Txikipedia:Listu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\b([a-z]+)\|+\1\b +\1)
t robota Erantsia {{Txikipedia interwiki}}
 
10. lerroa: 10. lerroa:


Bestalde, {{txp|bakterio|bakterioen}} aurkako substantziaren batzuk ere baditu, eta {{txp|hortz|hortzak}} {{txp|txantxar}} edo kariesetik eta infekzioetatik babesten dituzten beste batzuk ere bai.
Bestalde, {{txp|bakterio|bakterioen}} aurkako substantziaren batzuk ere baditu, eta {{txp|hortz|hortzak}} {{txp|txantxar}} edo kariesetik eta infekzioetatik babesten dituzten beste batzuk ere bai.
{{Txikipedia interwiki}}



[[Kategoria:Txikipedia:Zientzia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Zientzia]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:43, 19 otsaila 2021 data duena

Listu-guruinak: Parotida guruina, Masailezurpeko guruina eta mihipeko guruina.
   Ba al dakizu   
  • Ondo hidratatuta dagoen pertsona batek 1 l eta 1,5 l bitarte listu sortzen du egunero.
  • Bizitzan zehar, 34.000 litro inguru sortzen dira.
  • Adinarekin, listu gutxiago sortzen zaigu.
  • Gauez oso listu gutxi sortzen dugu.

Listua gizakion eta zenbait animaliaren aho inguruan dauden guruin berezi batzuetan (listu-guruinetan) sortzen den likido bat da. Euskaraz baditu beste izen batzuk ere: txistua, tua eta ttua. Nagusiki urez eta gatz mineralez osatuta dago, eta proteina batzuk ere baditu. Elikagaiak ahoan sartzen ditugunean, listuarekin nahasi eta elikadura-boloa deitzen dena sortzen da; berau, listuari esker, errazago sartzen da hestegorri edo esofagoan. Beraz, listuak digestioa errazten du.

Gainera, listuak badu entzima bat landareen almidoiaren digestioa hasten laguntzen duena; dena den, almidoia duen elikagaiak egosia egon behar du, almidoia ezin baita gordinik digeritu. Adibidez, patata gordinak ez dira batere ondo digeritzen! Almidoia azukre mota bat da.

Bestalde, bakterioen aurkako substantziaren batzuk ere baditu, eta hortzak txantxar edo kariesetik eta infekzioetatik babesten dituzten beste batzuk ere bai.