapeldun izan da Amaiur»]{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}, ''Ttipi-Ttapa''.</ref>
* Basaburuko Herri Kirol Taldea.
 
* {{es}} [http://www.euskomedia.org/aunamendi/12187 «Baztan»], ''Auñamendi Eusko Entziklopedia''.
* [http://www.baztan.es/ Baztango Udalaren webgune ofiziala]
* [https://web.archive.org/web/20070929090455/http://www.ttipi.net/PTV_ver.php?accion=hoy ''Ttipi-ttapa'', eskualdeko euskarazko hedabidea]
* [http://baztangohaizegoa.nireblog.com/''baztango haizegoa'' bloga]
* [http://zubitegia.armiarma.com/aipa/bid/0101.htm ''Baztango euskal idazleen berri laburra'' izeneko artikulua zubitegia.armiarma.com web gunean]
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/1927/baztango-bazterren-sorpresak ''Baztango bazterren sorpresak'' Argia.com webguneko artikulua.]
* {{es}} [http://www.navarra.es/home_es/Navarra/272+Municipios/entidad.htm?IdEnt=134 Baztani buruzko informazioa], Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
* [https://web.archive.org/web/20110803152728/http://www.baztangokt.es/homee.html/ Baztango Kirol Taldeen webgunea]
* Joseba Aurkenerena: Baztandarren Biltzarra eta Zabaleta anai-arrebak. Kazeta.info [https://web.archive.org/web/20131023095356/http://www.kazeta.info/iritzia/Joseba_Aurkenerena/baztandarren-biltzarra-eta-zabaleta-anai-arrebak]
 
{{nabarmendutako artikulua}}