Txikipedia:Gipuzkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
t robota Erantsia {{Txikipedia interwiki}}
37. lerroa: 37. lerroa:
Fitxategi:Txurruka plaza.jpg|Mutriku
Fitxategi:Txurruka plaza.jpg|Mutriku
</gallery>
</gallery>
{{Txikipedia interwiki}}



[[Kategoria:Txikipedia:Euskal Herria]]
[[Kategoria:Txikipedia:Euskal Herria]]

15:24, 19 otsaila 2021ko berrikusketa

Gipuzkoaren kokapena Euskal Herrian.

Gipuzkoa Euskal Herriko kostaldeko probintzia bat da. 1.813 kilometro karratu eta 670.809 biztanle ditu (gipuzkoarrak). 87 udalerri ditu. Hiriburua Donostia da. Zazpi eskualdetan banatuta dago.

Azpeitiko udaletxea

Geografia

Kostaldean egon arren, menditsua da. Mendiak ez dira oso altuak. Hauek dira mendi nagusiak: Aizkorri (1.528 metro), Ganboa (1.402 metro), Txindoki (1.346 metro).

Kostaldean itsasadarrak, lurmuturrak eta hondartza asko daude. Hondartzak txikiak dira, baina oso turistikoak.

Hauek dira ibai nagusiak: Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba.

Klima epela eta hezea du. Tenperatura-aldaketa handirik ez da izaten urtean zehar, eta euria urte osoan zehar egiten du.

Jaizkibel

Historia

Giza aztarnarik zaharrenak Praileaitzen eta Lezetxikin aurkitu dira. Praileaitzeko aztarnek 200.000 urte inguru dituzte.

Fabrikak Arrasaten

Erromatarrak heldu zirenean, hiru leinu bizi ziren lurraldean: Karistiarrak, barduliarrak eta baskoiak.

Erromatarren aztarnak topatu dira Irunen, Oiartzunen eta Hondarribian.

Erdi Aroan Iruñeko eta Nafarroako Erresumaren parte izan zen Gipuzkoa. 1199an, Gaztelako Erresumak konkistatu zuen.

Demografia

2014an 715.148 biztanle zituen.

Hauek dira hiri nagusiak (2008ko datuen arabera): Donostia (184.248 biztanle). Irun (60.914 biztanle). Eta Errenteria (39.813 biztanle).

Euskara

Biztanleen %51 inguru euskalduna da. Eta %19 inguru ia euskalduna.

Argazki galeria