Zigilu zilindriko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
35. lerroa: 35. lerroa:
[[Kategoria:Mesopotamiako artea]]
[[Kategoria:Mesopotamiako artea]]
[[Kategoria:Arkeologia terminologia]]
[[Kategoria:Arkeologia terminologia]]
[[Kategoria:Artefaktu arkeologiko motak]]

12:31, 16 otsaila 2021ko berrikusketa

Zigilu zilindrikoa eta inprimaketa: abere talde bat gari soro batean. Kareharrizkoa, Mesopotamia, Uruk arokoa. Zigilu zilindrikoa zilindro formako harri edo beste lehengai gogor batez egina zegoen, eta bertan irudi apaingarriak zizelkatzen ziren. Zigilu hau oraindik bigun zeuden buztinezko adreiluetan zehar jirabiraka bidal zitekeen, hala irudiak adreiluetan grabatuz. Louvre Museoa. Department of Oriental Antiquities.

Antzinako Ekialde Hurbilean zigilu zilindrikoa jainkoak irudikatzen edo boterearen ikurrak zituzten motiboekin grabatutako zilindro bat zen. Ia beti, motibo hauek buztinean inprimatzeko erabiltzen ziren, baina errege hilobietan ere agertzen dira. K.a. 4100etik K.a. 3300 arte iraun zuen Uruk Arotik aurrera agertu ziren. Beranduagoko bertsioek mesopotamiar hieroglifodun notazioak erabiliko dituzte.

Zigilua harriz, kristalez edo hematita, obsidiana, esteatita, ametista eta kornalina bezalako beste lehengai batzuekin egina zegoen, baina lapis lazulia oso ezaguna izan zen urdin koloreko harri honen edertasunaren ondorioz. Urrea, zilarra, apaingarriak eta harribitxiak bezalako baliozko beste objektu batzuk zituzten hilobi eta beste toki batzuek, sarritan, bat edo bi zigilu zilindriko ere bazituzten.

Itxura

Zigilu zilindriko bat irudiak grabatzen diren zilindro txiki bat da, bere jabea identifikatzen duen testu labur batekin ("X, Yren semea, jainko baten zerbitzaria) idazketa asmatu ondorengo garaietan. Buztinean grabatua izateko pentsatua zegoen. Inprimatutako azalak friso bat irudikatzen zuen, infinitoraino heda zitekeena, eta ohiko zigilu bat baino handiagoa zen. Honek, beraz, zigiluaren ahalmen apaingarri eta narratzailea indartzen zuen. Garraiatu ahal izateko, zigilu zilindrikoa bertikalean zulatzen zen, hala, bertatik, kate bat pasa zitekeelarik lepotik zintzilik eramateko.

Jatorria eta hedapena

Zigilu zilindrikoa, lehen aldiz, Uruk aro ertainean agertzen da, gutxi gora-behera K.a. IV. milurtekoaren erdialde inguruan. Bere erabileraren alerik antzinakoena Irango hegomendebaldean dagoen Sharafabaden aurkitu zen. Baina ale gehien Uruken eta Susan aurkitu ziren. Hasiera batean, atea, pitxerrak eta buztinezko bolak ixteko erabili zen, ez zen buztinezko taulen gainean modu masiboan Urukeko hirugarren dinastiararte erabili. Zigilu zilindrikoa idazketa kuneiformearen hedapen gune osoan zehar hedatzen da eta Mesopotamia, Urartu, Kanaan, Egipto, Siria, Elam, Hitita Inperioa eta Hurritar lurraldea bezalako lurraldeetara iristen da, baita Erdialdeko Asiaraino ere. Idazkera kuneiformea eta honen euskarria den buztinezko taulak desagertu arte irauten du, gure aroaren hasieran.

Irudiak

Zigilu zilindrikoak funtzio estetiko eta narratiboak zituen. Grabatzen ziren gaiek bere egilearen pentsaera irudikatzen zuten, bereziki erlijioari dagokionez.

Uruk aroko zigilu zilindrikoek, erlijioari buruzko gaiez gain, gizartea, ekonomia, eguneroko bizitzako gertaerak etab... irudikatzeko berezitasuna zuten. Dinastia Arkaikoetan (K.a. 2900-K.a. 2340), batez ere, gai erlijiotsuak grabatzen ziren: eskena mitologikoak, borroka jainkotiar eta heroikoak, eskena liturgikoak. Aro honen amaieran, modu nabarmenean, jainkoak irudikatzen hasi ziren, Akkad aroan (K.a. 2340-K.a. 2200), batez ere gai mitologikoak ikus daitezke. Hirugarren Ur dinastian (K.a. 2112-K.a. 2004) erregea irudikatzen da (garai hartan erregeak jainkotzat hartzen ziren). Ikonografia paleo-babiloniarrak (K.a. 2004-K.a. 1595), bereziki, jainko eta jeinu babesleak irudikatzen ditu, hurrengo aroan (K.a. 1595-K.a. 1100) irudi naturalista ugari ikus daitekeen bitartean. Neo-asiriar garaian (K.a. 911-K.a. 609), gairik gogokoenak jainkoen, borroka mitologikoen eta erregeen borroken irudikapenak ziren. Akemenestar aroan (K.a. 550-K.a. 323) grabatutako irudikapenek erregearen irudia loriatzeko ere balio zuten.

Funtzioa

Bere izenak adierazten duen bezala, zigilu zilindriko bat, batez ere zigilu bat da, eta bere funtzioa bere jabea identifikatzea da. Beraz, objektu pertsonal bat da. Zigiluko grabatua, jakina, jabearen bizitzan zehar alda daiteke, bereziki batek arlo profesionalean eboluzionatzen duenean edo bere familia irudikatzeko balio duten bere arbasoen zigiluak erabiltzen dituenean, errege familien kasuan gertatzen den bezala, non euren arbaso dinastikoen zigiluak erabiltzen dituzten.

Dena dela, dirudienez, zigilu zilindriko batek funtzio administratibo batzuetarako balio izan du. Euren ahoa buztinez estaltzen zen pitxerrak ixteko erabiltzen zen, eta zigilua jartzen zitzaion, ateak zigilatzeko behin eskutokiaren inguruan lotutako eta horma batera zintzilikatutako soka baten bidez itxi ondoren, bere gainean zigilua inprimatzen zen buztinezko geruza batekin estaltzen zen. Era berean, euren barnean, merkatal salmentetan zehar trukatutako salgaiak zehazten ziren fitxak zituzten buztinezko bolak zigilatzeko balio zuen. Zigilu zilindrikoak agiri ofizial, juridiko eta komertzialetako taulak benetakotzeko erabili ziren Hirugarren Ur dinastiatik aurrera. Gaur egun sinadurek duten funtzio bera zuten: agiri administratibo bat, kontratu baten legezkotasuna, lekukotza baten presentzia etab... benetakotzeko.

Zigilu zilindrikoak arlo magiko bat ere badu, eta kuttun bezala ere funtziona dezake, honek, era berean, jainko eta jeinu babesleen irudikapena azal dezakeelarik.

Zigilu zilindrikoak zigilu mota bat dira, posta zigiluak eta eraztunetako zigiluak ere barnean hartzen dituen maila bat.

Kanpo estekak

Bibliografia

  • H. Pittman, «Cylinder Seals and Scarabs in the Ancient Near East», en J. Sasson (dir.), Civilizations of the Ancient Near East, New York, 1995 ;
  • {B. Teissier, Ancient Near Eastern Cylinder Seals from the Marcopoli Collection, Berkeley, 1984 ;
  • D. Collon, First Impressions. Cylinder Seals in the Ancient Near East, Londres, 1987.
  • D. Charpin, «Des scellés à la signature : l’usage des sceaux dans la Mésopotamie antique», en A.-M. Christin (éd.), Écritures II, Paris, 1985, p. 13-24 ; versión en Internet [1]
  • Jarrige J.-F., Les cités oubliées de l'Indus. Archéologie du Pakistan, Musée Guimet, 1988, 208 p.